Europar Batasuna “Merkatu digital bateraturako egile eskubideen direktiba” berria prestatzen ari da, Internet eta ezagutza librea arriskuan jar ditzakeen direktiba berria. Proposamena ekainaren 20 eta 21ean bozkatuko da JURI batzordean, eta uztaila eta iraila artean Europako Parlamentuan. Lege honek dituen hainbat neurrik sarearen neutraltasuna arriskuan jarriko du, hala nola adierazpen askatasuna, sareko elkarlana eta dibertsitatea. Europarlamentarioei eskatzen diegu besteak beste Wikipedia arriskuan jartzen duen lege honen aurka bozkatzea.
Copyrighta oso serio hartzen dugu Wikilariok. Gure kulturaren parte da, gure eguneroko kezka. Wikipediak dituen bost euskarrietako bat da: igotzen dugun edukiak libre izan behar du. Wikimedia Commonsen ditugun 47.000.000 fitxategiak libre direla ziurtatzen dugu; egunero proiektu guztietan egiten diren ehunka mila edizioak libre izatea gure helburua da. Hain gara zorrotzak, ezen iaz Wikimedia Fundazioak 12 salaketa baino ez zituela jaso copyright bortxaketa dela eta. Horietatik lauk baino ez zuten arrazoirik. 4 edizio, urtero dauden milioi aldaketa eta irudi igoeren area.
Interneten egile eskubideen inguruko eztabaida luzean hainbat erregulazio sartzeko helburua duen direktiba da honakoa. Zehazki 11. eta 13. artikuluek arrisku larrian jartzen dute elkarlanean oinarritutako proiektu libre hau. Wikipedia, ezagunena den proiektua, eta Wikimediaren familia diren beste proiektu batzuk ere arrisku larrian daude.
Labur azalduta, 11. artikulua Espainiako Google Newsen aurka egindako neurriaren hedapen bat izango litzateke: albisteak zitatzeko eskubidearen gainetik jartzen da prentsak dirua jasotzea aipamen hori egitearen truke. Sistema horrek porrot egin zuen, eta gaur egun Txinak baino ez du erabiltzen. 11. artikuluak proposatzen duena da prentsako erreferentzia bat egiteko garaian argitaratzaileak dirua jasotzea (oinarrizko eskubide gisa) edozein albiste agregadoreren partetik. Hiperloturak eratzea Interneten oinarrietako bat da. Testu honetan ikusi dituzu. Hau hiperlotura zer den azaltzen duen hiperlotura bat da. 11. artikuluak hiperloturak arriskuan jartzen ditu, zitatzeko eskubidea eta adierazpen askatasuna bera murriztuz.
Debekatuta egongo al da hiperloturak egitea? Ez, noski. Baina hiperlotura horien edukia zein den azaltzen duten webguneek eduki hori eskaintzeagatik ordaindu beharko lukete.
Wikipediako edukia fidagarriagoa izateko milaka lotura egiten ditugu jatorrizko webguneetara. Wikipedia ez da lehen mailako iturria, baizik eta iturrien bilaketa, antolaketa eta edizioa egiten duen Entziklopedia bat. Ikusiko zenituen artikuluetan [1] gisa aurkezten diren erreferentzia horiek. Bakoitza kanpo lotura bat izaten da, askotan bertan aurkituko den edukiaren zita batekin. Lotura horiek irakurleari aukera ematen diote gaian sakontzeko, jatorrizko iturriek zer dioten kontrastatzeko, eztabaidak jarraitu eta dagoen informazioaren jatorria ziurtatzeko. Herritar libreak sortzeko ezinbestekoa den informazio askatasuna bermatzen dute, finean.
11. artikuluari Axel Vossek egindako emendakin batek gehiago mugatuko luke, oraindik, zita eskubide hau. Eskubide besterenezin gisa definitzerakoan, Creative Commons lizentziapean uzten diren edukiak ere tasatu beharko lirateke, inork ezin diolako uko egin “kobratzeko eskubideari”. Julia Redaren artikulu honetan gaiaren inguruko zehaztasun gehiago daude.
13. artikuluak partekatze zerbitzua eskaintzen duten webguneak hasierako iragazpen automatikoa egitera derrigortu nahi ditu. Basikoki: erabiltzaileen parte-hartzea baimentzen duen edozein zerbitzuk igotako fitxategi, testu, audio, irudi, bideo edo kode copyrighta duten materialen datu-base batekin parekatu beharko du eta, copyright bortxaketa egon daitekeela pentsatuz gero, eduki hori blokeatu.
Antzeko sistema bat du YouTubek, bideo bat igotzerakoan copyrighta urratu den aztertzen duen ContentID sistemarekin. 60 milioi dolar balio duen softwarea, legitimoak diren eduki ugari ere markatzen dituena. Copyrightaren babesaren izenean, jada sistema hau garatuta duten enpresa handiek abantaila izango dute Europako enpresentzat zein irabazi asmorik gabeko zerbitzuentzat.
Hasierako iragazpen honek arrisku larrian jartzen du Wikipedia (baita memeak ere, bide batez). Lehenengo eta behin testua zein baldintza eta testuingurutan igo den ezin duelako algoritmo batek zehaztu. Algoritmo horiek positibo faltsu ugari dituzte, eta honek adierazpen askatasuna mugatzen du. Hain da handia arazo hau, ezen plataforma bat dagoen positibo faltsuak aztertzeko. 13. artikulua onartuz gero, Wikipediak sistema bat ezarri beharko luke erabiltzaile guztiek igotzen dituzten testu eta irudi guztiak automatikoki aztertzeko, argitaratu aurretik. Adierazpen askatasunaren aurkako neurria izateaz gain, jada efektiboa den kolaborazio-sistema baten aurka joatea da ere.
Algoritmo hauen garapenaren arriskua ez dago bakarrik Wikipedian eta copyrightean. Edozein testu aztertzeko aitzakiarekin, oinarrizko eskubideak ere urratzen dira. Edukien iragazpen automatiko hori beste helburu politiko batzuekin ere erabil daiteke, adibidez gogokoak ez diren edukiak saretik kentzeko. Electronics Frontier Foundationen artikulu honek azalpen gehiago ditu. Baita Wikimedia Fundazioaren beste honek ere. Interneteko historiako 70 pertsonalitatek gutun bat sinatu dute neurri honen aurka.
Europako Parlamentarioekin kontaktatzeko aukera duzu, lege honek dituen arriskuak azaldu eta aurkako botoa eskatuz. Sarean ere #SaveYourInternet edo #ChangeCopyright traolak ari gara erabiltzen. Nahi izanez gero, txio hau ere zabal dezakezu.
[Artikulu hau Wikimedia.eus webgunetik ekarri dugu hona, CC-BY-SA-4.0 lizentzia baliatuta]
Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]
WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]
Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]
Euskarazko Wikipediaren proiektuetako bat da Ikusgela, ikus-entzunezko material didaktikoak sortzeko ekimena, eta ikasturte berria abiatzera doaz euskal kultura sailerako bideo sorta berria argitaratuz. Hori egireko orduan konturatu dira artikulu askok hobekuntza eskertuko... [+]
2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]
Wikiflex da Wikipediako Netflix moduko bat. Entziklopedia libre globalaren multimedia atalean, Wikimedia Commons-en, hainbat ikus-entzunezko material daude, eskubidez libre izatera pasatu diren film asko barne. Programatzaile batek, Magnus Manke alemanak, horien... [+]
Euskal Herria airetik... Helikopteroz lehenago eta dronez oraintsuago egindako bideoak ezagutzen ditugu, ETBn saioak egon ziren, gaur egunean sustapen bideoetan ohikoak dira. Baina berritasun interesgarri bat oraingoan: Xabier Cañas wikilariaren eskutik, eta Euskal... [+]
Euskarazko Wikipediak jakinarazi du, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emakumezkoen biografien kopuruak 15.000 pertsonen langa gainditu berri duela. Duela urte eta erdi gainditu zen 10.000 emakumezkoen marka, eta hazkundea nabarmena da, baita portzentaian ere; %20tik... [+]
Wikipediaren kalitate eta interes orokorra bermatzeko (edo kalibratzeko) tresna bat Wikimedia Fundazioak proposatutako Hamar Mila (10.000) artikulu funtsezkoen zerrenda da. Jakintzaren hainbat alorretan "funtsezko" artikuluak zerrendatu dituzte (ikusi azalpena galegoz,... [+]
Erronka abiatu dute hamalau ikastolatan: otsaila eta martxoa artean 250 sarrera berri idatzi nahi dituzte Txikipedian. Emakumeen biografiez hornituko dute entziklopedia birtuala, bereziki emakume zientzialarien biografiez.
Interneteko entziklopedia askera igo dituzte azken hilabeteetan ekialdeko nafar euskalki horren inguruko eduki, erreferentzia eta iturri nagusiak.
Wikipediak eta Wikipediaren inguruan dauden proiektuek hezkuntzarekin duten harremana aztertzeko, dagoeneko dauden proiektuez eta elkarri laguntzeko erronkez eztabaidatzeko, nazioarteko konferentzia anbiziotsua antolatu dute Donostian, apirilaren 5etik 7ra.
Europar Batasunak egile eskubideei buruzko proposamena bozkatuko du ostegun honetan. Onartzen bada, gaur egun ezagutzen dugun internet irekiari kalte handia egingo diola salatu du Wikipediak. Hain juxtu, Wikipedia bera arriskuan legoke.
Wikipediaren barruan Txikipedia paratu duen munduko lehen hizkuntza da gurea. 8-13 urte arteko haur-gazteentzat Wikipediako edukiak luzeegiak eta konplexuegiak izan daitezkeenez, milaka artikulu egokitu sortzea da helburua. Testu-egile izateko gonbidapena euskaldun orori luzatu... [+]