Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.
Toxikotasun hein altuagatik Europar Batasunak debekaturiko produktuak Brasilen erabiltzen dabiltza Coca-Cola eta Nestlé konpainiak. Hegazkinez sakabanatzen dituzte landaketen gainera, bertan bizi direnen osasuna, ongizatea eta iritzia kontuan hartu gabe. Horra ikerketa-kazetaritzan dabiltzan Reporter Brasil eta Lighthouse Reports-ek apirilaren 25 honetan plazaraturiko ikerketaren ondorioa.
Besteak beste, bi multinazional horiei azukrea bideratzen dien Usina Atena dabil pestizidak zabaltzen. Brasilgo Sao Paulotik 500 kilometrotara kokatua da enpresa, Rancharia izeneko herrian. Bertako herritarren potretak daude ikerketa-txostenean, ikerketan jasotakoa ilustratzeko. Horietariko bat dugu ondokoa, Ivanete Santos izenekoarena, enpresaren hegazkina pasa bezain laster bista galdu zuena:
Sao Pauloko Estatuko Herri Defendatzaileak eskuratu ahal izan ditu konpainia horientzat lanean dabiltzan baserrien izenak eta bertan erabilitako produktuen izenak. Datuek agerian uzten dute Nestléren bi hornitzaile zuzenek (Copersucar eta Usina São Martinhok), Basf-ek fabrikatutako eta Europar Batasunak debekaturiko pestizidak baliatzen dituztela. Gibeleko minbizia zein ugaltze-aparatuko eta fetuaren garapenean arazoak dira "epoxikonazola" izeneko pestizida hori jasotzearen ondorio batzuk.
Ikertutako Nestléren beste hornitzailea Tereos konpainia da. Brasilgo bigarren azukre ekoizle handiena, batez ere Barretos eta Presidente Prudente eskualdeetan presente dena. Minbiziagatik hildakoen proportzioa beste eskualdeetan baino altuagoa da lurralde horietan: batez beste, 214 eta 180 hildako 100.000 biztanleko, Brasilgo Estatu mailan 138koa delarik. Tiametoxam produktu toxikoa du erabiltzen honek –horren erabilpena ere debekatua dugu Europan–.
Azukre-kanaberez gain, Sao Pauloko laranja-ekoizle anitzek ere dituzte pestizidak erabiltzen. Coca-Cola eta PepsiCo hornitzaileek bifentrinarekin intsektizida barreiatzen dute –FMCk ekoitzitako pestizida hau ere debekatuta dago Europar Batasunean, kantzerigeno eta neurotoxiko gisa sailkatua delako–.
Pestizidak hegazkinez barreiatzea debekatua baldin badugu Europar Batasunean, mundu mailako beste herri batzuetan oraindik baimendurik den praktika da. Brasilen ere debekatzearen aurkako lobby lan handia dagoela salatzen dute Reporter Brasil eta Lighthouse Reports-ek beraien txostenean. Debekuaren aldeko herri mobilizazioa izan arren, herri bakar batzuk dute bakarrik praktika hori debekaturik.
Obrak "abiadura handian" doazela deitoratzen dute makroproiektuaren kontrako kolektiboek. Landetako THT Ez taldeak hitzaldia antolatu du apirilaren 27rako, ozeanoei buruzko nazioarteko hainbat aditurekin, tartean, Paul Watson baleen aldeko ekintzaile... [+]
Almidoiarekin egindako plastiko biodegradagarrietatik sortutako mikroplastikoek saguen osasuna kaltetzen dutela ikusi dute esperimentu batean. Ikertzaileek ohartarazi dute ezinbestekoa dela bioplastikoen segurtasuna hobeto ikertzea, haien erabilera handitzen jarraitu aurretik,... [+]
Natura Ondarearen Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du Barakaldoko mendi horretan bost haize errota jarri nahi dituen Iparaixe II proiektuaren aurka. Barakaldoko Udalak duela urte eta erdi eman zion ezezkoa egitasmoari, Mendietan Eolikorik Ez–Barakaldo plataformaren... [+]
EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
Lehengai anitzekin papera egitea dute urteroko erronka Tolosako Lanbide Heziketako Institutuko kimika industrialeko ikasleek: platano azalekin, orburuekin, lastoarekin, iratzearekin nahiz bakero zaharrekin egin dituzte probak azken urteotan. Aurtengoan, pilota eskoletan kiloka... [+]
Egungo Venezia 118 uhartez osaturiko artxipelago baten gainean eraikita dago. Uharte horiek 455 zubik elkar lotzen dituzte. Lura baino lokatza du oinarri hiriak. Inguruetako milioika zuhaitz mozteari ekin zioten IX. mendetik aurrera, piloteak eraiki eta hiria zimendatzeko... [+]
Alemanian zentral nuklearren itxierak izan duen “eragin negatiboa” kontuan izateko eskatu dio erakunde horretako buru Fatih Birolek Pedro Sánchezen exekutiboari. Iberdrola, Naturgy eta Endesa multinazional elektrikoak ere presio egiten ari dira itxiera egutegia... [+]
EAEn, energia berriztagarriko instalazioak non jarri daitezkeen biltzen du Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialak (LPS). Plana osatuta dago, eta laster onartuko dute. Alabaina, zenbait adituk hutsuneak dituela ohartarazi dute, tartean, Gorbeialdeko Herri... [+]