Ikasturte hasieran salatu bezala, Hezkuntza Lege Aurreproiektuak euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak. Haien ustez, publiko-pribatu sistema duala betikotzen du, ez du eskola publikoa lehenesten, ikastetxeak merkatuaren logikan sartzen ditu, ez du umeen euskalduntzea bermatzen, ez du segregazioa gainditzen eta ez du laikotasunaren alde egiten.
Prentsaurreko bidez adierazi du Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak Hezkuntza Lege Aurreproiektuarekiko desadostasuna, eta ekainaren 9an Bilbon, Donostian eta Gasteizen antolatutako manifestazioetan parte hartzera dei egin du. Euskal eskola publikoa sendotu ordez ahuldu egiten duela, eta legeak duen akordio sozial falta mahaigaineratu du.
Lege aurreproiektuari ezezkoa adierazteko hainbat arrazoi aipatu dituzte Topagunea osatzen duten eragileek. Lehenik eta behin, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publiko asmatu berri baten bidez "publiko-pribatu sistema duala betikotuko" duela diote. Antza, egitura horrek ez du oinarri juridikorik eta Europan guztiz ezhoikoa da, eta sare pribatua eta publikoa berdindu egiten ditu nahiz eta helburuak eta baldintzak guztiz ezberdinak izan.
Itunpeko ikastetxeei aro luze baterako etorkizuna zein finantzaketa bermatzen dienez, salatu dute ez duela eskola publikoa lehenesten. Kontrara, euskal eskola publikoa auzo eta herri guztietara hedatzeko "plangintza estrategiko falta" azpimarratu dute manifestazioen antolatzaileek.
Gainera, merkatuaren logikan sartzeko pausuak ematen dituela uste dute, "ikastetxe guztien arteko lehiakortasun lasterketa zoroa" sustatzen" baitu haien esanetan. Aipatu lehia, ikastetxe guztiak baldintza berdinetan ez daudenez, publikoaren kaltekoa izango dela adierazi dute.
Euskal Eskola Publikoaz Harroren aburuz, Hezkuntza Lege Proiektuaren oinarri izan beharko lukete euskalduntzea, segregazioari aurre egitea eta laikotasuna; baina hezkuntza legeak horiei ez diela "behar bezala ez erantzuten" salatu dute. Euskalduntzea sustatzeko eta laikotasunaren alde egiteko zehaztasun falta dagoela eta segregazioari aurre egiteko ez duela arazoaren sustraira jotzen diote.
Nondik irtengo dira manifestazioak?
Ekainaren 9an izango dira manifestazioak arratsaldeko 18:00etan. Bilbon Plaza Eliptikotik, Gasteizen Plaza Berritik eta Donostian Bulebarretik abiatuko dira.
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
EAEko Auzitegi Nagusiak agindu ostean eskola kirolaren aurkako epaia berehala betetzeko, Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du erabakia "onartu eta errespetatu" egingo duela, helegiterik ez duela aurkeztuko, eta aurrez Espainiako Auzitegi Gorenean jarritako kasazio... [+]
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Gipuzkoako sorrera prozesuari buruzko bere doktore tesia aitzindaria izan zen, lurralde historikoen bilakaera ulertzeko. Deustuko Unibertsitateko irakaslea, historialari askorentzat eredu izan da bere lan egiteko eta irakasteko modua. Igande honetan hil da Elena Barrena Osoro... [+]
Hezkuntza publikoko irakasleok hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]
Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.
Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]