Europar Batasuna Errusiaren aurkako bosgarren zigor paketea prestatzen ari da, eta Alemaniako Kanpo Gaien Ministroak, Annalena Baerbockek, adierazi du Errusiako erregai fosilak inportatzeari utziko diotela.
Errusiari beste kolpe ekonomiko gogor bat eman nahi dio Europar Batasunari, bere ekonimiaren oinarria joz: energia. Europar Batasunak dio Errusiak gerra-krimenak egin dituela Kiev ondoko Butxa herrian, eta horri erantzuteko atera nahi dute aurrera bosgarren zigor paketea.
Alemaniako Kanpo Gaien Ministroak, Annalena Baerbockek, adierazi du Errusiako erregai fosilak inportatzeari utziko diotela: "Europar Batasuna garenez, guztiz ezabatu behar dugu Errusiako erregaiekiko dependentzia, ikatzarekin hasiz, ondoren petrolioarekin, eta azkenik gasarekin", adierazi du. Hala ere, ez du zigor zehatzei buruzko datu gehiago eman.
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Europa mailako ekimen kolektibo batek bakearen, irtenbide diplomatikoen eta armagabetzearen aldeko manifestua idatzi eta sinadura bilketa hasi du. Manifestuak dioenez, intelektualak, herritarrak bezala, “anestesiatuta daude”. Europako agintarien jokamoldea, NATOren... [+]
Vladimir Putinek interesa agertu du AEBek eta Ukrainak adostu duten 30 eguneko menia epeaz, baina zalantzak ere plazaratu ditu. Funtsean, ez du presarik erakutsi akordioa sinatzeko eta denbora gehiago eskatu du zalantzok argitu ahal izateko.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]