Azterlan zabal batek erakutsi berri duenez, 1980tik 2016a bitartean hegaztien populazioak % 25 gutxitu dira azken 40 urteotan, eta ia % 60 nekazaritza-inguruneetako espezieen kasuan. Hori da, hain zuzen ere, Europako hegaztiei buruz orain arte egindako ikerketa handienaren eta osatuenaren ondorio nagusia: ongarriek eta pestizidek erantzukizuna dutela Europako hegazti-populazioen kolapsoan. Hiriguneen zabaltzeak eragindako lurraren artifizializazioak ere galeran garrantzia handia daukala erakutsi dute adituok.
Proceedings of the National Academy of Sciences (PNAS) zientzia aldizkarian argitaratu den azterlanak “Farmland practices are driving bird population decline across Europe” (Nekazaritza moldeek eragin dute Europako hegazti populazioaren gainbehera) darama titulu. Hura osateko, berrogeita hamar ikertzailek 37 urteko datuak bildu dituzte Europako 28 herrialdetako 20.000 lekutan, 170 hegazti-espezieren bilakaera ikertuz. Alderatu dituzte giza jarduerarekin lotutako hainbat presio mota (klimaren aldaketa, urbanizazioa, baso-eremuak eta nekazaritza-praktikak), eta lehen aldiz kuantifikatu eta hierarkizatu dute horie eragina hegazti-populazioetan.
Emaitzak beldurgarriak dira: urtero 20 milioi hegazti desagertu dira batez beste Europan azken 37 urteotan. Bestela esanda, 1980an zeudenak baino 800 milioi hegazti gutxiago dauzkagu europarrok inguruan. Ikerlanaren emaitza beste hiru aditurekin sinatzen duen Vincent Devictor irakasleak Liberation egunkariari aitortu dio: “Hunkigarria da baita ikertzaile batentzat ere. Espero nuen espezie batzuen gainbehera moteldu egingo zela, baina ez, zoritxarrez, ez da horrela. Txolarre arruntaren populazioa, adibidez, % 64 jaitsi da; txori arrunt hori oso bakana bihurtzeko arriskua dago”.
Galerari dagokionez, Europako ekosistema batzuk beste batzuk baino kaltetuagoak daude: basoko hegaztien kopurua berrogei urtean % 18 jaitsi den bitartean, galera % 28ekoa da hiriko hegaztien kasuan, enarak eta sorbeltzak kasu, eta % 57raino iristen da landa-hegaztien kasuan. Azken horien artean daude gari-berdantza eta landa-txirta, % 77 murriztu direnak Europan. Ipar-kaskabeltzak % 79 gutxitu dira, eta txio txistulariak % 53...
Azterlanaren arabera, panorama ilun honetan gehien sufritzen dutenak hotza maite duten espezieak dira, horiek %40ko galerak nozitzen ditute; eta hobetoxeago dabiltza beroa maite dutenak, hauek %18 “besterik” ez baitute galdu. Hauen artekoa dira hekatonbe orokorrari etekina atera eta eremu berrietan ugaritzen ari diren bakarrak, esaterako txinbo burubeltza eta erle-txoria.
Montpellierreko unibertsitateko irakaslea eta CNRS Ikerketa Zientifikoetarako Zentro Nazionaleko ikerlaria den Vincent Devictor: “Harrigarria da zer nolako garrantzia duten hegaztiek ekosistema batean. Jaten dute eta besteren jaki dira. Material asko garraiatzen dute, haziak. Espezie asko migratzaileak dira. Txoria lotura-sortzaile ederra da. Eta zer izango litzateke txoririk gabeko mundu bat? Zozoaren kantuak udaberrian edo ume batek basoan txantxangorriarekin topo egiteak, horiek gainditzen dute edozein kalkulu utilitarista. Baina zuzenean goaz Rachel Carson biologo estatubatuarrak duela hirurogei urte bere liburu ospetsuan deskribatu zuen “Udaberri Isil” hartara”.
Kontua da, paradoxikoki, hegaztiak hil ala bizikoa zaizkiola… hondamendira daraman nekazaritzari berari: “Ekoizteko moduz aldatzean datza nekazaritzaren biziraupena. Izan ere, biodibertsitatea suntsituz gero, pestizida batek ezin ditu landareak babestu, uzta eskuratzeko aukerarik ez dago horrela. Oso lotura estua dago biodibertsitate osasuntsuaren presentziaren eta lurzati horretako laboreen errentagarritasunaren artean. Ironia modu bat dago: biodibertsitatea hiltzean, nekazaritza industriala bere burua hiltzen ari da”.
Egia da Europan nekazari asko ari direla bestelako laborantza eredu batean ekoizten: pestiziden eta ongarri kimikoen erabilera murriztu edo erabat alde batera uzten dutenak, urteotan suntsitutako heskaiak (landarezko hesi biziak) birlandatzen ari direnak, lursail pobretu eta higatuak berriro gai organikoz aberasten ari direnak… Baina oraindik ere agro-industriak ezarritako ereduak, pestizida eta ongarri kimikoetan oinarritua, bere kalteak handitzen jarraitzen du.
Hala erakutsi du justu hegaztien galerari buruzko ikerlana argitaratu den garai beretsuan pestiziden erabileraz Heinrich Böll fundazioak sustaturik burutu den Pestiziden Atlasa delakoak (badira bertsioak frantsesez eta gaztelaniaz): “Atlas honek erakusten du ez goazela bide onitik. Pestiziden erabilera munduan %80 handitu da 1990etik, kalteak eraginez bai nekazarien eta bai kontsumitzaileen osasunari eta biodibertsitateari. Azken 20 urteotan bikoiztu egin da pestiziden merkatua munduan, 2020an 53.000 milioiko negozioa egiteraino iritsiz”.
Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]
Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.
Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]
Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]
Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.
Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.
Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]
"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.
Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]
Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]
Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.
Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]
Desagertzeko arriskuan dagoen basoilarra ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako La Contienda bailarako eski estazioko aparkalekuan. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra... [+]
Egun osoa airean, buelta eta buelta, haizearekin dantzan kometa balitz bezala… eguzkiari itzal egiteraino! Horra hor, mirua hegan. Hortik dator eguzkia lainoetan atera eta sartu dabilenean “miru-itzala” edo “miru-kerizpea” dagoela esatea, Felipe... [+]