Polonia eta Bielorrusia artean dagoen Bialowiezako basoa, Unescok Biosferaren Erreserba izendatua, mozteko asmoa berretsi du Poloniako Gobernuak. Europako Batzordeak "azken abisua" eman dio ohartaraziz ez dezala basoa moztu.
Europa erdialdeko baso garrantzitsuenetakoa da Bialowieza. Poloniako Gobernuak dio basoa arriskuan jarri duen izurrite bat amaitzeko moztuko dituela zuhaitzak. Izeiaren azaleko kakalardoak jan egiten ditu izeiak eta pinuak, eta Varsoviaren arabera, arriskuan jarri du basoa. Horregatik, basoan moztu daitekeen egur kantitatea hirukoiztu du: 188.000 metro kubiko urtean.
Naturaren Kontserbaziorako eta Babeserako Nazioarteko Batasuna ez dator bat gobernuaren usteekin, ez dute uste kakalardoa mehatxua denik, eta salatu dute egurraren salmentatik negozioa egin nahi dutela.
Greenpeace, Naturaren Munduko Funtsak (WWF) eta bestelako eragile ekologistek salaketa jarri dute Europako Batzordearen aurrean, eta basoa 150.000 hektareako parke natural bilakatzeko galdegin dute, basoak Bielorrusian duen aitortza bera izan dezala, alegia.
Europako Batzordea "azken abisua" eman zion Poloniako Gobernuari, baina Jan Szyszko Ingurumen ministroak erantzun du ez daukatela planak aldatzeko asmorik eta ez dutela Europako Justizia Auzitegira joateko beldurrik. Mozte lanak martxan daude momentuz.
Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]
Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]
Klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi-bileran akordioa sinatu dute eta 16.000 milioi euro bideratuko dituztela diote basoak babestera eta basoberritzera.
Munduko animalia eta landareen %10aren etxea da, baita ehunka herri eta kulturaren sorterri eta babesleku. Munduko basorik handiena ez da kapitalismoaren gurpil zorotik salbu, eta hala deforestazio eta abeltzaintzarako lurren hedapen etengabeak kalte izugarria eragin die han... [+]
Papua Ginea Berrikoa da munduko hirugarren oihan handiena, Amazonas eta Kongo arroakoen atzetik. Astero iristen da handik landare edo abere espezie berri baten aurkikuntzaren berri, bertako milatik gora etnia eta hizkuntzak osorik ikertu gabe daude. Eta hala ere, munduko azken... [+]