Euskal Errepublika elkar zaintzarako

  • Gure espezieak hainbat berezitasun du. Sarritan hizkuntza eta kultura aipatu dira eta ulergarria da, hizkuntzek eta kulturek gizaki egiten baikaituzte. Clifford Geertz antropologoak zioen moduan kulturarik gabeko gizakirik ez da posible. Halere, sarritan, gure beste ezaugarri garrantzitsu bat ahaztu egiten zaigu, zaintzaren beharra, alegia.


2019ko irailaren 23an - 09:14

Gure aurrekoek zutitu zirenetik, erditzea zaildu zen, umeak gainontzeko ugaztunen kumeak baino lehenago jaiotzen dira. Horren ondorioz, hasierako hilabeteetan erabateko menpekotasuna dugu, eta urte luzez, helduen laguntza ezinbestekoa dugu aurrera ateratzeko. Izaera berezi honek aldaketa handiak sortu ditu gure espeziearengan. Besteak beste maitasunaren sentimenduaren sakontasuna horretan du sorburu.

Alabaina, zaintzaren beharra ez da umezaroarekin batera bukatzen, zahartzaroan ere, kasu gehienetan gure menpekotasuna berriz ere  erabatekoa izan ohi da. Azkeneko urteetan gure jendarte zaharkituetan nabarmendu da egoera hori.  Nola edo hala, gutxiago ala gehiago, gure bizitzaren garai guztietan besteen laguntza behar dugu, espezie soziala gara eta sozialak garen neurrian, onez ateratzen gara elkarrenganako zaintzari esker eta elkarlanari esker.

Zaintzaren beharra ez da umezaroarekin batera bukatzen, zahartzaroan ere, kasu gehienetan gure menpekotasuna berriz ere  erabatekoa izan ohi da

Historiak aurrera egin ahala, planeta osoa okupatu dugu eta konplikatu dira elkarbizitza zein bizi-iraupena. Trikimailu tekniko, sozialak, kulturalak, politikoak, juridikoak asmatu behar izan ditugu gure bizimoduari aurre egiteko. Azkeneko hamarkadetan, gainera, Rubicon moduko bi mugarri beldurgarriak zeharkatu ditugu: lehenengoa, Mundu-Gerra atomikoaren mehatxua; bigarrena, krisi klimatikoa. Gure espeziaren bizi-iraupena arriskuan da, eta arriskua gu geu gara. Lehengo aldiz horren jabe gara eta horretaz jabetu gara. Aro Planetarioan eta Antropozenoan erabat murgildurik gaude hauetan, orain arte erabili eta sortu ditugun ereduak motz geratu dira eta tresna berrien premia dugu.

Estatu-Nazioa

Garraioen iraultza gertatutakoan, gizakia planetaren txoko guztietara iristean, lurraren herri guztiak harremanetan jarri ziren. Zoritxarrez, kasu gehienetan topaketa hori traumatikoa izan zen, izan ere, europarrok izan ginen horren protagonista nagusiak. Eurozentrismoaren gaitzak jota gure eredua zabaldu genuen bazter guztietara aurretik zeuden jendarte-antolaketa guztiak mespretxatzen eta ordezkatzen. Europak gerrarekin batera, kapitalismoa eraman zuen, baina baita Estatu eredua ere.

Aro Planetarioaren hasierako urratsak inperialismoaren botapean jorratu ziren. Geroago Europak berak izan zuen aldaketa prozesua eta Estatu-Nazioa kontzeptua sortu zen. Eredu berriak ilunak eta argiak zituen. Herriaren burujabetza aldarrikatzen zuen, herrikide guztien berdintasun juridikoa aldarrikatzen zuen, herrikideen zaintzaren ardura hartu nahi zuen, baina bide batez, derrigorrezko homogeneizazioa ezarri nahi zuen eta gogor egiten zion arerioari.

Estatu-Nazioak bere gain hartu nahi zituen ardura guztiak. Logikoa denez, elizak  bereganatuta zituen  eskumen asko bereak egin zituen Estatu laikoak

Estatu-Nazioak bere gain hartu nahi zituen ardura guztiak. Logikoa denez, elizak  bereganatuta zituen  eskumen asko bereak egin zituen Estatu laikoak. Izan ere, Elizak aurrea hartuta zion Estatuari zenbait arlotan. Besteak beste, jaiotzen kontrolean, ezkontzetan, ospakizunetan eta zaintzan. Eliza jendarte zibilaren sareetan murgildu zen herritarren bizimodua kontrolatzeko, herri indigenen eta nekazarien sare sozialak menpe nahi zituen-eta. Estatuak eliza ordezkatu zuen. Alde batetik eremu horiek guztiak “demokratizatu” nahian, baina, era berean, elizak egin zuen modu beretik, jendarte-sare autonomoak eta herri eta kultur gutxitu zein indigenen mundua birrinduz.

Bizitzaren etapa guztietan gutariko edonork laguntza behar duenean, gertuko sareetara jotzen du, etxekoengana, senitartekoengana, auzokideengana. Soilik gertuko sare horiek erantzuteko gaitasunik ez dutenean jotzen dugu ezezagunengana. Hori dela eta, zaintza, babesa eta laguntza eskaintzen duten zerbitzu publikoak tokian tokiko erakundeetatik bideratzen ohi da. Gertuko sare horien zein gertuko zerbitzu publikoen kanpo eragileren bat sartzen denean, menpekotasun arriskua handi daiteke.

Funtsak (poltsak)

Kultura indigena eta nekazari orotan, familiek hiru funtsa bereizten dituzte: 1. Bizi-iraupenerako oinarrizkoa; 2. Larrialdietakoa; eta 3. Ospakizunetarakoa. Familiek (zentzu zabalean ulertuta) eutsi nahi izaten diote hiru funtsen gaineko kontrolari; Agintariak, berriz, saiatzen dira hiru funtsa horietan eskua sartzen. Arestian esan bezala, gure testu-inguru geopolitikoan Eliza Katolikoa izan zen eskua sartzen trebea: lurrak pribatizatzen maizterrak izateko; diezmoa eskatzen larrialdi egoeretan boterea eskuratzeko eta ospakizun gehienak elizaren baimenaz egin zezaten ahaleginduz. Estatuek ere antzeko jokabidea izan zuten, lur komunalak pribatizatzen; derrigorrezko zergak ezartzen eta jai laikoak arautzen (14 juillet, esaterako).

Haatik, azkeneko urteetan beste aldaketa handi bat suertatu da. Jakina denez, Estatu-Nazioek gure inguruan transnazional eta “Merkatuaren” morroi gisa jokatzen dute. Horren ondorioz, orain, “Merkatua” da hiru funtsetan eskua sartu nahi duena. Funtsa pribatuan lan-merkatua erabat menperatzen, etxebizitza eskubidea urratzen, gu geu salgai dagoen produktua bilakatzen; Larrialdietarako funtsean, bizitza osorako mailegu hipotekarioak zabaltzen eta jubilazio-planak pribatizatzen; eta ospakizunetarako funtsean, gure diru apurrak merkatal-gune erraldoietan eta interneteko etengabeko erosketetan xahutu ditzagun aisialdia ere negozioa bilakatzen.

Estatu-Nazio eredua kinka larrian.

Aipatutako arrazoiengatik eta beste hamaika aldagai direla medio, Estatu-Nazio eredua kinka larrian dago. Planeta osora zabaltzen diren bloke nagusiek lurraren eta gure espeziaren etorkizuna baldintzatuko dute: Errusia; Txina; AEB. Europa bloke horietako baten menpe erortzeko arriskuan, gure bizimoduak energia arloan eta elikagaietan (besteak beste) sortzen duen menpekotasunetik askatu ezinik.

Bilakaera historikoan protagonismoa galdu duen Europa honetan, baztertxo batean, gu gaude, euskal herritarrok. Estatu-Nazioa sortu ziren une historikoan ibilbide hori ukatu ziguten eta orain estatu horiek zituzten tresna politiko, juridiko, ekonomiko eta soziokulturalen premia larria dugularik, eredu horrek ez du balio.

Halere, nire ustez, baikor jokatzeko datuak egon badaude. Mundu osora zabaldu den eredu jasangaitz erantzuteko lanabesak baditugu. Ziur naiz askoz okerrago erantzungo dutela Frantziako eta Espainiako estatuek. Horren lekuko kezkagarria,  bi estatu horietan indarberritu den ultraeskuina. Homogeneizazioan oinarritzen zen Estatu-Nazio hauen ereduak porrot egin du, dagoeneko ondorioak pairatzen ari direlarik.

Babestokia

Herritarrok eta herri txikiok gainera etorri zaigun ekaitza erraldoiaren aitzinean babestoki baten beharra dugu.

Gure kasuan, Frantziako eta Espainiako estatuek ez gintuzten errespetatu; ez gaituzte inoiz babestu, ez historian, ezta orain ere bloke hegemonikoen aurrean edota Merkatuen Diktaduraren atzaparretatik. Estatu horiek kale egin digute eta guk hanka egin behar dugu euren ziegetatik.

Estatu gutxiago eta jendarte-zibil gehiago behar dugu, baina bide batez, jabetza pribatu gutxiago eta publiko gehiago. Lapurtu diguten aisialdia berreskuratu behar dugu

Birrindu dituzten jendarte-sareak josteari ekin behar diogu gertuko gunetatik hasita. Gure neurrira eta gure zerbitzuan eginiko errepublika behar dugu. Leku bat, non etorkizuna bideragarria izango den.

Ezaugarri berriak beharko ditu gure Errepublikak, ezin baita eraiki XIX. mendeko Estatu-Nazioen moduan, mundua eta gu geu goitik behera aldatu garelako.

Estatu gutxiago eta jendarte-zibil gehiago behar dugu, baina bide batez, jabetza pribatu gutxiago eta publiko gehiago. Lapurtu diguten aisialdia berreskuratu behar dugu, Merkatuari oparitu diotena gureganatu, gure bizitzaren kontrolari eutsi eta lehia basatia, elkarlanaz ordezkatu.

Babestoki bat eraikitzeari egin behar diogu, sekula maite izan ez duten euskara hizkuntza bizia eta ohikoa izan dadin; jatorri guztietako euskal herritarrok eskubide berdinak eduki ditzagun; NATOtik ateratzeko; Bloke Hegemonikoek askatuko dituzten mamu berri guztiak uxatu ahal izateko; demokrazia bermatzeko; ingurumena zaintzeko eta gizakiak zaintzeko. Euskal Errepublika behar dugu elkar zaintzeko.

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude