Macronek egindako deiari erantzunez, NATOko eta Europako agintariak Parisen elkartuko dira astelehen honetan, AEBek eta Errusiak iragarri ostean Ukrainako gerra amaitzeko elkarrizketei heltzekotan direla. Europak diru asko xahutu du Ukraina laguntzen, eta gerra amai dezakeen negoziazio aldia hastear denean, Saudi Arabian, pisua eduki nahi du prozesuan.
Ukrainari laguntzen –eta Errusiaren aurka posizionatzen– jarraitzea da Europako Batasuneko estatukideen asmoa, nahiz AEBetako Etxe Zurira heldu berria den Donald Trumpek bestelako plan batzuk eduki. Izan ere, Joe Bidenen aurreko administrazioak ez bezala, Trumpek harreman ona du Errusiako presidente Vladimir Putinekin. Aurreko asteazkenean ordu eta erdiko telefono deia izan zuten Trumpek eta Putinek, tonu onean, Etxe Zuriak zabaldutakoaren arabera, eta Ukrainako gerrari amaiera emango liokeen elkarrizketa saioari ekiteko moduan dira. Behin Putinekin hori hitz eginda, Ukrainako presidente Volodimir Zelenskiri deitu zion Trumpek, lehenarekin izandako solasaren berri emateko, bigarren horri ezer erabakitzeko ahalmenik eman gabe.
Gauzak horrela, Zelenski babesgabe ez uzteko eta EBko estatukideek Ekialdean izan nahi luketen pisua aldarrikatzeko, Frantziako presidente Emmanuel Macron hasi da fitxa mugitzen. "Urgentziazko batzar informala" deitu du astelehenerako Parisen, 16:00etan, bera izango da anfitrioi, eta hainbat estatuetako buruzagik baieztatu dute bere hartzea: hala nola Alemania, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Herbehereak eta Danimarkak.
Zortzi estatu horiez gain, batzarrean egongo dira Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyen, Europako Kontseiluko presidente Antonio Costa eta NATOko idazkari nagusi Mark Rutte.
Macronek aurreratu duenaren arabera, batzar horretan AEBei interpelatuko diete esanez Putinek Ukrainako inbasioarekin eten behar duela; beste era batera esanda, Trumpek ulertzera emandakoa, Ukraina ez dela 2014aren aurreko mugetara itzuliko –Errusiak Krimea anexionatu zuen urte hartan–, Macronen eta enparauen ustez ez da bidezkoa.
Errusiak eta AEBek negoziazio mahai bat zabalduko dute Saudi Arabian, eta hara bidean dira dagoeneko bi eragileak. Europari ez zaio ideia gustatu, ez baita ez bere lurretan egingo, eta ez dagoelako gonbidatuta. Horregatik, eserlekua eskatu du han.
Giroa bero dator Munichetik
Azken egunotan Segurtasun Biltzarra egin da Alemanian, Munich hirian, eta han bistaratu da AEBetako administrazio berriak ez duela Europaren premiarik ikusten Errusiaren eta Ukrainaren artean "bakea" ezartzeko.
Donald Trumpen aldameneko DJ Vance egon da biltzar horretan, eta bi puntu hauek argi utzi ditu bere hitzaldian: ez duela onartuko Ukraina NATOn sartzea, eta balitekeela AEBek negoziazio mahaian ez jartzea ukrainarrentzat garrantzitsuak izan daitezkeen hainbat neurri.
Ukrainako presidente Zelensky, hori entzunda, gogor mintzatu da gero: Europako Batasunari dei eginda, "Europako armada sortzeko unea" dela seinalatu du, AEBei kexa adierazita, ez dutelako inoiz nahi izan Ukraina NATOn sartzea. Gauzak horrela, Europako armada berri hori "beste NATO" baten barnean irudikatzen du Zelenskyk: "Hori gertatu ezean, segurtasun berme errealik edukiko ez dugunez, ez dugu su eten bat onartuko".
Munichen, giroa horrelakoxe bero, aspaldian ez bezala ideietan urrun, biltzarraren antolatzaile Christoph Heusgen negarrari eutsi ezinda geratu zen.
Europa Ukrainaren alde, AEB baino gehiago
Ukrainako gerra amaituko bada, azken prozesu horretan zeresana eduki nahi du Europak. AEBetako Etxe Zurira Donald Trump heldu izanak, ordea, eragin du Europaren hitzek apenas pisurik ez edukitzea geopolitikaren tableroan. Lehen ere ez zen, dena dela, fundamentu handiko pieza; agerian geratu da orain, Trumpekin. Europa lehen unetik izan da Ukrainako erresistentziaren aliatu fidela, Joe Bidenen norabideari segitzen ziona. Are gehiago, Europar Batasunak –Erresuma Batua ere batuta– diru gehiago xahutu du Ukrainari laguntzen, AEBek baino gehiago.
Industria belikoan soil-soilik, Europako herrialdeek 133.000 milioi euro eman dizkiote Ukrainari, eta 114.000 milioi euro AEBek. Alemaniako unibertsitate batek egindako txostena da Italiako Corriere della sera hedabideak jaso duena. Esanguratsua da datu hori: Bidenek agindu Ukrainari laguntza emateko, eta Europak konplitu; orain, Trump ari zaie aliatuei eskatzen haien defentsa gastuak bikoizteko, eta itxura du bide hori hartuko dutela guztiek.
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Ukrainako gerra hasi zenetik, bi potentziak ez dira mahai beraren bueltan eseri. Negoziatu egingo dute nola amaitu gatazka belikoa. Ukrainako presidenteak, ordea, esan du ez duela mahai horretan adosten den ezer onartuko, bera ez baitute gonbidatu.
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Gazpromekin zuen kontratua ez du berritu Volodymyr Zelenskyren gobernuak eta, asteazken goizean, Europa ekialdea hornitzeko gasaren fluxua eten du errusiar konpainiak.
Atentatua astearte goizean izan da, Kieveko auzitegi batek Kirillovi Ukrainako tropen aurka arma kimiko debekatuak erabiltzea leporatu eta hurrengo egunean. 300 gramo TNTko karga zuen lehergailuak, eta Errusiak jazotakoa argitzeko ikerketa bat jarri du abian.
Moskuk erakutsi du bere disuasio ahalmena areagotu dezakeela arma nuklearrik erabili gabe eta modu horretan bere arerioen gorakadari erantzun diezaiokeela. Bide batez, errusiar erruletan jokatzen ari diren europar erakundeetan arrakalak zabaltzen ditu.
Arma nuklearrarekin erantzuteko aukera dakarren dekretua izenpetu du Vladimir Putin presidenteak. Hegazkinekin, gurutzaldi misilekin zein droneekin "eraso masibo bat" pairatzeak ondorioztatu dezake arma horren erabilpena.
Urtarrilaren 20an utziko du AEBko presidente kargua Joe Bidenek, lekukoa Donald Trumpi emanda –zeinak AEBen norabide aldaketa marka dezakeen Ukrainako gerran–. Agintaldia amaitu aurretik, baina, irakurri dugu Ukrainari baimena eman diola Errusiako Kursk eskualdean... [+]
Errusian Ukrainarekiko gerra-frontean arituko liratekeen iparkorear soldaduena bezalako kontakizunak entzuten direnean, kosta egiten zaio behatzaileari bereiztea zer izan daitekeen gerra-lainoak lausotzen duen errealitatea, eta zer maskirovka klasikoenekoa.
Dagoeneko milioi bat pertsona hil dira Errusiaren eta Ukrainaren arteko gerra hasi zenetik, hainbat informek jaso dutenez. Hildako gehienak soldaduak dira, eta ondoren zibil ukrainarrak. Udara honetan izan dira kopururik altuenak 2022tik.
Asteazken honetan Ukrainako lehendakari Volodimir Zelensky Londresen bildu da Keir Starme lehen ministro britainiarrarekin eta Mark Rutte NATOko idazkari nagusi berriarekin. Ondoren bildu da ere Europar Batasuneko beste buruzagi garrantzitsuekin. Helburua da “garaipenerako... [+]
Irailaren 19an Europako Parlamentuaren gehiengoak honen alde eman zuen botoa: "Berehala kendu ditzatela Ukrainari emandako arma-sistemaren erabilerari jarritako murrizketa guztiak Errusiako lurraldean". Hitz arruntetan esanda: "Bota itzazue luzera handiko misilak... [+]
Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]