Euskal fedibertsoko topaketak: laburpen bat (edo)

  • Larunbatean, Oreretan, fedibertsoaren bueltan jende talde polita bildu ginen, “Euskal fedibertsoko topaketak” izeneko jardunaldia ospatzeko. Elkar ezagutu, fedibertsoa ikusarazi eta etorkizun posibleetan pentsatzeko asmoz eta, baita ere, ondo pasatzeko asmoz. Jardunaldiak goizeko 09:30etan hasi ziren eta hitzaldien gunea antolatu ondoren, Dabidek (@desertorea@mastodon.eus) jardunaldiak laburki aurkeztu zituen eta Goaitzek (@goiatz@mastodon.eus) Badalab zertan datzan azaldu zuen.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 23an - 10:56
Azken eguneraketa: 12:51
Argazki guztiak: The Badass Project

 

Hitzaldien lehen txanda Ritarentzat (@titi@barcelona.social) eta Marcelentzat (@marcelcosta@social.anartist.org) izan zen. Fedicat eta Anartist taldeetako kideak. Behin “FEDIVERS: 15 anys de mitjans socials federats” edo fediliburuxka aurkeztu ondoren, fedibertsoaren 15 urteen errepasoa egin ziguten.

Lehen hitzaldia amaitu ondoren atsedena hartu genuen hamaiketakorako eta elkar ezagutzeko.

Ondoren, Asierrek (@aldatsa@mastodon.eus) eta Axik (@axierL@mastodon.eus), Argia-ko kideek (@argia@mastodon.eus), fedibertsoan nola murgildu ziren azaldu zuten: zergatik egiten duten talde gisa fedibertsoaren aldeko apustua eta bidean aurkitu dituzten kontraesanak zeintzuk izan diren. Uste dut eskertu egin behar dela hain gardenak izatea, beste pertsona batzuei fedibertsoan murgiltzen lagunduko baitie. Gainera, eztabaida polita sortzea lortu zuten eta entzuten ari ginen ia pertsona guztiok parte hartu genuen. Eztabaida horretan, Fedicat-eko lagunek gure proiektuen barruan sare publizitario asozialei ikusgarritasuna kentzeko oso proposamen interesgarria egin zuten. Proposamena “Resistance al 'Agression Publicitarie” (Résistance à l’Agression Publicitaire s’infiltre dans les réseaux «sociaux») delakoarena da, baina gutako askok ez genuen ezagutzen eta, egia esan, jardunaldiko ideiarik indartsuenetako bat izan zela uste dut. Joxek (@joxe@mastodon.eus) oso ondo laburbildu du bere blogean (Sare sozial pribatiboak vs Fedibertsoa. Hiru arau oinarrizko bezain erraz.).

Gero, bazkaltzeko ordua iritsi zen eta goizean jardunaldian egon ziren askok alde egin behar izan bazuten ere, oraindik fedibertsolari asko geratu ginen arratsaldeko saioari ekiteko.

Mikelek (@mikelgs@mastodon.eus) Abaraska (@abaraska@mastodon.eus) zehazki zer den laburbildu zigun: zer egiten dugun eta gaur egun martxan ditugun zerbitzuak aurkeztu. Solasaldi txiki hori amaitu ondoren, joko bat proposatu zigun, eta horren bidez modu praktikoan ulertu ahal izan genuen federazioa zer den eta nola funtzionatzen duen. Jardunaldia amaitzeko, fedibertsoaren etorkizunari buruzko hausnarketa egin genuen, taldeka. Ideia asko atera ziren, antolatu eta gauzatu beharko ditugunak.

Badago eskatu duenik urtero honelako jardunaldi bat antolatzea. Ni, pertsonalki, bat nator ideia horrekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Teknologia burujabetza
‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-15 | Sustatu
Urtarrilak 20: Twitterretik (eta sare toxikoetatik) alde egiteko eguna

Nazioartean ekimen batek baino gehiagok seinalatu du datorren astelehena, 2025eko urtarrilaren 20a, Twitterretik alde egiteko egun gisa. Donald Trumpek ofizialki AEBetako presidentzia hartzeko eguna izango da, eta haren eskutik X/Twitterreko jabea, Elon Musk, Etxe Zurira... [+]


Teknologia
2025ak dakarrena?

2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]


Fedibertsoko edukiak euskarara itzultzeko zerbitzu librea gehitu dute Mastodon.eus-en

Mastodon.eusen euskara da hizkuntza nagusia, baina Fedibertsoa ehunka hizkuntza hitz egiten dituen komunitate global eta bizia da. Horregatik, itzulpenak egiteko Libretranslate tresna librea erabiltzen hasi dira. Horri esker, nazioarteko eragile eta norbanakoek argitaratukoak... [+]


Komunikazio libreago baterantz

Azaroaren 21ean Errenteriako Torrekuan eta Badalaben egon nintzen "Komunikazio libreago baterantz trantsizioan" izeneko jardunaldian.


Teknologia
Hartzea ematea delako

Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]


X-tik irten nahi? Nor dago Mastodonen eta Blueskyren atzean? Nola finantzatzen da bakoitza?

Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]


Mastodon.eus-en “Gure aukera, sare libreak” kanpainarekin bat egin du ARGIAk

ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak  atxikimendu kanpainarekin.


2024-11-20 | Sustatu
Mastodonen oinarritutako Matx.eus sare soziala abiatu da, euskal kirolaz jarduteko

Matx, tokiko kirolaren sare soziala, atzo jarri zen martxan. Urte hasieran app mugikor gisa jaio ondoren, orain Mastodon azpiegituraren gainean berregina azaldu da. Tokikom tokiko hedabideen sareko kirol albisteen biltegi gisa ageri da webgunea orain nagusiki,... [+]


Jaurlaritzak baztertu egin du ikastetxeei software libreko sistema eragileak eskaintzea

EH Bildu talde parlamentarioak legez besteko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, EAEko ikastetxeetako ordenagailuetan software libreko sistema eragileen (GNU/Linux) ezarpena ere bermatzea eskatuz. Aurrera atera den EAJ-ren eta PSE-EE-ren osoko zuzenketan ez da jasotzen... [+]


X-ren (lehen Twitter) akatsak errepikatu ala, behingoz, burujabetza teknologikorantz urratsak eman?

X bezalako espazioetan, gaur-gaurkoz, eztabaida publikoa eta borroka kulturala ematea ezinezkoa dela onartu beharko dugu noiz edo noiz. Zentzu horretan, akats bat da ezkerreko aldaketa bat gidatu nahi duten proiektu politikoek X bezalako plataformak uztea, soilik modu erabat... [+]


Baionako Etxepare Lizeoak sare sozial libreak bultzatuko ditu helburu pedagogikoekin

Gero eta ohikoagoa da Mastodon edo Pixelfed bezalako sare sozial libre eta federatuetan kontuak izatea. Horretarako, euskaldun gehienek mastodon.jalgi.eus, mastodon.eus edo pixelfed.eus instantziak erabiltzen dituzte. Baionako Etxepare Lizeoak pauso bat harago eman du, ikasle... [+]


Eguneraketa berriak daude