Hizkuntza gutxituen artean, euskara hirugarren erabiliena da Europako streaming plataformetan

  • Netflix, Amazon Prime eta Disney+en, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak onartzen dituen bost hizkuntza baino ez dituzte erabiltzen. Bosten artean nagusi da, alde handiz, katalana. Ondoren datoz galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. EHUko Nor Ikerketa Taldeak gidatu du ikerketa, Katixa Agirreren zuzendaritzapean. Pompeu Fabra eta Santiago de Conpostela unibertsitateetako ikerlariek ere hartu dute parte.


2024ko martxoaren 01ean - 10:21
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Ikerketaren egileak hauek dira: Katixa Agirre Miguelez, Antía Mª López Gómez, Naiara Larrakoetxea Salgado, Blanca Arias Badia, Marijo Deogracias Horrillo eta Josu Amezaga Albizu.

Ikerlariek ikus-entzunezkoetan streaming bidez eskaintzen duten nazioarteko hiru plataformaren datuak aztertu dituzte. Netflix, Amazon Prime eta Disney+ dira ikertutako plataformak eta 2023ko urrian jasotako datuak eskaini dituzte. Netflixi dagokionez, ikerlariek telebistako edo telebistari konektatutako edukietan dagoen hizkuntza-eskaintza hartu dute kontuan. Beste gailuak kontuan hartuz gero, Netflixen hizkuntza eskaintza handiagoa da, baina ikerlariek aintzat hartu dute kontsumoaren erdia baino gehiago telebista gailuetan egiten dela. Plataformek hizkuntza erabiltzeko hiru modu darabiltzate: audioak, audio deskribatzaileak (itsuentzako edo ikusmen arazo larriak dituztenentzako) eta azpidatziak.

Europar Batasunean, 2010etik 2020ra, plataforma horietarako harpidetzek 0,3 milioitik 140 milioira egin zuten gora. Horrek esan nahi du, etxeen %41ean dagoela plataformaren bateko harpidetza. Ikus-entzunezkoak kontsumitzeko modu horren ondorioz, nazioarteko edukiak ikusteko aukera gehiago dago, eta aldiz, nekezagoa da Europako eta tokiko edukiak kontsumitzea.

Azpiko infografian ikus daiteke egoera orokorra. Urdinez ageri dira audioak, gorriz audio deskribatzaileak eta berdez azpidatziak. Netflixek 70etik gora hizkuntza eskaintzen ditu audioz eta ia 60 azpidatzietan. Amazon Primek berriz, 60 hizkuntza pasatxo ditu bai audioz eta bai azpidatzietan. Disney+ ez da 30 hizkuntzara iristen hiru moldeetako batean ere.

Iturria: 'Monitoring language diversity and accessibility of streaming platforms in the EU' ikerketa.

Hizkuntza gutxituen egoera

Europar Batasuneko Hizkuntza Gutxituen Europako Gutunak babesten dituen dozenaka hizkuntzen artean, eskaintza oso urria da eta gorabeheratsua. Bost hizkuntza baino ez daude hiru plataformetan eta horietatik, alde handiz, nagusi da katalana. Gainerako lau hizkuntzak hauek dira: galiziera, euskara, luxenburgera eta Eskoziako gaelikoa. Molde guztietan ageri dira gutxi: audioan, azpidatzietan eta audio deskribatzaileetan.

Euskara hirugarren hizkuntza erabiliena da. Netflixek 36 audio lan ditu, 129 azpidatzita eta 53 audio deskribatzaile. Amazon Primek berriz, 118 ekoizpen ditu audioz eskaintzeko eta 650 azpidatzita. Ez du audio deskribatzailerik. Disney+en ez dago ezer euskaraz.

Iturria: 'Monitoring language diversity and accessibility of streaming platforms in the EU' ikerketa.

Plataformek hizkuntza gutxituak estatu ikuspegia kontuan hartuta eskaintzen dituzte. Estatu batean hizkuntza gutxitu batean eskain ditzakete ikus-entzunezkoak eta hizkuntza bera hitz egiten den ondoko estatuan ez. Euskararekin eta katalanarekin gertatzen da. Bikoiztutako ekoizpenekin gertatzen da hori, baina baita jatorrizkoekin ere. Adibidez, Hego Euskal Herrian ikus daitekeen euskarazko filma ezin da Ipar Euskal Herrian ikusi.

Iturria: 'Monitoring language diversity and accessibility of streaming platforms in the EU' ikerketa.

Ingelesaren nagusitasuna 

Oso nabarmena da, adibidez, audio deskribatzaileetan. Ingelesaz gaineko hizkuntzen egoera oso ahula da. Netflixek, adibidez, ia 70.000 izenburu ditu audio deskribatzailez emanak eta %54 ingelesez dira. Alde handiz, hurrengo hizkuntza nagusia gaztelania da, 8.000 izenburu inguru ditu, guztiaren %12. Beste 48 hizkuntzatan eskaintzen ditu audio deskribatzaileak Netflixek, baina horietako erdiek baino gehiagok ehun izenburu baino gutxiago dituzte.

Iturria: 'Monitoring language diversity and accessibility of streaming platforms in the EU' ikerketa.

Ingelesa nagusi da hiru streaming plataformetan, bai audioan, bai azpidatzietan. Salbuespenak Belgika eta Suitza dira, frantsesari eta alemanari esker, ingelesari aurrea hartzen diote. Gainerakoan, ingelesa bigarren mailan gelditzen dela ikusteko Amazon Prime plataformari begiratu behar zaio. Alemanian, Frantzian, Espainian eta Italian, lau hizkuntza nagusiek, alegia, lau estatu hizkuntzek, aurrea hartzen diote ingelesari, bai audioetan, bai azpidatzietan.

Iturria: 'Monitoring language diversity and accessibility of streaming platforms in the EU' ikerketa.

Ikerketak onarpen ofizialik ez duten, baina Europar Batasunean milioika lagunek hitz egiten dituzten hizkuntzak ere jaso ditu. Horien artean hiru plataformetan gehien agertzen diren hizkuntzak hauek dira: arabiera, turkiera, kantonera, mandarina, bahasa indonesiera, koreera, hindiera, eta japoniera.

Iturria: 'Monitoring language diversity and accessibility of streaming platforms in the EU' ikerketa.

Ekoizpenak zenbat eta berriagoak diren, orduan eta hizkuntza gehiagotan ageri dira Netflixen, audioetan. Horrek ez du esan nahi ingelesaren nagusitasuna kolokan jarri denik, 2023ko eskaintza osoaren %70 baino gehiago ingelesez baitago. Izenburu berrietan, frantsesak, gaztelaniak eta alemanak gora egin dute, kasuren batean %40 eskaintzeraino. Europar Batasunean hizkuntza ofizialtzat hartzen ez diren hizkuntzek ere gora egin dute iazko ekoizpenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza gutxituak
Eskoletan katalanaren biziraupena kolokan jar dezakeen galdetegia abian jarri dute Valentzian

570.000 familiak euren haurren ikasgeletako hizkuntza nagusia zein izango den bozkatzeko aukera dute martxoaren 4ra arte: gaztelera edo katalana. Garikoitz Knörr filologoaren eta euskara irakaslearen arabera, kontsultak "ezbaian" jartzen du katalanaren zilegitasuna... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


Yamili Chan Dzul. Emakume, indigena, prekarizatu
“Gure mugimenduak ahultzeko estrategiaren parte da emakumeak hiltzea”

Oinarrizko maia komunitateko U Yich Lu’um [Lurraren fruitu] organizazioko kide da, eta hizkuntza biziberritzea helburu duen Yúnyum erakundekoa. Bestalde, antropologoa da, hezkuntza prozesuen bideratzaile, eta emakumearen eskubideen aldeko aktibista eta militante... [+]


Bretoierak hiztunen erdiak galdu ditu sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


Alex Pancho Robles, hizkuntza aktibista guarania
“Guarania patronatuta egon da, kartzelatuta, esklabotuta”

Garabidek antolaturik, Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren barruan izan zen gurean Alex Pancho Robles (Camiri, Bolivia, 1995) iragan urrian. Guarania da, eta guaraniera hiztuna. 8 milioi hiztun inguru dira Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguain barrena, hizkuntza... [+]


Erizain indigenek herri zapalduentzat ekitatezko osasun zerbitzua aldarrikatu dute

Garbiñe Elizegi baztandarra erizaina da. Abenduan, Zeelanda Berrian egin duten Osasun Ekitaterako Erizaintza Indigenari buruzko Ikerketa izenburuko bilkuran hartu du parte. Bere tesia aurkeztu du: Euskal emakumeek eta genero ez-normatiboek Euskal Herrian osasungintzan... [+]


2024-12-19 | Leire Ibar
Frantziak hizkuntza gutxituen aurka darabilen “linguizidioa” salatu dute

Hizkuntza gutxituei begira Frantziaren jarrera salatzeko prentsaurreko bat egin dute Parisen hainbat diputatuk. Frantziako hizkuntza gutxituen kontrako azken erasoek protestak eragin dituzte Korsikan, Katalunian eta Martinikan. Régions et Peuples Solidaires mugimenduak... [+]


Ipar Kataluniako udaletan katalana erabiltzea debekatu du Frantziako justiziak

Okzitaniako Tolosako Apelazio epaitegiak eman du epaia, eta horren arabera, udaletan ezingo da katalana lehen hizkuntza moduan erabili, eta izatekotan, frantsesez egin ondoren, hura katalanera itzuli ahal izango da.


Samira Belyouaou, amazigera hiztuna
“Ni, diasporako alaba, neure buruaren kontra borrokan bizi nintzen Alemanian”

Samira Belyouaou (Heidelberg, Alemania, 1994) diasporako alaba da. Gurasoak Rifen (Maroko) jaioak, Alemanian Samira alabak eta lau seme-alaba gehiagok amazigera izan zuten etxeko hizkuntza. Itzulpengintza ikasketak egina, software enpresa batean ari da, beren produktuak 80... [+]


2024-11-27 | ARGIA
Korsikako Asanblean frantsesa inposatzen jarraitzen dute, korsikera debekatuta

Korsikako legebiltzarkideek ezin dute Korsikako Asanblean korsikeraz hitz egin, Bastiako Auzitegiaren 2023ko epai baten arabera. Ebazpen horri helegitea jarri zion Asanbleak, baina debekua berretsi du orain auzitegi berak. Epaiak tokiko beste hizkuntzei eragiten diela ohartarazi... [+]


2024-11-22 | ARGIA
Languneko zuzendari Lohitzune Txarola
“Hizkuntza gutxituen pisu ekonomiko eta estrategikoa aldarrikatu nahi du Langunek”

Azaroaren 26an eta 27an, Langune Euskal Herriko Hizkuntza Industrien Elkarteak eta FUEN Federal Union of European Nationalities erakundeak antolatuta, ‘Hizkuntzen irabazia. Benefits of language industry in the economy’ kongresua egingo da Donostiako Kursaalean. Han... [+]


2024-11-20 | Langune | FUEN
Alexandru Jerpelea, Arrumanoa Zaintzeko Itzulpen Automatikoaren Aitzindaria
“Proiektu honek berez ez du hizkuntza ‘salbatuko’, baina espero dut norabide egokian urrats bat eman izana”

Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]


2024-11-18 | Leire Ibar
Hizkuntza gutxituek ingurune digitalean duten presentzia bermatzeaz arituko dira Donostian egingo den kongresuan

Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.


Eguneraketa berriak daude