Eurovision-ek, bere burua "apolitikotzat" duen lehiaketak, nahiz eta, esaterako, 2022an NATOk berak Ukraina zoriondu zuen eta iaz Errusiari parte hartzea debekatu zitzaion, ez du aurten Israel kanporatuko, hainbat musikari eta eragilek hala eskatu duten arren.
Bereziki Europa iparraldeko herrialdeetatik heldu dira Israeli boikota egiteko deiak. Islandia, Suedia eta Finlandiako hainbat artistak eskatu dute haien herrialdeek txapelketan ez parte hartzeko, baldin eta antolatzaileek Israel kanporatzen ez badute; eta Norvegiako telebista publikoaren ateetan protestak izan dira. Hain justu, 2019an, Eurovisionek isuna jarri zion Islandiari, bozketa-fasean herrialde hartako musikariek Palestinako bandera erakutsi zutelako.
Suedian, mila artistak baino gehiagok eskatu dute Israeli betoa jartzeko. Tartean dira, esaterako, Robyn, First Aid Kit edota Eurovisionen parte hartu duten Malena Ernman eta Eric Saade. Aftonbladet egunkarian gutuna plazaratu dute musikariek. Salatu dutenez, gatazka batzuk eta besteak desberdin neurtzen ditu lehiaketaren antolatzaileak (Europako Irrati-Telebista Batasunak), eta horrek haren sinesgarritasuna "ahultzen" du. Gaineratu dute giza-eskubideak errespetatzen ez dituen herrialderi ongi-etorria egiteak biktimen sufrimendua ikusezin bihurtzen duela.
Eurovision 1956an egin zen aurrenekoz, eta Israel 1973an batu zitzaion txapelketari.
Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk "immunitatea", hau da, babes politikoa duela adierazi du Frantziako Kanpoko Aferen ministroak. Israelgo Haaretz eta Maariv komunikabideek jakitera eman dute Libanorekin adosturiko su-etenaren baldintzen artean zuela... [+]
Iranen “mehatxuari” arreta handiagoa eskaintzeko eta Gazan sarraskiarekin jarraitzeko helburuz sinatu du menia Israelek, Benjamin Netanyahuk onartu duenez, baita Hamas Hezbollahtik aldentzeko ere. Israelen aliatuen tropek "ziurtatuko" dute akordioa betetzen... [+]
Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.
Forensic Architecture erakundearen ondorioetakoa da hori, ikusita Israelgo Armadak nola antolatu duen Gazaren egungo kontrola. Suntsiketa maila hori bakarrik litzateke Gazaren kontrola segurtatzeko, zeren eta, berez, txikitze maila askoz handiagoa da lurraldearen gainerako... [+]
Gizateriaren aurkako krimenak eta gerra krimenak egotzi dizkie Hagako auzitegiak bi sionistei. Erabakia "antisemitismotzat" jo du Netanyahuk, eta Hamasek, aldiz, "Justiziarako urrats garrantzitsutzat".
Hori da Israelgo hedabideetan azken egunotan bolo-bolo dabilen albistea. Baieztapenaren inguruan auzi ugari daude, eta horietako batzuk ikerketa judizialean aztertzen ari dira. Israelgo Estatuko Fiskaltza urriaren amaieratik ikertzen ari da Benjamin Netanyahu Israelgo lehen... [+]
Israelgo armada urria osoan bereziki gogor aritu da Gazako iparraldean, eta egunotan ere azken urteko erasorik gogorrenak egiten ari da bertan, ehunka pertsona hilda, gehien-gehienak zibilak eta tartean hamarnaka ume. Herritarrei Gazako hegoaldera joateko agindua eman diete... [+]
Israel Katz da Defentsa ministro berria, orain arte Atzerri ministro izandakoa. Erabakiak israeldarren kexua eragin du eta milaka dira karriketara atera. Israelgo Gobernuko oposizioko ordezkariek prentsaurreko bateratua eskainiko dute azaroaren 6 honetan. Bizkitartean, Israelen... [+]
Gazako iparraldeko Beit Lahiya hiria setioan dago eta Israelen etengabeko erasoaldiek gutxienez 120 palestinar hil dituzte azken aldi honetan. Astebete baino gutxiagoan, urriaren 24tik 29ra bitartean, NBEk “biktima masiboak” izan dituzten zazpi eraso erregistratu... [+]
Hezbollah jokoz kanpo uzteko aitzakiapean, Israelek Libanori eraso dio. Horren ondorioz, Ekialde Hurbileko Suitza txikia foku mediatikoan kokatu da, baina herrialde ezezaguna da oraindik. Antzinaroan, Feniziarren zibilizazio garrantzitsuaren sorburua izan zen, eta baita... [+]
Zisjordanian bezala, Gazako lurretan ere asentamenduak ezartzea eta bertan finkatzea planteatu du Israelgo Gobernuko Segurtasun Nazionalerako ministro ultraeskuindarrak. Horretarako, aukera onena palestinarren “emigrazioa sustatzea” dela adierazi du.
Joan den asteazkenean Hamaseko buruzagi Yahya Sinwarren heriotza erresistentziaren garaipen esanguratsu gisa oroitua izango da.
Israelek dio ostegunean Hamasen buru Yahya Sinwar hil duela eraso batean, Israelgo armadarentzat "gizonik bilatuena". DNA frogak egiten ari dira gorpuari, albistea baieztatu asmoz. Israelek eskola baten aurka egindako bonbardaketa horretan 28 pertsona hil eta 160 baino... [+]