“Eurocopa honi ez. Gelditu dezagun”

  • Larunbata apirilak 10, goizeko 11:00k, balizko Eurokoparen segurtasun-hesiaren eraikuntza lanak San Mames estadioaren atarian, eta horrekin aurrez aurre, Eurocopa Honi Ez! plataformaren materiala saltzen duen postu bat. Minutuak aurrera joan ahala, gazte taldeak biltzen hasi dira zelaiaren inguruko kale, taberna eta kafetegietan. 12:00ak heldu dira, eta milaka lagun daude jada; gehiegi, modu desordenatuan egoteko. Manifestazioaren antolatzaileek “Eurocopa honi ez, gelditu dezagun” dioen pankarta zabaldu dute Felipe Serrate kalearen parean, eta hiru zutabetan banatu dituzte bertaratu diren guztiak, segurtasun distantziak errespetatuz.

Jende mordoa bildu du Bilboko manifestazioak / 'Gedar'

2021eko apirilaren 11n - 15:11
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Manifestazioa futbol txapelketaren aurkako oihuekin hasi da, Sabino Arana etorbidean behera. Ertzaintza hiru furgoirekin atzetik zelatan dutela, Bihotz Sakratuko biribilgunera iritsi eta eskuinera jo dute, Kale Nagusirantz. Saltokietatik sartu-irtenean dabiltzan pertsonak mobilizazio zaratatsuari so gelditzen dira. Ibilbidean zehar, bengalei, ke-ontziei eta plataformaren banderola laranjei eusten diete kideek. Zenbait minuturen buruan, Moyua Plazara iritsi dira, “espainolismoa suntsitu” eta “langile antolakuntzaz gelditu” aldarrizkatuz. Primark saltokiaren eraikuntza-lanean dabilen behargin bat aldamiotik mugikorrarekin filmatzen ari da manifestazio jendetsua. Eskuinetik inguratu dute plaza, Kale Nagusian behera jarraitzeko. Abandora iritsi eta Buenos Aires kalerako bidea hartu dute. Bertan, Bilboko Justizia Epaitegiaren parean, “Justizia Iñigorentzat!” oihuka hasi dira manifestariak, Iñigo Cabacasen heriotzaren 9. urteurrenean.

Manifestazioa Bilboko udaletxearen aurrera heldu da, eta antolatzaileek eskaileretan prestatu dute azken hitzartzea, mikrofonoa eskuan. Hala, milaka lagunen aurreran azaldu dute plataformaren irakurketa. Euren esanetan, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzioak “kosta ala kosta” ari dira eusten Eurokopa Bilbon ospatzeko asmoari. Arduradun politikoak pandemiaren, krisi ekonomikoaren nahiz eskubideen galeraren aurrean “ezikusiarena” egiten ari direla azpimarratu dute. EAJri, adibidez, “dena diruagatik” jarrera sustatzea egotzi diote kirol ekimen erraldoiaren bultzatzaile autonomiko eta lokal gisa. Horrekin bat, hilabetez hilabete jazo den askatasun zibil eta politikoen urraketa “erabat arbitrarioa” izan dela salatu du kolektiboak: “Horrela bakarrik uler daiteke Eurokopa jokatu bai, baina biltzeko debekua edo etxeratze agindua mantentzea". Azkenik, Espainiako selekzioak Bilbon jokatzeak “proiektu espainolista atzerakoian sakontzea” dakarrela ohartarazi dute.

Gasteizen ere bai

Mugikortasun askatasunen murrizketak tarteko, arabarrak ezin izan dira Bilbora joan. Hori bai, Eurokoparen aurkako protesta ez da zokoratu. Andre Maria Zuriaren plazan elkartu dira dozenaka lagun, lelo berarekin. Debekuak debeku eta Bilbokoa baino eguraldi kaxkarragoarekin, aldarrikapen eta irakurketa kritikoak entzun dira Gasteizen ere bai. 

Iruñean, debekua

Iruñeko Gaztelu Plazan egitekoa zen mobilizazioa debekatu egin du Nafarroako Gobernu Delegaritzak apirilaren 9an. Horren aurrean, ondokoa adierazi du Eurocopa Honi Ez-ek: “Osasun egoeraren aitzakipean izaera totalitarioko neurriak aplikatzen jarraitzen dute, askatasun politikoak berriz ere murriztuz”. Gainera, erabaki horren kontraesanak ere nabarmendu ditu plataformak: “Pandemiaren egoera Euskal Herrian nahiko ona da 13.000 ikusle San Mamesen sartzeko, baina kaxkarregia aldarri politikoak plazaratu ahal izateko”. Ondorioz, ez da manifestaziorik izan Nafarroan, baina “aldarriak zabaltzen” jarraituko dutela adierazi dute. Horrekin batera, “mobilizazioei adi egoteko” gonbita luzatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eurokopa 2020
2021-04-22 | Ixone Arana
Eurokopa ez da Bilbon jokatuko

Eurokopako futbol partida San Mamesen ez jokatzea erabaki du Espainiako Futbol Federazioak. San Mamesen jokatzeakoak ziren partidak Sevillako La Cartujan jokatuko dira.


2021-04-15 | Mikel Eizagirre
Eurokopa Bilbon?
Futbola baino gehiago, aldeko zein kontrakoentzat

Futbola, 22 lagunez osatutako kirola, pasio, inspirazio iturri edo “harmailak testosteronaz betetzeko aitzakia”, ikuspegiak bezain ugariak dira jarduerari esleitzen zaizkion definizioak. Baina bada onarpen maila zabala duen ideiarik ere: futbola gutxi batzuentzat... [+]


2021-03-24 | Jon Torner Zabala
“Eurocopa honi ez” mobilizazio nazionala Bilbon, apirilaren 10ean

UEFAk apirilaren hasieran erabakiko du Bilbo izango den Europako Futbol Txapelketa jasoko duen hirietako bat. Alegia, Espainiako selekzioak San Mamesen jokatuko ote duen. Horren aurrean, mobilizazio nazionala deitu du Eurocopa Honi Ez ekimenak, apirilaren 10ean Bilbon.


2020-09-30 | Jon Torner Zabala
Eurokopa 2021 Bilbo: Garraio publikoa dohainik zaleentzat, hormigoizko 95 hesi antiterrorista...

Bilboko Udalak "segurtasun plan" berezia diseinatu du, 2021eko Eurokopa futbol txapelketako hainbat partida San Mamesen jokatuko direla-eta. Esaterako, hiriko kaleetan hormigoizko blokez osatutako "95 hesi antiterrorista" jarriko dira. Helburua da zazpi tona... [+]


2020-02-13 | ARGIA
“Eurokopa honi ez!” aldarria Bilbao International Football Summit jardunaldietan

"Eurocopa honi ez!" plataformako kideek txapelketaren aurkako eta euskal selekzioaren aldeko aldarria eraman dute BIFS gailurrera. Salatu dutenez, bi kide identifikatu dituzte eta Athletic-eko segurtasuna bultzaka aritu da jendearen aurka.


2020-01-23 | Jon Torner Zabala
Eurokopa honi ez!: Manifestazio eta topaketa nazionalak

Eurocopa honi ez! kolektiboak deituta, Bilbon ere jokatuko den futbol txapelketaren aurkako manifestazio nazionala egingo da martxoaren 28an Bizkaiko hiriburuan, Zabalburu plazatik abiatuta; eta bi aste lehenago, 14an, Etxean jokatzen dugulako topaketa nazionala hartuko du... [+]


2019-12-18 | Jon Torner Zabala
Ez, ez da soilik kirol ekitaldi bat

Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak, 1967az geroztik lehenbizikoz Euskal Herrian, San Mames estadioan jokatuko ditu 2020ko Eurokopako hiru partida. “2014an aurkeztu genuen hautagaitza Bilboko Udalak, Bizkaiko Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak, artean ez genekienean... [+]


2019-12-05 | Hala Bedi
Markos Lezaun (Eurocopa Honi EZ)
“Gizartearen esparru guztietan kapitalaren eraso bat da”

"Bilbao 2020 Eurokopa Honi Ez" plataformaren aurkezpena burutu da Sumendi Espazioan.


Jaurlaritzak “normaltasun” irudia eman nahi du, Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak Euskal Herrian jokatu arren

“Soilik kirol gertakari gisa” izendatu nahi du Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Bingen Zupiriak 2020ko Eurokopan Espainiako selekzioak Bilboko San Mames estadioan jokatzea.


Espainiako gizonezkoen futbol selekzioak hiru partida jokatuko ditu San Mamesen 2020ko Eurokopan

Bilboko futbol zelaia Espainiako selekzioak etxeko talde gisa jokatzen duen aldiro erabiliko dute. Ez da egoitza bakarra izango, izan ere 2020ko txapelketako partidak Europa osoko zelaietan jokatuko dira.


2019-10-10 | Topatu.eus
Solokoetxe Institutuan EuroCopa 2020an bolondres moduan lan egiteko eskuorriak banatu dituztela salatu dute ikasleek

Bilboko Solokoetxeko ikasleek EuroCopa 2020an lan bolondresak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu dizkietela salatu dute. Ekimenak sustatzen duen lan prekarioaren aurrean, "esklabo" izateko asmorik ez dutela adierazi dute.


2019-10-08 | Topatu.eus
Bilboko Solokoetxe institutuan 2020ko Eurokopan bolondres lan egiteko eskuorriak banatu dituztela salatu dute ikasleek

Bilboko Solokoetxeko ikasleek EuroCopa 2020an lan bolondresak egiteko eskuorriak eta gutunak banatu dizkietela salatu dute. Ekimenak sustatzen duen lan prekarioaren aurrean, "esklabo" izateko asmorik ez dutela adierazi dute.


2020ko Eurokopan jardungo duten enpresek ez dutela zergarik ordainduko salatu du Eragin Bilbok

Bizkaiko Batzar Nagusiek erregimen fiskal berezia onartu dute, 2020ko Eurokoparen bueltan lan egingo duten enpresak zergak ordaintzetik salbuesten dituena.


Eguneraketa berriak daude