Oraintsu arte, Europako Batasuna (EB) itsaso barea genuen. Dena ongi zihoan. Denok lasai bizi ginen. Goi-arduradunek oso ongi betetzen zuten beren lana eta europarrok pozik sentitzen ginen beren agindupean. Tarteka-marteka nekazariak beren traktoreak erakustera kalera ateratzen ziren, baina azkar ahazten genituen. Etorkin ugariek ere noizean behin bilera batzuk egin beharra eragiten zuten, baina EB den itsaso zabal honetan ez zuten olaturik eragiten. Europarrok zeinen pozik geunden gure agintariekin argi erakusteko, guk aukeratutako parlamentariek Ursula von der Leyen hautatu zuten Europako Batzordeko presidente berriz ere, beste bost urtetarako. Itsaso bare honetan EB osoan garatuko den politika agintzen duen presidentea ez genuen herritarrok hautatu, baina xehetasun txiki horri ez genion garrantzirik eman eta ez genuen zurrunbilorik eragin nahi izan itsaso bare honetan. Egoerarekin zeinen pozik geunden argi erakusteko, herritarrok aukeratutako PP eta PSOEko parlamentari guztien botoez izan zen izendatua. Espainiako komunikabideetan egunero mokoka azaltzen diren PP eta PSOEko horiek berriz ere eskutik joan ziren erabaki garrantzitsu honetan. Ez al zen dena zoragarria?
Bai horixe. Dena zoragarria ez ezik ikusgarria zen Viktor Orban izeneko gizon batek batasun eder hori hautsi zuen arte. Hungariako herritarrek presidente hautatu zuten eta politikari horri bere herritarrak babestearen alde nahi duen guztia egin lezakeela iruditzen zaio nonbait, EBko irizpide politikei aurre egitea, besteak beste. Presidente horrek Europan dugun arazo handiena Ukrainako guda dela uste du. Normala, beste politikari gehienek ere hala baloratzen baitute arazoa. Baina zer bururatu zitzaion Viktor Orbani? Bada, erabaki zuen EBn Macron, Scholz eta gainerako presidenteek guda hori indartu eta Europara zabaltzeko hartu duten bideari aurka eginez, berak Ukraina, Errusia, Txina eta AEBak bisitatuz bidaia bat egitea ea bakea azkartzeko bideren bat ba ote den ikertzeko eta aktibatzeko asmoz. Volodimir Zelenski, Vladimir Putin, Xi Jinping eta Donald Trumpekin elkartu zen, hurrenez hurren. Halako ausardia!
Geroztik gure itsaso barea aztoratu egin da. Presidente horrek surflariek amesten duten olatu erraldoia eragin du eta arazoak biderkatzen hasi dira giro zoragarrian zegoen EB honetan. Viktor Orbanen ereduari jarraiki, Robert Fico Eslovakiako presidenteak aitortu du bidaia horretan gustura lagundu izan ziokeela onik egon izan balitz. Baina ezin izan zuen, Ukrainako guda amaitu behar zela aldarrikatzeagatik bost tiro jaso eta oraindik sendatzeko prozesuan zelako.
Bi jarrera politiko kontraesankor ditugu orain EBn. Ukrainan bake-prozesua lehenbailehen abiarazi behar dela defenditzen duten bi presidenteena eta Ukrainari arma eta diru gehiago bidaltzearen alde dauden gainerako guztiena
Bi jarrera politiko kontraesankor ditugu orain EBn. Ukrainan bake-prozesua lehenbailehen abiarazi behar dela defenditzen duten bi presidente horiena eta, bestalde, Ukrainari arma eta diru gehiago bidaltzearen alde dauden gainerako guztiena. Azken horiek Errusiaren aurkako gudari hurrengo urteetan jarraipena emateko asmoz, EBko estatu guztietan diru publikotik milaka milioi euro gehiago urtero xehatu beharko dugula bultzatzen dutela ahaztu gabe.
Viktor Orban abendua bitarte EBko Kontseiluko presidentea denez, lehen bilera Hungarian bertan antolatu zuen EBren usadioari jarraituta. Baina Von der Leyenek bilerara deituta zeuden ministro guztiei debekua jarri zien eta bilera Bruselan egitera behartu ditu denak. Bakea bilatzeagatik Viktor Orbanen aurka mendekua hartzen hasiak dira EBko agintariak.
Berriki, Ukrainak ukatu egin die Hungaria eta Eslovakiari Errusiatik iristen zaien gasa Ukrainatik igaro dadin. Erabaki horrek kalte ekonomiko izugarriak dakarzkie aipatu herrialdeei, behar duten energiaren portzentaje handi bat suposatzen dielako. Aipagarria da erabaki horrekin Ukrainak bere buruari ere kalte ekonomiko handia eragiten diola, dibisa ugari jasotzen baitu kontzeptu horregatik. Ukrainak bere burua horrela kaltetzeko erabakia bere kasa hartu du ala EBtik eman diote agindua, Orban eta Fico disidenteak zigortzearren?
Hungaria eta Eslovakiak EBko goi instantzietan kexa aurkeztu dute, eta EBk Ukrainaren aldeko erabakia hartu du bere lurraldean nahi dituen erabakiak har ditzakeela argudiatuta. EBko kidea Ukraina dela dirudi. Ez, ba. Hungaria eta Eslovakia badira eta Ukraina ez. EBk bere buruaren aurka jo du. Pitzadura handia sortu du. Arrakala noraino iritsiko da?
Ukrainako guda amaitzean gauzak asko aldatuko dira EBn. Guda horren amaiera usaintzen hasiak gara. Eta EB honen amaiera ere.
Joan Mari Beloki Kortexarena
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]