Federazioko (EFF) eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek FIFAren (Zurich) eta UEFAren (Nyon) egoitzetan erregistratu dute eskaera. Pauso hau emanda, bere Biltzar Nagusiak 2018ko abenduaren 12an hartutako erabakia bete du EFFk; era berean, jakinarazi du "akordio bat lortzeko negoziazio-epe bat irekitzeko" asmoa duela Espainiako Federazioarekin.
2018ko abenduaren 12an, Euskal Futbol Federazioa Batzar Nagusia egin zuen Durangon. Halaxe zioen onartutako testuak: Euskal futbolaren ordezkaritzaz, bere selekzio adierazgarrien nazioarteko ofizialtasuna lortzeko, Euskal Futbol Federakundeko borondatea adieraziz, FIFA eta UEFAn EFFren integrazio zuzenaren eskaera formala gauzatzea eskatzen du". FIFA eta UEFAri egin eskaera formalean ez zaio euskal selekzioari zuzenean erreferentzia egiten, baina funtsean gauza bera dira kide gisa Federazioa edo selekzioa onartzeko eskatzea.
Eskaera erregistratu ostean, Euskadiko Futbol Federazioak nazioarteko ordezkaritza izateko "bideragarritasun legala” aldarrikatu dute, eta “aukera egingarria” dela gaineratu."Integratzeko eskaera formal honen bidez, EFFren Biltzar Nagusiak eskatutakoa ez ezik, euskal gizartearen gehiengoaren nahia ere betetzen dugu", adierazi du David Salinas-Armendariz abokatuak. "Zilegizko helburua da eta erabat bideragarria da legearen ikuspegitik, estatu independenteak ez diren Europako beste lurralde batzuen integrazioak eta selekzioen ibilbide historikoek (liga propioa dutenak edo ez dutenak) erakusten duten bezala".
Halaber, EFFk Espainiako Futbol Federazioari jakinarazi dio "negoziazio-aldi bat ireki" nahi duela, "Espainiako Futbol Federazioaren baimen formala barne hartzen duen akordio bat lortzeko". Izan ere, FIFAren estatutuok jasotzen dute federazio eskatzaileak (kasu honetan, Euskal Federazioak) behar duela kide den Estatuko (kasu honetan, Espainiako) federazioaren baimena. Hark, hainbatetan esan du ez duela euskal selekzioaren ofizialtasuna bideragarri ikusten. Hala berretsi zuen, esaterako, 2018ko abenduaren 13an, Euskal Federazioaren batzarraren biharamunean, Espainiakoaren presidente Luis Rubialesek.
Hiru puntuko eskaera FIFA eta UEFAri
Euskadiko Futbol Federakundearen eskaera hiru puntutan oinarritzen da, prentsa oharrak jaso duenez:
1. Euskadiko Futbol Federakundeak eskubide osoko kide izateko eskaera formal eta zuzena egitea. Horretarako, Euskadiko Futbol Federazioak eskatu du FIFAren eta UEFAren artean espediente komun eta bateratu bat instruitzea, EFFk bi erakundeetan benetan integratzeko bete behar dituen estatutu-eskakizun formal guztiak betetzeko eta, era berean, alde guztien arteko akordio bat gauzatzeko. Akordio horretan, EFFkide bilakatzeko sarrera-baldintzak zehaztuko lirateke, Espainiako Federazioaren onespenarekin. Urtebeteko epea emango litzateke akordio hori ixteko, eta Espainiako Futbol Federazioarekiko akordioak integraziorako hitzartutako baldintzak jasoko lituzke.
2. Puntu horri dagokionez, EFFk txosten arrazoitu bat emateko eskatu die FIFA zein UEFAri. Dokumentu horretan FIFAk eta UEFAk EFFren kasuan bi organismoetan kide bezala onartzeko bete behar diren baldintzak eta betekizunak zehaztuko dira (gaur egun baldintza horietako bat betetzen ez bada).
3. EFFk bere konpromiso irmoa, erabateko prestasuna eta fede ona adierazi du "dauden oztopoak gainditzeko eta alde guztien artean adostutako integraziorako aurkezten diren eskakizun guztiak betetzeko". EFFtik azpimarratu dutenez, helburua da euskal futbolaren nahi historikoa gauzatzea, Durangon egindako Biltzar Nagusian hartutako akordioan argi adierazi zen bezala.
Informazio gehiago:
Noizbait kide izateko pausu saihetsezina (Naiz.eus, editoriala)
Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.
Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]
Euskal Herriko pilota selekzioa aldarrikatu du dozenaka pilotarik Hendaian egindako ekitaldi batean. Erabakia larunbatean, Hendaiako Beltzenia pilotalekuan egindako ekitaldi batean ezagutzera eman zuten.
Esquerra Republicanak egindako lege proposamena onartu du Espainiako Kongresuak, eta 2022ko Kirol Legea aldatuko dute.
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak batzarra egingo du, lehen aldiz euskal pilotarien estatusaren aldaketa aztertzeko prest azaldu ostean. Espainiako Pilota Federazioak bere aurkako "iraintzat" jo du asmoa, eta gaineratu du "izaera nazionalista aitortzea"... [+]
Ostegun arratsaldean dira onartzekoak legea Diputatuen Kongresuan. Aurretik ere Espainiako Selekzioarekin lehiatzeari ezezkoa ematen zion kirolariak zigorra zuen, baina lege berriak klubei ere ezarriko dizkie. Bi eta hamabost urte bitartez federazio lizentzia galtzea ekar... [+]
Hilaren bukaeran jokatuko da Biarritzen Munduko Pilota Txapelketa, baina euskal pilotariek ezingo dute haiek nahiko luketen taldearekin lehiatu. Ekintzak eskatu dizkiete instituzio, eragile eta alderdi politikoei.
Grabatutako mezu baten bidez erantzun digu Athleticeko atzelaria den Mikel Balentziagak (Zumarraga, 1988). Klubari dagokionez zein kirolari gisa une goxoak bizi dituen arren, ez ditu izkutatzen Euskal Selekzioaren egoerak sortzen dizkion kezkak. Iraganean egindako akatsak... [+]
Pasa den uztailean, UEFAk jakinarazi zuen ez zuela Euskadiko Federazioa kide gisa onartuko, inor gutxi harritu zuen erabakia. Afiliazio-eskaera, baina, bi erakundeotako batzorde exekutiboek ukatu zuten, horretarako "eskumenik" ez dutenean, Euskadiko Futbol... [+]