Ruben Sánchez Bakaikoa euskal idazleari, Hondarrak nobela dela-eta, elkarrizketa mamitsu eta sakon bat egin diote Argia aldizkariaren 2020/01/26ko alean eta elkarrizketa horretan inon baino askoz argiago ikusi dut euskal gatazkak (biolentziaren espirala, borroka armatua, biktimak eta, nobela honetan bereziki, presoak … ) geure artean sortu dituen tristura eta egonezina.
Benetan, diot, presoei buruz idazleak agertzen duen hausnarketa ETAren ondorengo aroa hasi zenetik irakurri dudan onenetarikoa izango da, onena ez bada, eta, horregatik, oraindik nobela irakurri ez dudan arren, elkarrizketan agertzen diren funtsezko ideia batzuk jorratu nahi ditut, hausnarketa sufritzen eta bakea aurkitzen ez duen euskal komunitatearentzat aberasgarri izango delakoan.
Egia da ezker abertzalearen sektorea gai horrek pixka bat gehiago kezkatzen duela baina, askotan, gehienetan esango nuke, presoak borroka egiteko sinboloak dira ezker abertzalearentzat eta triunfalismo handiz jokatzen du gaia jorratzean eta haien aldeko borrokak planteatzen dituenean
Lehenik eta behin, ezinegonaren ideia azaltzen du Sanchez Bakaikoak elkarrizketaren hasieratik: “Garai bertsuan, direla zazpi bat urte, banuen euskal gatazkak nigan utzitako beste ezinegon bat barrutik ateratzeko bulkada”. Lerro hauekin nolabaiteko tristura argi eta garbi komunikatu nahi digu autoreak eta puntu honi buruz egin nahi dut lehenengo hausnarketa, euskal gizartean, eta ezker abertzalean bereziki, gai hauetaz hitz egiteko beldur handia baitago eta ez baita sufrimenduaren gaia bere gordintasunean inolaz ere ikusi nahi. Bai, aspaldi dut kezka handi bat neure baitan eta apur bat plazaratu nahi dut hemen: zer gertatuko da askotan hain arinki gatazkaren ondorioak deitu ditugun eta Sanchez Bakaikoak gatazkaren hondarrak deitzen dituen preso eta iheslariekin? Inork ez daki zer gertatuko den haiekin eta, okerrena dena, euskal komunitatearen zati handi bati ez zaiola gehiegi axola iruditzen zait. Egia da ezker abertzalearen sektorea gai horrek pixka bat gehiago kezkatzen duela baina, askotan, gehienetan esango nuke, presoak borroka egiteko sinboloak dira ezker abertzalearentzat eta triunfalismo handiz jokatzen du gaia jorratzean eta haien aldeko borrokak planteatzen dituenean. Ondo dago, jakina, ilusioak izatea, baina ez dugu inoiz errealitatea ahaztu behar eta, zein dugu errealitate hori? Bada, Ruben Sanchezek ezin hobeto azaltzen duenez, “Nire inguruko sektorean gehienok sentimendu nahasi batekin geratu ginela esango nuke. Batetik, arindua, agian; bestetik, astuntasuna , baita ‘eta orain zer?’ bat, baita ‘eta honetarako?’ bat… orain, sentimendu horiekiko distantzia handiagoa dut, denborarekin gero eta gehiago. Gelditzen dira gatazkaren hondarrak, eta hondar horiekin fidela naiz”. Ezin hobeto eta zintzotasun osoz hitz egiten du idazleak eta, benetan, hark esandakoei ez diedala ezer erantsi behar iruditzen zait. Komentario bat bakarrik egingo dut paragrafo honi buruz: gatazkaren hondarrekiko fideltasuna. Bai, fideltasunez jokatzea oso portaera noblea da eta nobletasun eta sentimendu on horiek ez dizkiot Ruben Sanchez Bakaikoari inoiz ukatuko, baina etikaren aldetik gizalegez jokatzea –eta zalantza izpirik ez dut Rubenek horrela jokatzen duela– funtsezkoa izanda ere, ez du beti asmatu dugunik esan nahi. Azken finean, presoak gatazka baten hondarrak badira, argi eta garbi dago, errealitate horrek hondar izateari utz diezaion, arazo hori konpontzeari eman beharko geniokeela erabateko lehentasuna, eta hori ez da euskal gizartean gaur egun egiten duguna, ezta ezker abertzaleak egiten duena ere.
"Borrokalarien helburu iraultzaile eder horiek lortu ez baldin baziren, ez al dago autokritikarik egin behar? Non dago KAS alternatiba? Inor oroitzen al da Aljeriako elkarrizketez gaur egun? Estrategia horrek huts egin baldin bazuen, eta argi dago huts egin zuela, inork emango al dio inoiz Euskal Herriari benetan gertatu zenari buruzko azalpenak?
Bigarrenik, borroka armatuaren aurreko zikloarekin euskal komunitateak ez zituela bere helburuak lortu azpimarratu nahi dut. Rubeni emango diot berriz ere hitza, ezin hobeto hitz egiten baitu honetaz: “Borroka armatua amaitzean, konturatu ginen gatazkaren ondorioa izan zela negoziatu gabeko zerbait. Baina borroka hori zerbait negoziatzeko abiatu zen. Beraz… (hitz egokien bila geldotzen du jarioa) ez duzu ezer lortu…”. Borrokalarien helburu iraultzaile eder horiek lortu ez baldin baziren, ez al dago autokritikarik egin behar? Non dago KAS alternatiba? Inor oroitzen al da Aljeriako elkarrizketez gaur egun? Estrategia horrek huts egin baldin bazuen, eta argi dago huts egin zuela, inork emango al dio inoiz Euskal Herriari benetan gertatu zenari buruzko azalpenak? Beti bezala, herriak, asko sufritu ondoren, benetan gertatu zena jakin gabe jarraitzen du.
Bukatzeko, liburuko eta Rubenen paragrafo eder batzuei lotuko natzaie, artikuluaren muina adierazi eta azpimarratzeko. Nobelako paragrafo bat lehenik: Tupa berriz ere ziegatik: “Gu hemen geratu gaituk, borroka baten fosil gisa. Beste bandakoen etsai zahar eta gure bandokoen hondar. Albo kalte”. Rubenek elkarrizketan egiten dituen baieztapenak orain: “Nik horrela ikusten dut. Eta ez diot horrekin inori errurik bota nahi, uste dut oso gauza kolektiboa dela eta ezin dela pertsonalizatu. Baina ondorioa izan da borroka kolektibo baten kalteak azkenean ordaintzen dituztela batzuek. Presoak eta iheslariak geratu dira oker kolektibo estrategiko-taktiko baten albo kalte bezala. Ezker abertzalearen familian konpondu gabe geratu den arazoa da, eta konpontzeko itxura handirik ez duena gaur gaurkoz”.
Benetan, ia ezin dut ezer erantsi, hain ederki azaltzen baitu Sánchez Bakaikoak Euskal Herrian hainbat eta hainbat urte eta hamarkadatan gertatu dena. Ñabardura pare bat besterik ez diot eging : lehenik; bai, konponente kolektibo bat izan zuen, dudarik gabe, Euskal Herriaren aldeko borrokak baina, kolektibotasun hori egon arren, arduradunak eta estrategia jakin bat diseinatu zuten pertsonak badaude. Ez da kontua pertsona konkretu batzuen portaerak juzgatzea baina, une batetik aurrera borroka armatuaren estrategiak inora ez garamatzala ikusi zuten ezker abertzaleko buruzagiek, Oldartzen txostena idatzi zutenek esate baterako, zergatik ez zieten gazteei eta presoei hori esan? Beste modu batean jokatu izan balitz, preso eta iheslarien arazoa konpontzea ez zen, agian, errazagoa izango? Jakina, gerta zitekeena ezin dugu inoiz asmatu, baina hipotesi gisa hor geratzen dira hausnarketa hauek; bigarrenik, ados nago Rubenekin, oker estrategiko-taktiko kolektiboa izan zen, bai, baina nik beste puntu bat gehituko nioke esaldiari: oker estrategiko eta taktikoa ez ezik, oker etiko handia ere izan zen; izan ere, ETAren ekintza armatuek, garai batzuetan izan zuten mistika eta idealismotik urrun, une batetik aurrera krudelkeria handia izan zuten, hiltzea inolaz ere merezi ez zuten pertsona batzuk hil ziren ekintza horien ondorioz eta, horregatik, besteak beste, hain zaila da preso eta iheslarien arazoa konpontzea gaur egun.
Torturak jasan dituzten 900 lagun bildu dira Donostian Euskal Herriko Torturatuen Sarea aurkezteko, otsailaren 15ean. Ekimenak torturatuen bozgorailu izan nahi du, eta oraindik torturen berri eman ez duten herritarrak sarera batzera animatu dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Estatuaren biolentziaren biktima gisa onartzeko 125 eskaera egin zaizkio Nafarroako Gobernuari 2023an eta 2024an. Horietatik 41 onartu dira. Egiari Zor eta Torturatuen Elkarteak ongi baloratu dute egiten ari den bidea.
Euskal Herria Baterak apirilaren 11an Donostiako Kursaalen egingo den ekitaldiaren berri eman du. Ekitaldia Aberri Eguna ospatu baino egun batzuk lehenago eginen da. Agerraldian Mireia Epelde, Xabier Euzkitze eta Carlos Etchepare bozeramaileek hartu dute parte, eta Manex Fuchs... [+]
Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.
“Independentziara egin beharreko bideaz” hausnartzea da helburu nagusia. Apirilaren 20an, Aberri Egunarekin batera, Berriozarren ospatuko duten Gazteon Eskutik jardunaldia izango dute azken geltoki.
Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]
Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.
Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.
Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.