“Europako alderdi ustelena” indartzea leporatu dio EH Bilduk EAJri

  • Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren Espainiako Kongresuko bozeramaileak adierazi du kupoa “herri-perspektibarekin” defendatu beharko litzatekeela, ez bi alderdiren artean. PPren “politika ustelak” babestea egotzi die jeltzaleei.


2017ko maiatzaren 04an - 10:01
Marian Beitialarrangoitiak uste du kupoa "herri perspektibarekin" defendatu beharko litzatekeela (argazkia: EH Bildu).
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Kupoari lotutako akordioa sinatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak datozen bost urteetarako eta, ondorioz, EAJk Espainiako Aurrekontuak babestuko ditu. Oposizioko alderdien kritikak jaso ditu.

Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramaileak defendatu du akordioa “ona” dela eta ez duela inor kaltetzen. Beitialarrangoitiak, berriz, esan du ez diola inongo onurarik ekarriko, ez euskal gizarteari, ezta Espainiako langileriari ere. PPren “politika ustel, antidemokratiko eta antisozialak” babestea leporatu die jeltzaleei.

Cristobal Montoro Espainiako Ogasun Ministroa ere kritikatu du. Aurrekontuen aurkezpenean “errealitatea faltsutzea” egotzi dio, baita “enpresa handien mesederako” gobernatzea ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PP-EAJ akordioa
Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka. Hauteskunde-programak erretzeko paperaren parekoak dira... [+]


2018-05-29 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Aurre-enkontruak

Adabaki fiskala

Independentista sentitzen den edonorentzat oso zaila da onartzea EAEk urtean 950 milioi euro ordaindu behar izatea kupo gisa. Kafesne horri demagogia tanta batzuk botaz gero, esan daiteke Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrei egunean hiru milioi euro kostatzen zaiela... [+]


2017-05-05 | Axier Lopez
Pintaketak egin dituzte hainbat batzokitan EAJ eta PPren arteko akordioa salatzeko

"Esadazu norekin zabiltzan eta zein zaren esango dizut" gaztelaniazko esamoldea margotu dute Bizkaiko hainbat batzokitan. EAJ eta PPren arteko akordioak “gazteen oraina belztu” eta “etorkizuna kakatzara botatzen duela” salatu du Ernai gazte... [+]


Espainiako Gobernuaren xantaiaren aurrean makurtzea leporatu dio LABek EAJri

Sindikatu abertzaleak salatu du Espainiako Gobernuak Kongresuan babes nahikorik ez duenean kupoa negoziatzen duela eta, kasu honetan, EAJk “xantaia politikoa” onartu duela. 


Rajoyk EAJ “erosi” duela salatu du Podemosek

Euskal gizartearen eskubideak “kanbio-moneta” bezala erabiltzea leporatu dio Nagua Alba Podemos Euskadiko idazkari nagusiak  EAJri.


Mendia (PSE-EE): “Kupoaren soluzioarekin Gobernu akordioan ezarritako helburuetako bat bete da”

Espainiako Gobernuak eta EAJk kupoaren inguruan sinatu duten akordioa  positibotzat hartu du Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, “EAEren eta gainontzeko erkidegoen arteko adostasunean oinarritutako autogobernuaren aldeko apustua indartzen duelako”.


2017-05-03 | ARGIA
Kupo berria adostu dute EAJk eta PPk, 2017an 956 milioi eurokoa izango da

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak kupoari buruzko akordioa adostu dute datozen bost urteetarako. Horrela, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioek 2021era arte dute finkatua urtero Espainiako Gobernuari ordaindu beharko diotena.


Eguneraketa berriak daude