Astearte goizean Dimitrios Papadimoulis (Syriza) Europako Legebiltzarreko lehendakariordeetako batek harrera egin die Bruselan Etxerat elkarteko ordezkariei. Flandriako Legebiltzarreko ordezkaritzak ere hartu ditu presoen senideak.
Etxerat elkarteko ordezkaritza astelehenean abiatu zen Bruselara. Elkartearen helburua sakabanaketa politikaren berri ematea da eta Europako Batasunak ere berau amaitu dadin lagundu dezan lortzea: "Ez da posible gaur egungo Europan 500 familia gabiltzan bezala ibiltzea, kilometroak eginez, ekonomikoki esan nahi duen guztiarekin, eta Europak beste aldera begiratzea", adierazi zuen astelehenean Maider Alustiza bozeramileak Loiuko aireportuan, ordezkaritza Bruselara abiatu aurretik.
Sakabanaketaren kaltea oso handia dela iritzi dio elkarteak eta haien ustez presoen senideei ere aitortu egin behar zaie 25 urtetan eragindako mina. Ordezkaritzaren ustez, honek balio beharko luke Espainiak duen jarrera Europan ere zabaltzeko eta Madrilentzat kostu politiko bat izan dezan.
Orain arte Bruselan egindako bisitak honakoak dira, Etxeratek prentsa oharrean jakinarazitakoaren arabera:
"Etxerateko ordezkaritza banatu behar izan da agendan aurreikusita zeuden zita guztietara iristeko. Horrela, Flandriako Legebiltzarreko harrera ofizialarekin hasi da eguna. Ostean, Flemish Peace Institute –ean bilera izan dute ere euskal preso politikoen senide eta lagunek. Bitartean, Europako Legebiltzarrean interpelazio lanean ari zen taldeak Malin Bjork, Lidia Senra, Bart Staes eta Marck Demesmaeker europarlamentariekin bilerak ospatu ditu. Malin Ventespartiet alderdiko kidea da eta GUE/NGL taldeko presidente ordea, Lidia Senra ANOVA-ko kidea, Bart Staes flandestarra De Groen alderdiko kidea da, Greens / EFA taldekoa eta Mark Demesmaeker N-VA taldekoa".
Etxeratek jakinarazi duenez, halaber, astelehenean jaso zuen Covitek zuzendutako gutuna. Bertan, Covitek eskatzen dio Etxerati dei egiteko ETAko presoei erakunde armatua gaitzetsi eta beren senitartekoen hilketak argitzen lagun dezaten. Presoen senideen esanetan, prest dira elkarte honekin bildu eta batzuen zein besten minaz hitz egiteko.
Euskal presoen aldeko elkartea ekimen ugari ari da bideratzen azken asteotan eta otsailaren 25ean Iñigo Urkullu lehendakariarekin bildu zen, EAEko lehendakari batekin egindako lehen bilera ofizialean.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.
Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.
Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.
Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.
Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.
Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]
Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]
Zalapartak zalaparta, eta Espainiako Senatua gainditu ondoren, Europako zigorrak bateratzeko lege aldaketak aurrera jarraituko du. Horrela, 2008an zigorrak bateratzeko Europak onartutako zuzentarauari Espainiak 2014an jarritako salbuespena desagertuko da, eta horrek 45 euskal... [+]
Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia bahitu eta hiltzearen ardura politikoa egotzi nahi zioten, baina auzia preskribatuta dagoela iritzi dute epaileek.
Datorren urtarrilaren 11n Bilbon Sare Herritarrak deitutako mobilizazioaren leloa “Behin betiko konponbidea” izanen da, eta urtero bezala milaka lagunen babesa espero du Sarek.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du hirugarren graduan dagoen presoak eskubidea duela langabezia jasotzeko. LAB sindikatuak aurrekari gisa ikusi du epaia eta urrats bat dela dio "presoen oinarrizko eskubideak aitortzera bidean".
Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]