Europak eskatu dio Nafarroari irrati eta telebista pribatuak euskaraz bermatzeko

  • Espainiako Estatuak Europako Hizkuntza Gutxituen Ituna sinatua dauka. Europako Batzordeak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen egoera aztertu du eta emaitzekin txostena argitaratu.


2012ko urriaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Europak Nafarroako Gobernuari esan dio aztertzeko Xorroxin Irratiaren eta Xaloa Telebistaren egoera. Argazkia: Dani Blanco.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika aztertu du eta Gobernuari eskatu dio gutxienez euskarazko telebista kate pribatu bat eta irrati pribatu bat bermatzea. Hedabideekin segiz, Euskalerria Irratiak lizentziarik gabe zergatik jarraitzen duen berriz aztertzeko eskatu dio, baita Xorroxin Irratiaren eta Xaloa Telebistaren egoerak begiratzeko ere.

Europako Batzordeak gomendatu dio euskarazko hedabideei diru-laguntzak bideratzea. Hezkuntzan, ingeles ereduek (TIL eta British eredua) euskarari nola eragiten dien aztertzeko eskatu dio. Batzordeak Nafarroako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetza hitzarmenak txalotu ditu, baina dio praktikan ez dutela eragin garrantzitsurik izan.

Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Estatuari eskatu die justizia administrazioan langile euskaldunen proportzioa egokitzea, esate baterako, hala nahi duen herritarrak epaiketa euskaraz izan dezan. Europako Batzordeak Espainiako Estatuari hizkuntza gutxituak bultzatzeko egindako esfortzua eskertu dio, eta era berean, justizia eta estatuko administrazioetan hizkuntza gutxituak gehiago sustatzeko neurri gehiago hartu behar dituela esan dio.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hamaika telebista
Hedabideak publizitate instituzionalik gabe Iruñean
Langa bat gehiago

Kalkulua zehatza da. Iruñeko biztanleen %10,5 da euskalduna. Navarra Sumak gidatutako Iruñeko Udalak publizitate instituzionala lortzeko gutxienez audientzia osoaren %10 izatea exijitu die hedabideei. Euskarazko hedabideek publizitatea lortzeko hiriko biztanle... [+]


2015-01-30 | Iure Eizagirre
IDEMtitateak: “Emakumeak denonak diren gaiez hitz egiten jartzen ditugu”

Hamaika Telebistaren IDEMtitateak saioak jaso du 2015. urteko Telebistako Argia Saria.


2014-06-30 | ARGIA
Beñat Zamalloak jaso du Rikardo Arregi sari nagusia, bertsolari txapelketaren jarraipenagatik

Andoainen banatu dituzte Rikardo Arregi katezaritza sariak. Beñat Zamalloak eskuratu du sari nagusia, Berrian, Bizkaia Irratian, Radio Vitorian eta Hamaika Telebistan egin zuen 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren jarraipenagatik. Kazetari berriaren saria Garikoitz... [+]


2013-07-08 | Xuban Zubiria
Hamaika eta Xaloa telebistei lizentzia eman die Nafarroako Gobernuak

Hamaika telebistak Iruñerrian emititzeko lizentzia lortu du. Xaloa telebistari berriz, Nafarroa osoan emititzeko lizentzia eman dio gobernuak.


2012-10-26
Hedabideentzako bi lizentzia lehiaketara bost enpresa aurkeztu dira Nafarroan

Lurreko Telebista Digitalerako bi lizentzia lehiaketa ditu abian Nafarroako Gobernuak eta bost enpresa aurkeztu dira zazpi proiekturekin.


2012-10-10
Bost telebista katek elkarlanean sortu dute ‘Gurean gaur’ Gipuzkoako albistegi berria

Tokiko bost telebista elkarlanean arituko dira aurrerantzean Gipuzkoako euskarazko albistegi berrian. Goiena, Goierri, Erlo, 28.kanala eta Hamaika telebista dira 'Gurean Gaur' saioaren sortzaileak. Bost euskarazko komunikabide horiek “indarrak bildu” eta... [+]


2012-04-19
Hamaika Telebistak egoitza berria inauguratu du Donostian

Hamaika Telebistak egoitza berria ireki du Donostiako Zuatzu parkeko Pia eraikinean. Duela hiru urte hasi zen emititzen Bilbon, eta geroago Donostiara heldu zen. Duela gutxi arte Gipuzkoa Telebistaren egoitzatik emititu du, eta orain ere alokairuan jarraituko du.


2009-11-21
Telebista itzalezinaren ipuina

Bazen behin, animaliek hizketan zekiten garaian, txakurrak ortozik baina katuak txarolezko oinetako arrosekin zebiltzan garaian, beraz ez hain denbora zaharretan ere, ume bat, nerabe bat, telebistari itsatsita bizi zena, atzamar erakuslea, erpuruaren ondoko eria telebistako... [+]


Eguneraketa berriak daude