Europarako ‘B Planaz’ biltzarra egingo da Varoufakis, Lafontaine eta Melenchonen bultzadaz

  • Parisen Alderdi Komunistaren egunkariaren inguruan urtero antolatzen den Fête de l'Hummanité ekitalditik zabaldu da deialdia: Europako ezkerrak B plan bat antolatu eta indartu beharra dauka Europar Batasuna Greziarekin egiten ari dena berriro gerta ez dadin eta oligarkia neoliberalak kontinente mailan eman duen estatu kolpeari aurre egiteko.


2015eko irailaren 14an - 11:18
Ezkerretik aurrean, Stefano Fassina, Oskar Lafontaine, Jean-Luc Mélénchon eta Yanis Varoufakis. (Argazkia: Paris Match)

"Europarako B Plan baten alde" deitu agiriaren (osorik irakurri frantsesez, ingelesez edo gaztelaniaz) sinatzaileak honako pertsonalitateok dira: Jean-Luc Mélenchon frantziarra (europarlamentarioa, Parti de Gauche alderdiaren sortzailea), Stefano Fassina italiarra (diputatua, Ekonomia eta Ogasuneko ministrorde ohia), Zoe Konstantopoulou greziarra (Greziako Legebiltzarreko lehendakaria), Oskar Lafontaine alemaniarra (Ogasun ministro ohia, Die Linkeren sortzaileetakoa) eta Yanis Varoufakis greziarra (diputatua, Ogasun ministro ohia).

Deialdian diotenez, premiazkoa da ikastea "Estatu kolpe finantziero honen lezioak. Zanpaketa ekonomiko eta politikorako tresna bilakatu du euroa Europako oligarkiak, Alemaniako gobernuaren atzean gorderik eta pozik ikusirikan nola Merkel andereak egiten dion 'lan zikin' guztia beste gobernuak egitera iristen ez direna. Europa honek ez du sortzen nazioen barruko eta nazioen arteko bortxa besterik: langabezia izugarria, dumping sozial bortitza, buruzagi alemaniarrek Hegoaldeko Europari botatzen dizkioten isekak, gero elite guztiek –Hegoaldeko eliteak barne– errepikatzen dituztenak. Europar Batasuna ari da elikatzen eskuin muturraren indartzea eta bihurtu da ondasunak ekoiztu eta banatzearen kontrol demokratikoa deuseztatzeko tresna Europa osoan".

Europako eliteek Greziaren kontra eduki dituzten bezala A plana –burua makurrarazi eta pakete neoliberal osoa irentsaraztea– eta B plana –Europatik kanporatu eta haren ekonomia suntsitzea–, sinatzaileek uste dute iritsia dena ezkerrak ere bere plana edukitzeko ordua. Honek prestaketa lan handia eskatuko du, horretarako mahaian aurkeztuta dauden arren osagai nagusietako asko. Baina "ezein nazio europarrek ezin du aurrera egin bere askapenaren alde isolamendutik. Gure ikuspegia internazionalista da".

Agirian aipatzen ez diren arren Britainia Handiko Alderdi Laboristan Jeremy Corbyn ezkertiarrak irabazita sortu diren espektatibak, idatzian diote arretaz daudela zain ea zer gertatuko den ondorengo hilabeteetan Espainian, Irlandan eta baita Grezian ere ("zergatik ez berriro" galdetzen dute), are Frantzian 2017an. "Denon artean landu behar dugu B plana, herrialde bakoitzaren ezaugarri bereziak kontutan edukiko dituena".

L'Humanitéren festan Greziatik ezkerreko joera ezberdinak egon ziren konbidaturik. B Planaren aldeko agiri honetan Syrizarekiko eta Alexis Tsiprasekiko oso kritiko diren Konstantinopoulou eta Varoufakis egon diren moduan, antolatzaile den Alderdi Komunistak Syrizako buruzagiak ere ekarri zituen ospakizunetara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ezkerreko pentsamendua
Alemaniako ezkerra: BSW geratzeko etorri da

Alemaniako Brandenburgo estatuaren azken hauteskundeetan Sahra Wagenknecht Aliantzak (BSW) botoen %13,5 lortu zuen. Alderdia Sahra Wagenknecht-ek sortu zuen, Die Linke alderdi ezkertiarraren kide ohiak. Die Linke botoen %10,7tik %3ra iragan da, eta estatuko legebiltzarretik... [+]


Eskuinaren berrindartzea Latinoamerikan

Ezkerraren krisiak Latinoamerikara salto egin du. Orain gutxira arte eskualdeko mapa ia guztian gobernu aurrerakoiak topatu zitezkeen. Baina gauzak aldatzen ari dira azken hilabeteetan. Hiru hauteskunde presidentzialistek inflexio puntua markatu dute: Daniel Noboak Ekuadorren... [+]


Lenin gogoan

Tariq Ali idazle pakistandarrak kontatzen du Lenin hil ondoren buro politiko sobietarrak momifikatzeko hautua egin zuela, familiaren erabateko ukoarekin. Stalinek, Leninen figura erabili nahi zuen bien artean jarraikortasun historiko eta politikoa zegoela adierazteko. Izan ere,... [+]


Atzerantz ala aurrerantz matxinatu?

Gizarte- eta protesta-mugimenduen historia aztertzen denean, ikergai oparoenak Aro Garaikidekoak izaten dira. Iturriak ugariagoak dira, gatazkak ere bai, eta gainera, ikertzaileok ikergaiaren mundu ikuskera konpartitzen dugu. Hau da, aurrerabidearen eta progresoaren galbahetik... [+]


2023-05-31 | ARGIA
Maria Mies soziologoa hil da, ekofeminismoaren aitzindaria

Maiatzaren 15ean hil da Maria Mies (1931-2023) soziologo alemana 92 urterekin, azken hamarkadotan ekofeminismoak eduki duen erreferentzia teoriko nagusietakoa.  Silvia Federici eta beste batzuekin batera, Miesek landu zuen feminismo antikapitalistaren ildo teorikoa,... [+]


Angel Prado. Demokrazia komunala
“Ez dugu irla bat izan nahi”

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


2023-01-25 | Aurélien Berlan
Gure beharren asetzea, geure gain

Aurélien Berlan filosofo eta baratzezainak denbora erdiz idatzi eta kurtsoak ematen ditu eta beste denbora erdia ‘bizirauteko lanetan’ ematen du, baratzean bezala etxean. 2021eko azaroan La Lenteur argitaletxe txikian plazaratu du ekologia politikoaren mundu... [+]


Brasilgo hauteskundeak: herrialde guztiz polarizatu baten erakusgarri

Urriaren 30ean egingo dute hauteskunde orokorren bigarren itzulia: Jair Bolsonaro ultraeskuindarraren eta Luiz Inácio Lula da Silva Lula ezkertiarraren artean aukeratu beharko dute. Ez da edonolako aukeraketa: egungo presidente Bolsonarok politika ultrakontserbadore eta... [+]


2022-10-03 | ARGIA
Herriz herriko aurkezpen bira egiten ari da Kimua ekimena

Euskal Herrian "paradigma iraultzaile berria" zabaldu eta garatu nahi duen Kimua ekimen herritarra zenbait herritan aurkezpen bira osatzen ari da. Hala Bedi irratian Kimuako kide batekin hitz egin dute proiektuaren inguruan gehiago jakiteko.


Eguneraketa berriak daude