Euskadiko Filmategiak Euskal emakume zinemagileak liburua aurkeztu du, zinemagintzan funtsezkoak izan diren emakumeei buruzko hainbat saiakera biltzen dituen lehen liburua.
Emakume zuzendariek hainbat genero eta formatutan egindako obretatik abiatuta, euskal zinemaren berri ematea du helburu. Era berean, proiektu artistiko horien esplorazio akademiko eta dibulgatiboa eskeintzen du.
Maria Pilar Rodríguezek, Deustuko Unibertsitateko irakasleak, kudeatu du lana. Irakasleak azpimarratu du euskal emakume zuzendarien produzkio filmikoak "ez duela presentzia indartsurik izan panorama zinematrografikoan". Era berean, "emakumeek egindako filmeen gorakadak gure gizartea bere isitasunean ulertzeko nahitaezko begirada batekin aberastu du zinemagintza, eta emakume ikusleei identifikatzeko aukera handiagoa eman dieten erreferenteak eskaini dizkie", erantsi du Rodríguezek.
Bestalde, Joxean Fernandez Filmategiko zuzendariaren hitzetan, "euskal zinemaren historian, urriak dira euskal emakume zinemagileen perspektibatik egindako ikerketak". "Mikroskopikotiik baino, teleskopikotik begiratuta egindako lan honetan, ordurarteko gabeziak neurri batetan arintzea zen helburua; azken finean, joerak azpimarratzeko, gabeziak deitoratzeko eta, batez ere, talentuak egiaztatu eta ospatzeko balio duelako", azaldu du zuzendariak.
Argitalpenak lau zati nagusi ditu. Lehenengoak, Ikuspegi globalak, euskal emakume zuzendarien produkzio filmikoa lantzen du ikuspegi ugarietatik. Bigarrenak, Generoak, formatuak eta moldaketak, euskal emakume dokumentagileen begirada aztertzen du, baita literatura obren egokitzapen zinematografikoak ere. Hirugarrenean, Ekoizpena, distribuzioa eta harrera, elkarte eta zinemaldi batzuek egindako zinema bultzatzeko eta ikusgarritasuna emateko ahaleginak biltzen dira. Laugarrenak, Hiru emakume zinemagile, euskal zinemako hiru figura nabarmen ditu ardatz: Ana Díez, Helena Taberna eta Yannick Bellon.
Liburuaren azala Isabel Herguera zinemagileak ilustratu du.
Guggenheimaren patronatuakbi urteko epea jarri dio bere buruari proiektuaren alderdi guztietan lan egiteko, “zalantzarik gabe” hartu behar baita kontuan biosfera erreserba batean kokatuko dela. Pello Otxandianok zalantzan jarri du proiektuari 500 milioi euro... [+]
Astearte goizean aurkeztu dute Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala, Illunben (Donostia) bertan. Larunbatean, abenduaren 14an, izango da saioa, 17:00etatik aurrera.
Astelehenean Manbij hiria hartu du Turkiaren babesa duen SNA Siriako Armada Nazionalak. Kurduen iraultzaren erreferente nagusia da Kobane, bertan garaitu zuten Estatu Islamikoa taldea orain zortzi urte, Rojavako Iraultzari hasiera emanez.
Gabonetan Euskal Herrian agertzen den Olentzero eta inauterietan Iparraldeko hainbat herritan erretzen den Zanpantzar pertsonaien antzekotasunak nabarmendu ditu Mikel Aranburu Urtasunek. Soinuberri 14 aldizkarian (409-435 orr.) Olentzeroren inguruko hainbat kontu jaso ditu, eta... [+]
Milaka eta milaka euskaltzale eta euskal kulturaren zale elkartu dira Durangon asteburu luzean, ondo asko egonkortua den urteroko hitzorduan. Sartzeko itxaronaldiak, ordubeterainokoak, euripean... Kultur-gosez egon da jendea. Eta asebeteko ziren, halaxe sumatu baita postuen... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Salto batez jaiki da ohetik, pelikula txutxi-flower batean balego bezalaxe. Gelatik irten, sukaldera joan, amari muxu potolo bat eman eta dutxan sartu da, Deus ex machina kantua hartuta soinu-banda modura. Aurora borealak entzuten ditu letran, baina, egiazki, letraren fabulari... [+]
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Ciudad de Polvo
Sal del Coche
Humo Internacional, 2022
-----------------------------------------------
Tira, jada bukatu denez Gramsci zitatzeko moda, ekarri dezakegu lerro hauetara oportunismo akusaziorik gabe. Are gehiago Sal del Cochekoek ere hala ekartzen badute:... [+]