Euskal Garagardo Elkarteak, bertoko garagardo-artisauaren lehen txosten teknikoa argitaratu berri du. Ikerketa hau burutzeko, Euskal Herriko 22 garagardotegietatik 20k hartu du parte.
Barcelona Beer Festival-aren antolatzaileak zuzendutako txostena izan da, Eusko Jaurlaritzaren Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako Sailburuordetzaren laguntzarekin. Prentsaurrekora hauen ordezkari diren Peli Manterola, eta Mikel Ruis bertaratu dira, baita, Jabier Ortega, Euskal Garagardo Elkartearen presidentea ere.
Azaldu dutenez, pare bat proiektu aitzindari zituztelarik, 2012an hasi zen garagardo artisauari zuzendutako fabriken mugimendua, 2014a urterik emankorrena izanik. Azken bi urteetan hauen egonkortze prozesurako pausuak ematen joan dira eta emaitza ederrak eman ditu sektoreak, Mikel Rius, Barcelona Beer Festivalaren zuzendariaren esanetan.
Deskargatu hemen.
Uda-giroa iritsi eta terrazak betetzen hasi diren honetan, garagardorik ez da falta mahai gehienetan. Eta betiko garagardo enpresa handien partez, geroz eta artisau garagardo aukera gehiago ikusten da denda nahiz tabernetan; horren erakusle dira Euskal Herriko hamaika txokotan... [+]
Garagardo artisau berexiak dastatzea bogan dago. Etxe bakoitzaren goren mailako kalitatezko hori, hain justu. Eta baten matizak eta bestearen lurrinak komentatzea. Planetaren zein izkinatatik ekarriak dira horiek guztiak, ordea? Bogak horri begiratzen dio, “bertako”... [+]