Europa eta autodeterminazio eskubidea

  • Nola jokatzen du Europar Batasunak estaturik gabeko nazioekin? Badirudi horietako biztanleen ekimenek ohiz kanpoko oztopoak aurkitzen dituztela.


2015eko ekainaren 08an - 08:34

Oraindik orain Bruselara egindako bidaian –Nafarroako zona euskaldunean hizkuntza-eskubideak urratzen zirela eta Osasunbideak arau europarrak ez dituela betetzen ikusirik Batzordeari neurriak hartzeko eskatzen zion gure 521/2014 Eskabidea onartua eta gero artxibatua izan zela jakin ostean– Bernad Daelemans flandriarrarekin harremanetan jarri ginen, International Comission of European Citizens (ICEC) batzordeko bozeramaile eta Vlams Komitee Voor Brussel batzordeko idazkari denarekin.

Gure eskabidea onargarritzat hartu zuen Eskabide Batzordeak, iritzi baitzion elkarren aurka zeudela Europar Batasuneko (EB) arau eta balioak, baina subsidiariotasun printzipioa aplikatuz, soluzioa estatuetan bertan jartzen zuen, juxtu eskabidea eragin zuten haietan, Nafarroako zonalde euskalduneko herritar europarren oinarrizko eskubideak ukatzen dituzten haietan.

Horrela, Europako Parlamentuak ezartzen zuen eskubide bat zela herritar europar guztientzat entzunak izatea eta Europako Batasunari eskua harraraztea, estatuek arau europarrak betetzen ez dituztenean; hori ia urte bete iraun duen prozedura bihurtu da eta amaieran soluzio edo konponbidea jatorrira itzultzen izan da, subsidiariotasun printzipioa aplikatuta.

Apirilaren 13an mintegi bat egin zuten European Citizen Initiative-ren (ECI day) baitan Bruselan, eta hara joan ziren Europako Batzordeko presidenteordea, Timmermans, Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldeko presidentea, Henri Malosse, Ombudsman europarra eta Europako Batasuneko beste agintari batzuk. Herritarren Ekimen Europarrari (ECI) esker Europar Batasuneko milioi bat herritarrek zuzenean esku har dezakete EBko politiken aurrerabidean, Europako Batzordeari eskatuz onar dezala legea egiteko proposamen bat.

Aurkeztu diren 51 herritar proposamenetatik, aurkeztu baitira zenbait gaiez, uraren kalitateaz eta animalien bibisekzioaz esaterako, 31 bakarrik onartu dituzte tramitera eta horietatik soilik hiruk lortu dute milioi bat firma eskuratzea, zenbait arazo baitaude sinadurak balioztatzerakoan, estatu bakoitzak bere prozedurak ezartzen dituelako europar herritar kontzeptua erabakitzeko. Baina arazorik nagusiena, Europako Batzordeak oztopo asko jartzen dituela tramitera onartzeko.

ICEC batzordeak sinadura bilketa bat hasi zuen, proposamen bat egiteko, Europako araudiak onar dezan estaturik gabeko herrien autodeterminazio eskubidea. 600.000 sinadura jasoak zituenean Batzordeak agertu du bere iritzia, esanez proposamen horrek aldaketa ekarriko lukeela Europako Batasuneko Itunetan eta hori ezin daitekeela egin ECI baten bitartez (herritarren ekimen europarra), baina hori ez da hala izan Itunak aldatu dituzten beste proposamen batzuekin.

Bernard Daelemans flandestarrak, ICEC-eko bozeramailea baita,  Eskozia, Katalunia, Hego Tirol eta Veneto-ko taldeak ordezkatuz, gogorarazi zien apirileko ECI day horretan, etengabe gertatzen den jokabidea dela ezezkoa, Europako estaturik gabeko nazioetako herritarren oinarrizko eskubideak urratzeari buruzko eskabide edo ekimenei ezezkoa ematea. Timmermans-ek erantzun zuen Batzordeak begirunea izan behar ziela herri bakoitzeko erakunde demokratikoei eta ez zutela sartu behar haien eskumeneko gauzetan.

Bernard Dalemans-ek berriro esan zuen haren borondatea gai horietan alde edo aurka ez azaltzea bazen, zergatik Eskoziaren eta Kataluniaren kasuetan Batzordeko presidenteak, Barroso jaunak, publikoki esku hartu zuen erreferendum eskoziarraren eta kontsulta katalanaren atarian, esanez Eskozia eta Kataluniak demokratikoki  independentzia aldarrikatzen bazuten ez zutela tokirik izango Europako Batasunean. Timmermans-ek ez zuen jakin zer erantzun eta zehaztasunik gabe hitz egin zuen.

ICEC erakundeak Europako estaturik gabeko herrien mugimendu sozialak elkartzen ditu eta xede nagusia du Europako Batasuneko markoan autodeterminazio eskubidea askatasunez baliatu ahal izatea. ICEC-ek ekintza bateratuak egin nahi ditu estaturik gabeko herriekin, eskubide hori aldarrikatu eta lortzeko. Heldu den abenduaren 9rako antolatua du Biltzar bat autodeterminazioaz Europako Parlamentuan, eta euskal ordezkaritza ere han egotea espero dut.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude