Gaur abiatu eta datorren larunbata arte, Bidasoako Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoaren hamaikagarren edizioa egingo dute Irunen. Genero honi buruzko zinemaldi bakarra da Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan eta aurten euskal dokumentalak izango dira protagonista. Hala, beste hainbat lanen artean, Ekaineko haitzuloetako pintura paleolitikoa, Aralarreko historiaurreko kobre-meategiak, La Hoyako II. Burdin Aroko herrixkako erasoa Laguardian, Errolan hil zeneko Orreagako borrokaldia eta euskal baleontziek Ternuara antolatutako espedizioak izango ditugu ikusgai. Hona pelikulen egitarau osoa:
Asteartea, azaroak 15
19:30. 778: Errolanen Kantua. Zuzendaritza: Olivier Van der Zee. Produkzioa: Alberto Rojo (IDEM 4). Espainia, Frantzia. 2010, 78’
20:50. Apaizac Obeto. Azken balea txaluparen kondaira. Zuzendaritza: Jon Maia. Produkzioa: Orio Produkzioak S. A. Espainia. 2010, 74'
Asteazkena, Azaroak 16
18:00. Peralta, hondarpeko arkeologi historiak. Zuzendaritza: Pascual Aldana Yáñez. Produkzioa: Alberto Fuentes Chávez. Mexiko. 2009, 48’
18:50. Haitzuloetako artea berraurkitua. Zuzendaritza: Marc Azéma, Gilles Tosemo. Produkzioa: Passé Simple, Parc de la Prehistoire Tarascon Sur (Ariege). Frantzia. 2010, 18’
19:10. Arte askea, Vale do Côa & Siega Verde. Zuzendaritza: Víctor Cid González. Produkzioa: Junta de Castilla y León. Espainia. 2010, 10'
19:20. Lehenengo europarrak. Zuzendaritza: Axel Clevenot. Produkzioa: INA, Sylvie Blum. Frantzia. 2010, 106'
21:05. Ekainberri, aterpe berri bat haitzuloetako artearentzat. Zuzendaritza: José Luis Castro. Produkzioa: David Berraondo. Espainia. 2011, 30'
Osteguna, Azaroak 17
18:00. Trzcinica, Karpatoetako Troia. Zuzendaritza: Zdzistaw Cozac. Produkzioa: Media Promocja, Zdzistaw Cozac. Polonia. 2010, 32’
18:30. Brontze Aroaren une gorena: merkataritzaren garaipena Mediterraneoan. Zuzendaritza: Franz Leopold Schmelzer, Gerhard J. Rekel. Produkzioa: Ilona Grundmann Film Production. Alemania. 2008, 52’
19:25. Euskaldunen Kobrea. Zuzendaritza: Giorgio Studer. Produkzioa: Felix Ugarte Elkartea. Espainia. 2010, 20’
19:45. Esfingearen enigmak. Zuzendaritza: Gary Glassman, Christine Legoff. Produkzioa: ARTE France, Telfrance, Providence Pictures. Frantzia. 2010, 59’
20:45. Can Oliverreko herrixka iberiarra. Zuzendaritza eta produkzioa: Diego Bravo. Espainia. 2011, 51’
Ostiralea, Azaroak 18
17:30. La Hoya herrixkari erasoa. Zuzendaritza: Carlos Rodríguez. Produkzioa: Carlos Rodríguez. Espainia. 2009, 6’
17:35. Burdin Aroa. Zuzendaritza: Daniel af Wahlberg. Produkzioa: Daniel af Wahlberg. Suedia. 2010, 54’
18:30. Gergovia, borrokaldi baten arkeologia. Zuzendaritza: David Geoffroy. Produkzioa: Court-Jus Production. Frantzia. 2010, 80’
19:50. Neron eta Domus Aurea delakoa. Zuzendaritza: Stacey Mannari, Alessandro Furlan, Pietro Galifi, Stefano Moretti. Produkzioa: Altair4 Multimedia srl. Italia. 2011, 30’
20:20. Arles, irentsitako altxorra. Zuzendaritza: Saléha Gherdane. Produkzioa: Eclectic Production. Frantzia. 2009, 52’
21:10. Jauregiko mamua. Zuzendaritza: Alain Laesslé. Produkzioa: Association Pro Aventico. Suitza. 2010, 23’
Larunbata, Azaroak 19
9:15. Bidaia bat momifikatzioaren sekretuetara. Zuzendaritza: María Luz Mangado. Produkzioa: Universidad de Navarra. Espainia. 2010, 7’
Tebtunis, hiri aurkitua. Zuzendaritza: Alain Lecler. Produkzioa: IFAO. Egipto. 2011, 26’
Bílbilis. 40 urte ikertzen. Zuzendaritza: Ignacio Bernal. Produkzioa: Grupo de Investigación Urbs (Universidad de Zaragoza), IMGENIO. Espainia. 2010, 25’
Arkeologia birtuala. Zuzendaritza: María Pilar Rivero. Produkzioa: Universidad de Zaragoza, FECYT. Espainia. 2009, 5’
Zortzi ikus-entzunezko labur arkeologiaz. Zuzendaritza: José Luis Gómez Merino. Produkzioa: Balawat. Espainia. 2011, 18’
Nola egin zen “Etruskoak Europan”; multimedia erakusketa ibiltaria. Zuzendaritza: Marzia Lucianer. Produkzioa: Historia-Fondazione Bruno Kessler. Italia. 2011, 11’
Ulertzeko esperimentatzea. Teknologia paleolitikoan. Zuzendaritza: Francisco J. Muñoz Ibañez, Ignacio Martín Lerma, Juan Antonio Marín de Espinosa. Produkzioa: Universidad Nacional de Educación a Distancia. Espainia. 2009, 27’
Indusketa arkeologiko baten prozesua. Zuzendaritza: Lucas Sebastián Quinteros. Produkzioa: Centro de Medios Audiovisuales CEMAV (UNED). Espainia. 2010, 8’
Gazitze faktoria erromatarra. Zuzendaritza eta produkzioa: Museo Arqueológico Municipal de Mazarrón-Factoría romana de salazones. Espainia. 2003, 13’
Villajoyosako erromatar urperaketa. Zuzendaritza: José Antonio Moya. Produkzioa: Fundación General Universidad de Alicante. Espainia. 2010, 5’
Praesidivm, Templvm et Ecclesia. Zuzendaritza: Josep Maria Macias, Andreu Muñoz, Imma Teixell. Produkzioa: Asociación Cultural San Fructuoso, Ayuntamiento de Tarragona, Cabildo de la Catedral de Tarragona, Instituto Catalán de Arqueología Clásica, Museo Bíblico Tarraconense. Espainia. 2011, 10’
In Coemeterio: k. O.ko V. mendeko kristau hileta baten berregitea. Zuzendaritza: Andreu Muñoz. Produkzioa: Asociación Cultural Sant Fructuoso (ACSF). Espainia. 2010, 23’
Ostiralea, Azaroak 18
10:00. Proiekzioak
Jolas Handia: Arkeologia eta Politika. Zuzendaritza: Thomas Tode, Rasmus Gerlach. Produkzioa: Verein der Freunde und Förderer der Archäologischen Sammlung, Essen + Sturzbachfilm Hamburg. Alemania. 2011, 22’
Altxor bilatzailea: Hermann Parzinger, arkeologoa eta kultur kudeatzailea. Zuzendaritza: Daniela David. Produkzioa: Deutsche Welle TV/RBB. Alemania. 2008, 26’
Leptis Magna: Erromaren ametsa Afrikan. Zuzendaritza: Baudouin Koenig. Produkzioa: Südwestrundfunk and Seppia SARL. Alemania, Frantzia. 2010, 52’
Jainko arpilatzaileak. Zuzendaritza: Adolfo Conti. Produkzioa: Doc Art s.r.l. Italia. 2010, 57’
Traziarren misterioa. Zuzendaritza: Nicolaï Thomas. Produkzioa: Soltis Productions. Frantzia, Bulgaria. 2007, 49’
Itai Elad, Yitzhak Paz eta Dina Shalem ikerlariek halaxe definitu dute En Esur aztarnategia (egungo Israel).
Bavieran (Alemania) Brontze eta Burdin Aroko haurren hilobietan aurkitutako buztinezko zenbait ontzitan esne arrastoak aurkitu dituzte. Ontzitxoak 5-10 cm zabal dira eta albo batean zulotxo bat dute.
Lech ibaiaren haranean, Austria eta Alemaniaren arteko mugan, duela 4.000 urte inguru ehortzitako 84 banakoren arrastoak aztertu dituzte eta emaitzak PNAS aldizkarian argitaratu.
Duela bost urte egurrezko ontzi biribil bat aurkitu zuten Suitzako Alpeetan, Lötschenpass gainetik gertu, 2.650 metroko altitudean. Objektua aztertu ondoren, emaitzak Scientific Reports aldizkarian jakinarazi berri dituzte.
Txinako erdialdeko lautadan, Ibai Horiaren arroan aurkitutako hainbat giza hezur aztertu dituzte, isotopo egonkorren analisiaren bidez. Eta Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian jakinarazi dutenez, gizonezkoek eta emakumezkoek dieta oso desberdina zutela... [+]
Brontze Aroko hiri bat aurkitu dute Egeo itsasoan Genevako Unibertsitateko, Suitzako Arkeologia Eskolako eta Greziako Antzinate Saileko ikerlariek. K.a. 2000-3000 urteen inguruan hiriak garrantzi handia izan zuela uste dute, aztarnategiaren tamainan eta aurkitutako babes... [+]
Gipuzkoa eta Araba lotzen dituen San Adriango tunela iraganean pasabide garrantzitsua izan zeneko zantzuak egon arren, orain arte ez zen ikerketa sakonik egin. Denboraren tunela bailitzan, duela 4.000 urteko bizitoki, Erdi Aroko gotorleku edo duela 500 urteko errepideetako... [+]