Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

  • Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.

"Gatazka sozial eta sindikalaren areagotzea izan dugu hizpide azken hilabeteetan, batez ere U-30ko grebaren harira. Baina ez da nahikoa". (arg: Dani Blanco)

Gobernu berria dago Espainian, duela zortzi aste PSOEk eta UPk Kongresuan lortutako gehiengo sinplearen ondorioz. Krisiaren hamarkada galdua ixten da horrela, ezkerreko itun programatiko batekin eta alderdien metaketa plurinazionalarekin, bost urteko blokeo politikoaren ostean politika demokratizatzaileak egiteko aginduarekin. Atzean geratu diren politika okerrak aztertuko ditugu, Espainiak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra nabarmenduz.

Hamarkada galduaren bila

Bide neoliberalean sakontzea erabaki zuten PPk eta EAJk krisia piztu zenean. 2007an piztutako krisiaren ondorioz, lan okupazioan galera larriak izan dira azken hamarkadan, batez ere eraikuntzan, industrian eta merkataritzan. Bazegoen alternatibarik, gauzatzea lortu ez genuen arren: epe laburrean politika sozial eta hedakor anti-ziklikoak egitea, epe luzera eraldaketa estrukturala bultzatzen zen bitartean. Samir Aminek esan zuenez, kapitalismoaren krisian kapitalismotik irteteko bide berriak ziren eta dira beharrezkoak, sozialismorantz urratsak emateko.

Baina ez. Kapitalismoan sakontzeko bidetik joatea erabaki zuten euskal eta espainiar agintariek, 2014ra arte doikuntza politika gogorrak eginez. Langileen baldintzak okertzeko erreformak eginez eta politika sozialak murriztuz, enpresari handien eta bankuen aldeko politika egin zuten Espainiako zein Euskal Herriko Gobernuek. GIPSI deritzen herrialdeetako Syriza, Bost Izarren Mugimendua, Blokoa, Podemos eta Sinn Fein alderdi eta koalizioen gorakada neutralizatzeko moteldu zuen Troikak austeritatea, quantitative easing diru politikaren bidez. Horrela, 2015aren urtarrilean garatzen ari zen krisi politikoa leundu nahi zuen Mario Draghik, Europako Banku Zentraleko orduko zuzendariak.

Bitartean, langile publikoen jubilazioak ez ordezkatzea eta langileriaren behin-behinekotasuna eta azpi-kontratazioa areagotzea erabaki zuten Rajoyk zein Urkulluk, Rementeriak eta konpainiak. Kaleratzeak erraztu, finantza erakundeei lagundu eta higiezinen burbuilaren ondorio sozial latzenen aurka ez zuten ezer egin. Ezinbestekoak izan ziren garaian, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI) eta beste politika sozialak —osasuna, hezkuntza, zaintza kolektiboak…— etengabe murriztu zituzten baita ere. Konponbidearen gakoa zeukan arlo industrial eta ekonomikoan ezer gutxi egin zuten, aldi berean internazionalizazioa, desindustrializazioa eta jarduera eskas berrien aldeko apustua berresten zuten bitartean.

Internazionalizazioa eta desindustrializazioa

Alde batetik, internazionalizazioa —hots, euskal enpresen deskapitalizazioa— izan da Arantxa Tapiaren eta SPRIren estrategia nagusia, barne eskaria berpizteko ahaleginak egin beharrean. Euskal enpresa handiei nazioarteko merkatuak bilatzeko zein nazioarteko kapitalen eskuetan geratzeko laguntza eskainiz, kanpo balantza orekatzea bilatzen zuten EAJk zein PPk, inportazioen jaitsieragatik batez ere, petrolioaren merkatzearen laguntzarekin. Benetako esportazio sendoak bultzatzeko berrikuntzak eta inbertsioak gauzatu beharrean, tokiko inbertsioen eta okupazioaren aurkako politika egin dute euskal zein espainiar agintariek.

Desindustrializazioa izan da, bestetik, agintarien axolagabekeria nagusia; azken hamarkadaz haratago, aurreko mendearen azken laurdenetik hona finkoa izan den joera kaotikoa. Krisi epeetan jarduera industrial bideragarrien aldeko politikak egin beharrean, —hau da, kapitalistak inbertsio edo kapitalizazio publikoen bidez lan egitera behartu beharrean— utzikeria izan da nagusi EAJren gobernuen aldetik. Kapitalista globalen interesak jarri dituzte tokiko landun, bezero eta hornitzaileen beharren gainetik, liberalizazio ekonomikorako joera abertzaletasunaren aurretik kokatuz.

Horixe da oraindik ere EAJren eta PPren hautua. Langileen soldaten eta enpresen produktibitatearen debaluazioan eta kanpoarekiko defizit ekonomiko eta energetikoan oinarritzen den “porlan-turismo” binomio okerraren eredua berrindartzearen aldekoak dira, eta azken bizpahiru urteetan argi erakusten duten bide okerrean sakondu dute han eta hemen, Madrilen zein Bizkaian

Bitartean, balio erantsi gutxiko jarduera berrien aldeko apustua egin dute, galdutako okupazio industrialak ordezkatzeko. Turismoaren eta makro-ekitaldi iragankorren ekonomiaren bidez, soldata eta etekin eskaseko enpresa eredua bultzatu dute. Aldi berean, zerbitzuen (azpi-)kontratazio pribatua bihurtu dute politika publikoen eredu, 1980ko hamarkadan neoliberalismoaren sortzaileek  (Thatcherrek eta Reaganek) ezarritako irizpideak geureganatuz. Bukatzeko, eraikuntza enpresak izan dira agortutako eredu honen motorra, azpiegitura publiko erraldoien eta etxebizitza pribatuen biderkatze espekulatiboaren bidez. Horixe da oraindik ere EAJren eta PPren hautua. Langileen soldaten eta enpresen produktibitatearen debaluazioan eta kanpoarekiko defizit ekonomiko eta energetikoan oinarritzen den “porlan-turismo” binomio okerraren eredua berrindartzearen aldekoak dira, eta azken bizpahiru urteetan argi erakusten duten bide okerrean sakondu dute han eta hemen, Madrilen zein Bizkaian.

Espainiako politika berria

Espainiako Gobernuaren politika berria poliki-poliki garatzen den bitartean, PSOE-UP legealdirako akordio programatikoaren azterketa beharrezko suertatzen da. Langileen eskubideak hobetzea, politika ekologiko, sozial eta feministak indartzea eta baliabide berriak lortzeko erreforma fiskala dira akordio horren ardatz nagusiak, eta Unidas Podemosen aldarrikapenetatik urrun geratu den heinean, nabariak dira akordioaren mugak. Lan arloko atalean kaleratzeen aurka langileak apur bat babesteko, kontratuen ultra aktibitatea berrezartzeko, lan ikuskaritza indartzeko, gutxieneko soldata igotzeko, emakumeen lan partzialtasun behartua gutxitzeko eta etxeko langileak duintzeko urratsak emango direla iragarri dute, besteak beste, eta nazioarteko zailtasunak eta tokiko eragile sozialekin pultsua izango dira datozen urteetako gakoak, lanaren legedi berri baten osaketa kosmetikoa edo sakona izango den ikusteko.

Gobernuak gauza asko iragarri ditu, horietako batzuk estetikoak, efektu erreal oso murritza dutenak. Bitartean, zuzenean hainbat neurri har daitezke, borondatea erakutsiz gero. Patronalarekin soka ez tenkatzeko, aldiz, etorkizunean egingo dituztela aipatzen ari dira: urrezko denbora bat da hori EEEak eta antzeko neurriak aplikatzeko. Egia esanda, erronka nagusia atalez atal egingo den lan erreforma izango da, edo Langileen Estatutu Berriaren osaketa, haien hitzetan. Nola egingo dute, baina? Alde bakarretik? Patronal eta sindikatu batzuekin bakarrik? Edo sindikatu eta patronal gehiagorekin eztabaidatuz? Bestetik, lan erreforma arrakastatsua izateko, kaleratze bidegabearen kasuan, lanera bueltatzea langilearen eskuetan uztean datza gakoa. Bestela, diru gutxiko kontua izango da arazoa.

Lan mundutik haratago, politika sozialak indartzea da Gobernu berriak agindutakoaren bigarren zutabea. Hezkuntza eta Osasun sistema publikoak hobetzeko politikak, menpekotasunaren eta zahartzaroko pobreziaren aurkako programak, eta, lehenengo haurrentzat eta gero denontzat, Ingreso Mínimo Vital delakoa ezarriko dute (euskal DBEaren antzekoa). Horrekin batera, hainbat politika ekologista, feminista eta sektorial berriek osatzen dute programa ekonomikoa, lege aldaketa eta gastu zein inbertsio neurri berriak ekarriko dituena.

Espainiako Gobernu berriaren programa fiskal horren aurrean, euskal erakunde propioek ildo beretik joko al dute? Edo euskal oasiak aberats kosmopolitentzat sortutako ameskeria izaten jarraituko al du? Gure esku dago erantzuna

Eskubide Sozialen Estatu Idazkari Nacho Álvarezen taldea izango da azken arlo horretan aurrerapausoak planifikatu eta gauzatzeko arduraduna, beti ere Gobernuak erreforma fiskalen bidez baliabide berriak lortzen baditu. GAFAM (Google, Apple, Facebook, Amazon, Microsoft) enpresa teknologikontzako zerga zein finantzarioentzat Tobin zerga onartu dituzte berriki, eta  enpresari ertain eta handiei Sozietate Zerga igotzeko aurreikuspena da garrantzitsuena, %15eko zorua ezarriz (%18 finantza erakundeei). 130.000 euro baino gehiago irabazten dutenei PFEZa igo nahi die baita ere Gobernuak. Programa fiskal horren aurrean, euskal erakunde propioek ildo beretik joko al dute? Edo euskal oasiak aberats kosmopolitentzat sortutako ameskeria izaten jarraituko al du? Gure esku dago erantzuna.

Euskal blokeoak darrai

2019ko Foru Hauteskundeen ostean Nafarroako aldaketa prozesua birplanteatzeko beharra agertu zenetik, ezkerreko politika egiteko PSOEren ezinbestekotasuna orokortu egin da, Euskal Herrian baita ere. Uxue Barkosek zuzendutako laukoaren “aldaketa lasaia” da batzuentzako porrotaren zioa, 2015ean adostutako programaren hainbeste atal (pdf) gauzatu ez izanak herritar askoren desmobilizazioa ekarri zuelako. Edozein kasutan, abiatutako aldaketari heltzeko gai izan dira indar nafarrak, PSN ekuazioan sartu eta Maria Txibite sozialista lehendakari eginez.

Aldi berean, ezer ez da mugitu Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako gobernuetan. Garai desberdinetan lehiakide zein aliatu izandako EAJk eta PSE-EEk elkarrekin gobernatzen jarraitzen dute, ezker politiko eta sozialaren ezintasuna agerian utziz. Aldundietan ez bezala, Eusko Legebiltzarrean ez dute gehiengorik, eta apirilaren 5eko hauteskundeetan erregimeneko bi indar historikoek beren egoera ahuletik irteteko ezgaitasuna agerian utziko dutelakoan gaude. Zarata mediatikotik harago, ez dugu ahaztu behar euskal erakunderik handienak urteak daramatzala blokeatuta. Hasieran PPrekin gobernatzen zuten, baina Espainiako politikaren eraginez apurtu zen aliantza hura, eta Urkulluren ahalmen exekutiboa zein legegilea ahuldu zuen.

Bitartean, egoera ekonomiko eta soziala kaskartzen doan heinean, norabide antolatuak topatzeko beharra areagotzen da Euskal Herrian ere, Lapurdiko Jaka Horiek okupatutako errotondetatik Gipuzkoako edota Bizkaiko kaleetara. Herri eta auzoetan bultzatzen den eredu berria erakundeetan gauzatu behar dugu baita ere. Ezkerreko indar metaketa eskatzen du, adibidez, Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko hautagaiak, EH Bilduren eta PSEren aldetik EAJri begira egoteko arriskua dagoen bitartean, ildo nazional edo sozialen inguruko adostasun partzial kudeatzaileen mesederako.

Gatazka sozial eta sindikalaren areagotzea izan dugu hizpide azken hilabeteetan, batez ere U-30ko grebaren harira. Baina ez da nahikoa. Urte luzeetako borroka partzialetatik errotiko mugimendu  eraldatzaile orokor baterako jauzia egin beharra daukagu, kudeatzaile kaskar nazionalistak etxera bidaltzeko helburuarekin. Hori da politika ekologista, feminista eta sozialista berriak gauzatu ahal izateko aukera nagusia.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Oloro-Donamariako suprefetura okupatu du ELBk, behi tuberkulosiaren kontrako protokolo “gogorregia” salatzeko

Eritasunaren kontrako protokoloa salatzeko eta prefeturarekin hitzordu bat lortzeko asmoz, bideratu dute okupazioa ehun bat laborarik. Tuberkulosia kasu batzuk agerturik Zuberoan, eritasunaren kontrako neurri sanitarioak segitu beharrean dira inguru horietako 280 etxalde... [+]


Negoziazioa: negarrerako zioa

Hezkuntza publikoko irakasleok  hamabost urtetan berriztu gabeko lan-hitzarmena eguneratzeko eta hobetzeko beharra eta eskubidea dugu. Horretarako, benetako negoziazio batean murgilduta egon beharko genuke, baina errealitatea negargarria da. Negoziazio batean, alde oro ados... [+]


2025-04-10 | ARGIA
Maiatzean beste bost greba egun egingo dituzte EAEko hezkuntza publikoko irakasleek

Hirugarren greba zikloa iragarri dute Steilas, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek maiatzaren 12tik 16ra bitartean, hezkuntza publikoa indartzearen alde. Azaldu dute Hezkuntza Sailak helarazitako azken proposamenak ez diela euren aldarrikapenei erantzun egokirik ematen.


2025-04-10 | ARGIA
Negoziazioak “boikoteatzea” egotzi diote sindikatuek Nafarroako Gobernuari, funtzio publikoko greban

Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.


Microsoftek bi langile kaleratu ditu multinazionalak Israelekin dituen harremanak salatzeagatik

Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09
Bikote perfektua

Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]


Errusiarekiko gerra hauspotzen

Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]


Lekeitioko Udalak etxebizitza turistikoen lizentziak geldiarazi ditu

HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.


50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


2025-04-08 | ARGIA
Grebara joko dute Donostiako gizarte zerbitzuetako langileek

Bost greba egun deitu dituzte apirilerako, "lanez gainezka" daudela eta giza baliabide eta material "oso murritzak" dituztela argudiatuta. ELA sindikatuaren esanetan, udalak "ez du mugimendurik egin nahi".


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Hiru eguneko greba zikloari ekin diote Bridgestoneko Basauriko langileek, eta arratsaldean mobilizazioa egingo dute

Astearteko greba egunak %100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera. Hilaren 11rako eta 15erako deituta daude beste bi lanuzteak. 335 langile kaleratu nahi ditu Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko (Bizkaia) plantatik.


Eguneraketa berriak daude