Euskal Encodings proiektuarentzat da Interneteko Argia Saria

  • Sarean euskarazko film eta telesailen biltegirik handiena da Euskal Encodings. 2003tik auzolanean ari den komunitate irekiak eta diru asmorik gabekoak egin duen lan eskerga saritu dugu.

Argazkia: Dani Blanco

2021eko otsailaren 04an - 09:44
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Hizkuntza menostu orok ikusgarri izan behar du biziberritzeko. Esparru guztietara zabaldua. Eta XXI. mende honetan gu guztion bizitzan eragin zuzena duen eremu garrantzitsurik bada, hori ikus-entzunezkoen mundua da. Baina, zer egin dezakegu euskaldunok erdara hutsean mintzo diren NetFlix, Amazon, Filmin, HBO erraldoiek edo Youtubeko eta telebistako milaka kateek osatutako armadaren parean?

Bada, hasteko, euskaraz sortzen diren film, telesail, marrazki bizidun eta ikus-entzunezko oro sustatu eta munduko euskal komunitate guztiarentzat eskuragarri jarri. Areago, lan horien gehien-gehienek diru publikoari esker sortuak direla. Baina tamalez, begi-bistakoa da lan hori egin beharko lukeena ez dela egoki egiten ari. Eta zorionez, handiak ostrukarena egitean, txiki asko batuta, prest dira ardura hori beren gain hartzeko.

 

Hori da Euskal Encodings. 2003tik auzolanean ari den sareko komunitate irekia, diru asmorik gabekoa. Hasieran, Dragoi Bola-ko atalak denen eskura jartzeko asmo soila zena, 18 urteren ostean, euskarazko ikus-entzunezkoen biltegirik handiena bilakatu da. 1.500 film inguru dira ikusgai webgunean, mota askotako lan askoren artean. Denak euskaraz, herritik herriarentzat.

Pantailen aurrean euskaraz bizitzea zaila bada, gora “piratak”!

Eta arrazoi horiek guztiengatik, aurtengo saritua da: Euskal Encodings.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ARGIA Sariak
2024-10-14 | ARGIA
Argia Sariak 2025: Proposatu zure hautagaiak

Urtarrilaren 31n bilduko gara Usurbilgo Atxega jauregian Argia Sariak banatzeko. ARGIAko lantaldea ari da balizko saridunen zerrenda osatzen. Hala ere, irakurleon proposamenak beso zabalik jasotzen ditugu urtero.


Irauteko borroka egin dutenentzat

Negozioak eta interesak zapaltzaileen buruetan. Izan herri bat zapaltzeko, hizkuntza bat, kultura bat, memoria edo ingurumena. Dirua, sosa. Egoerarik makurrenetan ere, ordea, usu pizten da erresistentziaren su txikia, interesen gainetik duin bizi nahi duen jendearen mugimendua... [+]


2024-01-26 | Dani Blanco
ARGAZKI GALERIA | Horrela izan dira 2024ko Argia Sariak

Dani Blancok ateratako argazkiak Usurbilen.


Argia Sarien kronika
Tradizio berriei so

Folklorea kristalizatu den gauza hori zela zioen Ion Celestinok ARGIAn. Eta tradizioa, aldiz, une jakin batek ematen duen lorea dela azaltzen zuen.

ARGIA Sariak “tradizio” bilakatu direla esango genuke gaur egun. Hasteko, eta gehiegi pentsatu gabe, 35. urtez... [+]


2024-01-26 | ARGIA
Interneteko Argia Saria: Gordegia.eus

Gordegia.eus, Donostiako Egia auzoko artxibategi grafikoak jaso du interneteko Argia Saria. Herritarren memoriaren lekukotasuna denon eskura jartzeagatik eman zaio saria, eta Arkaitz Artola, Juanpe Urrosolo eta Fernando Olaldek jaso dute Antton Mendizabalen oroigarria.


2024-01-26 | ARGIA
Prentsako Argia Saria: Sahara. Herri bat erresistentzian

Sahara. Herri bat erresistentzian liburuak jaso du 2024ko prentsa saria. Herritarrei ahotsa emanda, sahararren aurkako errepresioa eta haien erresistentziarako kemena transmititzeko egindako ahaleginagatik jaso du saria Kristina Berasain Tristan liburuaren egileak.


2024-01-26 | ARGIA
Urteko kanpaina onenaren Argia Saria: Guggenheim Urdaibai Stop

Guggenheim Urdaibai Stop plataformak jaso du 2023an egindako komunikazio kanpainarik onenaren saria. Aspalditik datorren borroka bati bultzada berria emateagatik, eta ingurumena eta herritarrak erdigunean jartzeko lanean aritzeagatik eman dio ARGIAk saria. Antton Mendizabalen... [+]


Eguneraketa berriak daude