Alarma deia jo du North Atlantic Right Whale Consortium elkarteak, euskal balea edo sardako balearen (Eubalaena glacialis) azken aleen biziraupena zaintzen duen elkarteak: aurreko kalkuluetan esaten bazen oraindik klase horretako 400 animalia geratzen zirela bizirik, azken kontaketak horien kopurua 356era jaitsi du. Desagertzear dagoen zetazeo horixe da Erdi Aroa arte Euskal Herriko kostaldean erruz agertzen zen balea.
Euskarazko Wikipediak euskal balea eta sardako balea deitzen dio. Frantsesezkoak baleine franche de l'Atlantique nord, baleine noire de l'Atlantique nord eta baleine de Biscaye. Gaztelaniazkoak ballena franca glacial eta ballena de los vascos. Ingelesezkoak ere euskaldunokin lotzen du Eubalaena glacialis Ipar Atlantikoko balea: "Euskaldunak izan ziren espezie hau salerosketarako ehizatzen lehenak. Bale harrapaketan Bizkaiko Golkoan hasiak ziren XI. menderako. Baleok hasieran funtsean koipetarako [hirietako kaleak koipez argiztatzeko] ehizatu zituzten, baina haragiaren kontsebatzeko teknologiak aurrera egin ahala elikagai bezala ere hartu zuten garrantzia". Bizkaiko Golkoan estreina eta ondoren Europa inguruko itsasoetako baleak suntsitu ahala, euskaldunok jo behar izan genuen Islandia, Groenlandia eta gaur Kanada osatzen duten lurraldeetaraino balearen irrikitan.
Jakina zen sardako balea estintziora zihoala, baina orain North Atlantic Right Whale Consortium elkarteak ohartarazi duenez desagertze hori gerta liteke oso denbora laburrean, 10-12 urteko epean. 2018ko urtarrilean AEBetako Itsas Arrantza Zerbitzuak (NOAA Fisheries) kalkulatu zuen 412 zirela bizirik geratzen ziren sardako bale bakarrak, urte bete beranduago 366 buru kontabilizatu zituzten eta orain 356tara apaldu dute kopurua. Azken hiru urteotan 31 balea hil dira eta 11 gehiagok zauri hilgarriak jaso dituzte AEB eta Kanada inguruetan, kopuru ofizialetan. Baina gauza da, adituen ustez, hildako baleen gorpu gehienak ez direla sekula aurkitzen eta ziur daude heriotza kopurua askoz handiagoa dela.
Geratzen diren azken baleak ere, ofizialki inork ehizatzen ez dituen arren, jarraitzen dute hein handi batean arrantzaleen biktima izaten: hiltzen jarraitzen dute bapore handiek arrantzarako darabiltzaten sare, soka, kable eta beste tresnetan trabatu eta zaurituta.
Bada are albiste txarragorik: jadanik ez da geratzen bizirik 70 balea eme umedun baino gehiago espezie honetan. Kopuruok ikusita, adituak beldur dira azken balea desagertuko dela 10 edo 20 urte baino lehenago. Menturaz orduan iritsiko zaie euskaldunei garaia beren historiari begiratu eta munduko itsasoetan egin dituzten (eta oraindik ere egiten dituzten) sarraski izugarrietaz publikoki hitz egiteko. Agian orduan festarekin eta kantekin baino autokritikarekin ospatuko dugu gure izena hartu zuten baleetatik gure kostara hurbildu zen azken hura akabatu genuen eguna.
Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]
Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.
Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.
Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]