Europako parlamentuaren osaketa behin behineko emaitzen arabera

  • Igandeko hauteskunde europarretako behin behineko emaitzak eskuan, goiko grafikoak erakusten du nola geratuko litzatekeen parlamentua. Europako Alderdi Popularreko bloke kontserbadoreak jarraitzen du nagusi izaten, baina 221 ordezkaritik 180ra pasako da. Antzeko zerbait gertatu zaie sozialdemokratei ere: bigarren indarra dira, baina 2014an zeuzkaten 191 ordezkarietatik 146 geratzen zaizkie orain.


2019ko maiatzaren 27an - 14:55
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bi bloke nagusien beherakada hori eskuin muturrak probestu zezakeela zioten inkestek, baina momentuz berdeek (19 ordezkari gehiago) eta batez ere liberalek (42 eserleku gehiago) baliatu dute egoera. Nolanahi ere, kontserbadurismo tradizionalaren eskuineko espazioa hazkundean dago: Italiako eta Frantziako emaitzek erakusten dute eskuin muturra bultzaka datorrela; eta hedabide askotan etiketa horretan sailkatzen ez dituzten beste zenbait alderdi ere (Hungairako Fidesz edo Poloniako PiS, adibidez) nagusi dira euren herrialdeetan. Kontrara, GUE/NGL taldean biltzen diren ezkerreko alderdiek beheranzko joera hartu dute hauteskunde hauetan: 52 ordezkaritik 39ra pasa dira. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2019
Korapiloak askatzeko unea

Uztailaren 2an eratuko da Europako Parlamentuaren diputatuen ganbera. Zatikatze parlamentario handiko testuinguruan, lehenengo aldiz popularren eta sozialisten arteko koalizioak ez du gehiengorik izango. Halere, Europa Berritu (Liberal eta Demokraten Aliantzak hartu duen izen... [+]


2019-06-04 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Mapak

Beharbada lehenago izanen ziren, baina hauteskundeak ailegatzearekin batera erreparatu diet nik sare sozialetan. Mapak.


2019-06-04 | Mikel Asurmendi
ANALISIA
Analisien analisia

"Zer uste zenuten, iratzartzen zinetenean ez nintzela hor izango?”, gaztigatu zigun Panoramako ilustrazioak. Panorama politikoari irudia jartzen dio astero Adur Larreak. Augusto Monterrosoren “Cuando despertó, el dinosaurio todavía estaba... [+]


Europar Batasunak lasaiago arnasten du

Inkestek zentroko koalizioak gehiengoa galdu zezakeela aurresan bazuten ere, azkenean sozialdemokraten, liberal-demokraten eta popularren arteko koalizioak gehiengo osoari eutsi dio Europako parlamentuan.

Honetan izan du zeresanik partaidetzak, %51k botoa eman du, orain bost... [+]


2019-05-27 | Juan Mari Arregi
Ezkerreko baloreak

Terni hiri industriala da, Italiako gerriko gorria zenean kokaturik.


IRITZIA | EUROPAKO HAUTESKUNDEAK
EBak lasaiago arnasten du

Inkestek zentroko koalizioak gehiengoa galdu zezakeela aurresan bazuten ere, azkenean sozialdemokraten, liberal-demokraten eta popularren arteko koalizioak gehiengo osoari eutsi dio Europako parlamentuan.


Analisia
Kurt Waldheimen mamua Europako parlamentuan

Bi atzapar handi eta itsusi ikusten dira Europako hauteskundeetako emaitzen mapa koloredunei begiratzean. Salviniren Italia, Le Penen Frantzia. Bi atzapar luzeren falangeak, Europar Batasunaren zintzurra estutu nahi eta ezin. “Ez dute lortu”, diote onkeriaz zenbait... [+]


2019-05-27 | ARGIA
Macronen RM lehen indarra Ipar Euskal Herrian

Iparraldeko udalerri nagusietan, Baionakoan buruan buru, Macronen inguruan osatutako koalizio zentrista (RM / Rassemblement en Marche) izan da garaile. Europa Ekologista-Berdeak bigarren indarra izan da, aldiz, Martine Le Penen FN inguruko Rassemblement National (RN) mugimendua... [+]


2019-05-27 | ARGIA
Andoni Ortuzar
“Guk proposatzen dugu elkarrizketa, akordioa eta lankidetza guztiekin eta guztientzat”

Andoni Ortuzarrek (EAJ) egin duen balorazioa: "Hauteskunde hauek irabazi ditugu inolako zalantzarik gabe, udal, foru eta Europako hauteskundeak. Aurreko emaitzak hobetu ditugu herri eta hiriburu guztietan. Oposizioak jarritako lehia nagusiak ere irabazi ditugu: Laudio,... [+]


2019-05-27 | ARGIA
Kontserbadoreen eta sozialdemokraten galera liberalek eta berdeek probestu dute

Europako Legebiltzarreko hauteskundeak maiatzaren 23tik 26ra egingo dira Europar Batasuneko herrialdeetan. Erresuma Batuan eta Herbehereetan 23an egin zuten bozkaketa; Irlandako errepublikan 24an; Txekiar errepublikan 24ean eta 25ean; Eslovakia, Malta eta Letonian 25ean; Ipar... [+]


2019-05-15 | Xuban Zubiria
Eskuin muturraren gorakada
Italiako Legaren esperientzia, Europako liga xenofoboa osatzeko

Maiatzeko europar hauteskundeak begi bistan, Italiako Barne ministro Matteo Salvinik Europako alderdi xenofoboen liga eraikitzeko proposamena luzatu du. Apirilaren 4an zenbait alderdi ultraeskuindarrekin batera Milanen konferentzia egin zuen. Ikusteko dago Marine Le Pen... [+]


2019-05-06 | ARGIA
Puigdemont Europako hauteskundeetara aurkez daitekeela berretsi du Espainiako justiziak

Espainiako Hauteskunde Batzordeak erabaki zuen JxCateko hiru hautagaiak ezin zirela Europako hauteskundeetara aurkeztu, atzerrian ez zutelako atzerritarren erregistroan izena emanda. Espainiako Auzitegi Gorenak, ordea, hori ez dela horrela horrela erabaki du eta auzia Madrilgo... [+]


2019-04-29
Hauteskunde Batzordeak Puigdemont, Comin eta Ponsatiri (JxCat) debekatu die Europako hauteskundeetan hautagai izatea

Ciudadanos eta PP alderdiek salaketa aurkeztu zioten Madrilgo Hauteskunde Batzorde Zentralaren aurrean JxCaten hautagaitzan hiru politikari erbesteratuok egoteari, argudiatuz ez daudela errejistraturik atzerrian bizi diren espainiarren zerrendan. Puigdemont, Comin eta Ponsatik... [+]


Eguneraketa berriak daude