Euskal espedizioa Hego Polora


2002ko urriaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:11
Jon Torner Bi egun barru, Guillermo Bañales zierbenarra, Josu Feijoo gasteiztarra eta Angel Navas tolosarra Antartikarantz abiatuko dira. Euren helburua, 1.200 kilometroko zeharkaldia egin ostean Hego Polo geografikora iristea da. Lortuz gero, Bizkaiaren Giza Eskubideen eta Ingurugiroaren aitorpena jarriko dute bertan, ikurrina batekin batera. Astelehenean Txileko Santiago hirira eramango ditu hegazkin batek "Bizkaia 2003: Hego Poloa" espedizioa osatzen duten hiru kideak. Handik Antartikako Vinson Mendigunearen alboan dagoen Patriot Hills zabalgunera abiatuko dira azaroaren 1ean, eta eskiak, lerak eta gainerako tramankulu eta elikagai guztiak prestatu ondoren, hegazkin txiki batek Hercules Intel puntura eramango ditu. Bertan hasiko da 60 egun inguru iraungo duen zeharkaldia. Guztira 1.200 kilometro egin beharko ditu hirukoteak, eta 3.000 metroko desnibela gainditu beharko dute. Gainera, haizeak, tenperatura baxuek eta beste hainbat faktorek bidea are gogorragoa egingo dute. Espedizioko kideek, dena den, badute eskarmenturik. Bañales eta Feijoo adibidez, Ipar Polora ere iritsi dira aurten. Uztailaren 14an heldu ziren, 137 kilometroko zeharkaldia egin eta gero. Orain, Hego Polora iristea lortzen badute, marka historiko bat jarriko dute. Hala ere, jakin badakite bidean traba ugari aurkituko dituztela, eta Hego Polora heldu aurretik atzera egin behar izatea ez dute baztertzen. Izan ere, historiak gizakiaren asmoek sarri gainditu ezinezko mugekin topo egiten dutela erakutsi digu. * Irakurri "El Correo"k hilaren 22an "Bizkaia 2002: Hego Poloa" espedizioari buruz kaleraturiko artikulua "Norvegiarrak aurreratu zaizkigu" "Okerrena gertatu da. Begiratu soil batek guztia ematen du ezagutzera. Norvegiarrak aurreratu zaizkigu...". Hitz horiek Robert F. Scott kapitain britainiarrak idatzi zituen bere egunerokoan, 1912ko urtarrilaren 1ean, bera eta zuzentzen zuen espedizioko gainerako kideak Hego Polora iristear zeudenean. Urrutian gizakien presentzia adierazten zuen zerbait ikusi zuen. Roald Amundsen esploratzaile norvegiarrak zuzenduriko espedizioa osatzen zuten lagunek hantxe utzitako objektu bat zen . Britainiarrei aurre hartu eta eurak iritsi ziren lehenengo Hego Polora. 1911ko abenduaren 14an heldu ziren, eta hiru egunez hainbat neurketa egin zituzten bertan. Ondoren, beharrezko gauzak hartu eta Amundsen eta bere kideek itzulerako bideari ekin zioten. Urtarrilaren 25ean, espedizioa atera eta 97 egun beranduago, lehen kanpamenduan ziren jada. Norvegiarrek itzulera bideari ekin eta hilabete beranduago, 1912ko abenduaren 14an, Scotten espedizioa iritsi zen Hego Polora. Egun batzuk lehenago ikusi ahal izan zutena norvegiarrek utzitako kanpin denda beltz bat zen, gainean beraien herriko bandera zuena. Hego Poloan ziren, baina porrotaren zama jasan behar izan zuten, balentria hura lortzen zuten bigarrenak baitziren, ez lehenengoak. Gainera, patuak tragedia mingarria zuen esku artean gorderik. Itzulerako bidean, britainiar espedizioa -Terra Nova izenekoa- osatzen zuten bost kideak hil egin ziren, baldintza gogorrei eta nekeari aurre egin ezinez. Roald Amundsen norvegiarrak zuzenduriko espedizioa izan zen beraz Hego Polora iritsi zen aurrenekoa. Aurreko hamarkadetan, hala ere, beste hainbat esploratzaile saiatu ziren helburu handi hori lortzen. Horietako bat Irlandan jaiotako Ernest Shackleton da, Amundsen eta Scott-ekin batera Hego Poloko historiako izen garrantzitsuena. Puntu horretara iristeko lehen ahalegina Schackleton-ek eta Scott-ek 1902an elkarrekin eginikoa izan zen. Euren espedizioa -Discovery-, 80§17' latitudera iritsi zen. Urte batzuk geroago Shackletonek beste ahalegin bat egin zuen. 1902an baino urrutiago heldu zen, baina ez zuen bere helburua lortu. "Bizkaia 2002: Hego Poloa" espedizioa osatzen duten kideei zorte hobea opa diegu. Hainbat lotura interesgarri - La conquista del Polo Sur. Gune aberatsa, datu, argazki eta lotura interesgarri ugari biltzen dituena. - AASTO behatoki australiarraren gunea, informazio ugariz hornitua eta web kamera bidezko irudiak jasotzen dituena. - Antarctica Online. Australiarrek Hego Poloan duten presentziari buruzko gunea, informazio orokorra ere biltzen duena. - South Pole Observatory - The Antarctica Project. Hainbat ataletan banaturiko loturak eskaintzen ditu gune honek. - "Zergatik egiten du hotz handiagoa Hego poloan Ipar poloan baino?" (Elhuyar, 2002/02/09) - "Non dago Hego Poloa?" (Elhuyar, 1996/04/01)

Azkenak
2025-02-24 | Behe Banda
barra warroak
Arma, tiro, pun

Lau mila karaktere ditut kontatu behar dudana kontatzeko. Esan behar ditut gauzak argi, zehatz, soil, eta ahalko banu polit, elegante, egoki. Baga, biga, higa. Milimetrikoki neurtu beharra dut, erregelaz markatu agitazioa non amaitzen den eta propaganda non hasi. Literarioki,... [+]


Mezu argia helarazi diete: Errenteria-Oreretan ez duela faxismoak lekurik

LGTBIQ+ banderaren itzalpean eta mezu eta doinu antifaxistez inguratuta jarri du karpa Voxek.


2025-02-24 | Sustatu
Euskorpus proiektuak hautsak harrotu ditu

Euskorpora elkartearen eta Euskorpus proiektuaren abiatzeak hautsak harrotu ditu. Pello Otxandiano EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko oposizio buruak Euskorpusena akatsa dela uste du, "ezjakintasuna edo estrategia klientelarra". EH Bilduk galdera sorta egin du... [+]


Diario de Noticias de Álava egunkariko langileen salaketa
“Adimen artifiziala horrela erabiltzea kazetaritzari eta irakurleari iruzur egitea da”

Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]


Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


Izan, badira salbuespen legeak, bai horixe!

Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.

Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]


Zedarriak, armagintza, zoru etikoa eta langileok

Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]


Eskoziako Lur Garaietan otsoa sartzea klima-larrialdirako onuragarria izango dela iradoki dute

Eskoziako Lur Garaietara otsoak itzularazteak basoak bere onera ekartzen lagunduko lukeela adierazi dute Leeds unibertsitateko ikertzaileek.. Horrek, era berean, klima-larrialdiari aurre egiteko balioko lukeela baieztatu dute, basoek atmosferako karbono-dioxidoa xurgatuko... [+]


Ágredok dioenez, zortzi bat ordu eman zituen ziegako zoruan etzanda Ertzaintzak ospitalera eraman aurretik

Karen Daniela Ágredok dioenez, atxilotu zutenean berak ez zuen ertzainik zauritu, haiek lurrera bota zuten eta konortea galdu zuen. Ondoren, Ertzaintzaren komisariaren zoruan iratzartu zen eta handik ospitalera eraman zuten.


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude