Kostatu da baina partida alde daukate. Lehen aldian, espero zutena baino traketsagoa jokatu zuten baina bigarren aldia aurrera doan heinean gero eta gertuago ikusten du garaipena Euneiz-ek.
Unibertsitateen Txapeldunen Ligan jokatzeko helburua askoz gertuago omen dago.
Bai, sorpresarik ez badago, European University Gasteiz-ek partida irabaziko du. Lehia alde daukate. Arbitroak begi onez ikusten du bere jokoa. Izan ere, kolore berberak sentitzen ditu. Elitearen koloreak.
Berdin da Euneizek eskainiko dituen ikasketa batzuk edo oso antzekoak jada EHUn eskainita egotea, eta beste bat erkidegoko unibertsitate pribatu batean. Baloiaren kontrola hartzeko unibertsitate publikoari ohea egin dio, epaileak beste alde batera begiratzen zuen bitartean.
"Entrenatzaileak buelta ematen dio jokalariek begiratzen duten arbelari. Alde batean jartzen bazuen ere, 'Eskola publikoa. Nirea. Zurea. Denona', atzealdetik irakur daiteke, 'Hezkuntza pribatua. Gure benetakoa. Elitearena'"
Partida aurrera joanda, euskarari ere driblin egingo dion ikusi behar, baina, momentuz, aurrera jarraitzen du, Vitoria unibertsitateen mapan kokatzeko. Eta horrela lortu du lehenengo gola, eskuadratik, zaleen poztasun oihu eta saltoen artean. Mapan handiago agertuko omen gara hemendik aurrera. Hiriaren harrotasuna.
Alavesen antzera, estuve y estoy: egon nintzen eta banago. Ikusle bezala bai, zeren eta unibertsitate horretan jokalari izateko bataz besteko 8000 euroko matrikula ordaindu behar da... Joko-zelaira sartzeko sarrera-prezio horrekin, zale gehiago kanpoan geratuko omen dira… Haiek eta haien alaba-semeak. Hori bai elite-jokalariek herritar gehienoi sartutako gola baselinaz! Dotore-dotore! Analisia eta zentzu kritikoa, beste behin ere, jokoz kanpo.
Atsedenaldira helduta, entrenatzaileak buelta ematen dio jokalariek begiratzen duten arbelari. Alde batean jartzen bazuen ere, “Eskola publikoa. Nirea. Zurea. Denona”, atzealdetik irakur daiteke, “Hezkuntza pribatua. Gure benetakoa. Elitearena”.
Baloia berriz Eusko Jaurlaritzako kantxan, gero eta errazago sartzen da Euneiz kontrakoaren jaurtiketa libreko zonara. Izan ere, unibertsitate publikoa bere jokalarien langileak eta azpiegitura mantentzeko eta handitzeko finantzaketa lortzeko zuhurkeriaren defentsa irmoaren kontra aritu behar bada behin eta berriro denboraldi guztietan, erakundeek Euneiz taldeari saskirako bidea ireki diote zonan estrategikoki jarritako blokeoen bidez. Modu horretan, saskia birrindu dute behin baino gehiagotan, dagoeneko partidaren laugarren laurdenean murgilduta.
Edozein kasutan, deigarria da “publikoaren defentsa” leloa elastikoan daraman taldearen epeltasuna eraso egitean. Ematen du Baskoniako elastikoarekin jantzita dagoen taldeari aurre egitean kikilduta dagoela, akaso eraso-falta egitearekin kezkatuta edo, ziurrenez, ikusle askoren erantzunaren beldur. Araban Baskoniaren itzala oso luzea da…
Antzeko jarrera sumatzen da hezkuntza publikoaren zona defendatzean, non Euneizeko jokalariei egiten zaien markaketa oso epela den. Egia esan, jokalari batzuk besoak jaitsita mantentzen dira Euneizek beste saskiratze bat ahur-palaz sartzen duen bitartean. Euneizek 500 lanpostu sortuko dituenaren zurrumurrua zabaldu omen da estadioan eta “lanpostuak sortzea” entzutean taldearen defentsa desegitea lortu omen du. Lanpostuen sorrera eta urtero ekarriko omen duen 29 milioi euroko onura ekonomikoena despistatzeko estrategia bat izan daitekeela ohartarazten dute batzuek, baina, nahasmen-une horretan, Euneizek beste hiruko bat sartzen du, klaxon-jotzea entzuten den momentuan, bere garaipen zabala borobilduz.
Euneizek, kontrako oposizio txikia izanda, partida erraz irabazi du, Erkidego Autonomoko Final Four-erako txartela lortuz. Izan ere, hurrengo denboraldian beste hiru unibertsitaterekin lehiatuko da: bat publikoa eta beste bi pribatuak. EUSTEIZ 2018 Sociedad Anonima Unipersonal elkarteak apustu sendoa egin zuen eta partida menperatu du. Minutu gutxi barru jakingo dugu nori emango dioten MVP (Most Valuable Player) saria. Partidaren garapena ikusita, saria alkatearentzat izan daiteke, Euneiz talderako errekuperatutako errebote ugariengatik, edota diputatu nagusiarentzat, emandako asistentzia zehatzengatik.
Harro bete dezagun Gasteiztarrok Ama zuriaren enparantza unibertsitate elitistari ongietorria emateko.
David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.
Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]
Ikasturtea hasi dute dagoeneko Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatuan (110 ikaslerekin), baina astearte arratsalde honetan egingo dute inaugurazio instituzionala, Gasteizko alkatea, Arabako ahaldun nagusia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria bertan direla. Hasieratik... [+]
Eusko Jaurlaritzak jardunean hasteko baimena eman dio egoitza Gasteizen duen Euneiz unibertsitate pribatuari. Espainiako Gobernuaren Unibertsitateen Ministerioaren baimena lortuz gero, 2022-2023 ikasturtetik aurrera martxan hasiko litzateke.
EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta VOX alderdiek egin dute legearen alde eta, besteak beste, egitasmo pribatua diru publikoz finantzatzea ahalbidetzen du.
EHUko errektore izan zen 2009-2017an. Ez da lar esatea Juan Inazio Perez Iglesiasen eta Iñaki Goirizelaiaren artean ezarri zituztela oraingo gure unibertsitate publikoaren zimentarriak, haien gainean jarri dutela beren alea ondoko bi errektore Nekane Balluerkak eta Eva... [+]
EAJ, PSE, PP-C’s eta Vox alderdiek babestu dute, eta Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk aurka bozkatu dute. Azken horrek argudiatu du ezin dela funts publikoen bidez finantzatu irabazi asmoa duen unibertsitaterik.
Unibertsitate publiko bezala, EHUri kezka sortzen dio Gasteizen irekiko duten Euneiz unibertsitate pribatuak, “baina kontua ez da unibertsitateek zer pentsatzen duten, herriak zer iritzi duen bizik, herri bezala zein sistema unibertsitario eredu nahi dugun”, adierazi... [+]
European University of Gasteiz, Euneiz, unibertsitate pribatua badator, edo ez. Josean Kerejetaren Baskonia-Alaves taldeak, Gasteizko Udalak, Arabako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak osatu duten aliantza indartsua dirudi –eta hala ageri da hedabide nagusietan–,... [+]
Unibertsitatea martxan jartzeko lege-proiektua martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta irailean berretsi behar zuen legebiltzarrak. Baina Espainiako Gobernuak dekretu bidez gogortu ditu hezkuntza zentroak unibertsitate kontsideratzeko bete beharreko gutxieneko baldintzak,... [+]
Euneiz unibertsitate pribatuak ez lituzke soilik gradu ikasketak eta ikasleentzako egoitzak bultzatuko, Saski Baskonia eta Deportivo Alavesen jabearen proiektua izaki, klub horien hainbat instalazio handitzea ere aurreikusten du enpresa-taldeak, "kirol turismoa"... [+]
Innovaraba jaio da, Baskonia-Alaves taldeak Euneiz unibertsitatearen inguruan bultzatutako proiektu integral handia. Europa Jauregian aurkeztu dute euskal erakundeen babesarekin, eta bitartean, gehiengo sindikalak protesta egin du kanpoaldean.
European University Gasteiz (EUNEIZ) unibertsitate pribatuko presidenteak martxan jarri nahi duten proiektuari buruzko azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Adierazi du ez dutela dirulaguntza publikorik jasoko, 400 postu baino gehiago sortuko dituztela... [+]
“Hainbat trikimailu” erabiliz, Eusko Jaurlaritzak eskola pribatuaren aldeko apustua eta politikak bultzatzen dituela salatu du STEILAS sindikatuak. Pribatizazio prozesua Haur Hezkuntzako lehen zikloan hasi eta unibertsitateraino luzatzen dela salatu du, eta horren... [+]