Eurobonoak? Greziaren itzalak bizirik dirau

  • Egoera oso larria bizitzen ari da Europar Batasunean, Covid-19 gaitzaren aurrean herrialde batzuek agertu duten elkartasun jarrera eskasa dela eta. Funtsean Alemania, Austria eta, bereziki, Herbehereek erakutsitako jarrera gogorrarekin.


2020ko apirilaren 11n - 19:27

2008ko krisian ere pitzadura handiak agertu ziren Europar Batasunean, baina iparreko herrialde aberatsenek hegoaldekoei euren doktrina latza inposatu zieten. Gaur egun indar bizian dagoen gobernuen aurrekontuetako gastu sabaiak ezerk baino hobeto islatzen du garaipen hura.

Diruaz gain, bestelako jarreretan ere ikusi dira EBren arrakalak. Martxoaren hasieran Italiaren egoera larria zela ikusi eta Espainiako Estatukoa larritzen ari zenean, Alemaniak bere osasun produktuen esportazioa debekatu zuen gainerako EBko herrialdeetara. Italiak Txina, Kuba eta Venezuelari eskatu behar izan zien laguntza.

Lehen torpedo horren ondoren, Italiak, Frantziak eta Espainiak gidatutako talde batek EBk krisi honen aurrean modu bateratuan erantzutea nahi izan du, bai EBk eurobonoak igorriz eta baita maileguetarako bestelako formulak proposatuz ere: hau da, laguntza bai, baina baldintzarik gabe. Greziari jarritako neurri gupidagabeak zituzten buruan herrialde horiek.

Ez ziren 2008ko krisialdi luzearen oihartzun bakarrak. Funts putreak ere laster hasi ziren hegan, haien begiak Italiako hanka minduaren gainean jarriz: otsailaren amaieratik eta martxoaren erdira, Italiaren arrisku prima %60tik gora igo zen (otsailaren 28an 170 eta martxoaren 17an 276).

Egoera horretan, Herbehereak eta Alemaniak hasieratik argi utzi zuten ez zirela partekatutako neurrian aldekoak eta joan den ostegunera arte blokeatu zuten akordioa. Hegoaldeko estatuek garaipentzat jo dute baldintzarik gabeko funts horren eratzea, baina larunbat honetan Publiko egunkariak argi gogorarazten du bai Wopke Hoekstra holandar finantza ministroak bai bertako egunkari garrantzitsuenen ustez, Herbehereak oso gutxi mugitu direla euren posiziotik. Onartutako 540.000 milioi euroetatik 240.000 miloi euroko mailegua prest egongo da laster, baina estatuen erreskaterako MEDE funtsetatik aterako da, hau da, Greziari aplikatu zitzaion funts mota beretik.

Desberdintasuna da, gobernuek diru hori Covid-19aren osasun krisirako bakarrik erabiltzen badute, ez zaiela inongo baldintzarik jarriko. Baina erabiliko balute ekonomia berpizteko beste edozein alorretarako, baldintza zehatzagoak jarriko litzaizkieke. Baldintza eta mekanismo horien Troika usaina oso handia da eta, dagoeneko, hainbat herrialdek adierazi dute printzipioz ez dituztela funts horiek ukituko.

Ez da baldintza bakarra, besteak beste, gogorrena delako EBko funts hauei helduta ere, estatuek itsu-itsuan jarraitu beharko dutela betetzen sabai gastuaren arau sakratua, noiz eta, adibidez, Italia eta Espainian dagoeneko 33.000 bat hildako direnean. Bistan da, EBko aberats eta neoliberalenentzat zerk jarraitzen duen izatean garrantzitsuena; eta nola, oraingoz bederen, gainerako gobernuek men egiten duten.

Eurobonorik ez

EBko osteguneko akordioaren esanetan, aurrera begira irekita geratzen da bestelako finantza tresnen erabilera eta Italiako finantza ministro Roberto Gualtierik, adibidez, baliatu du adierazpide hori eurobonoen buztana ikusteko, baina aditu gehienen esanetan, gaurkoz hori ezinezko formula da. Publico egunkariak dioskunez, Wopke Hoekstra aipatu ministro holandarrak ere argi dio bere Twitter kontuan: “Eurobonoen aurka gaude eta egongo gara. Hauek, epe luzera ez dira lagungarriak izango ez Europarentzat, ezta Herbehereentzat ere”. Eta Alemaniako lehen ministro Angela Merkelek ere argi utzi zuen bere jarrera ostegun arratsaldean: “Badakizue, gure batasunaren egungo egoera politikoan, ez naiz zorra elkarrekin jaulkitzaren aldekoa, eta horregatik arbuiatzen ditut eurobonoak”.

Merkelek adierazitako batasunaren egoera politiko hori zein den ez da zehazten, baina argi dago bere bizitzako une ahulenetakoan dagoela. Erresuma Batua atera berri, Herberehetan ere ateratzeko oihartzunak izan direnean, ez dira gutxi pentsatzen dutenak ea zertarako balio duen EBk horrelako egoera larri batean estatu aberatsenek elkartasun ekonomikorako prestutasunik ez badute. Publikoki horixe bera adieraziz, pentsamolde horren buruan jarri da Portugalgo lehen ministro Juan Costa eta argi galdetu dio Holandari “ea EBn jarraitu nahi duen”. Gogorrago ere jardun du Costak: Hoekstra ministro holandarrak EBko finantza gailurrean eskatu zioenean Batzordeari “iker zezala ea zergatik herrialde batzuek ez duten koronabirusari aurre egiteko adina aurrekonturik”, portugaldarrak “nazkagarritzat” jo zuen eskaera.

Bankuak pertsonak baino garrantzitsuago

Hitzak hitz eta akordioak akordio, larri dauden herritarrekiko mesprezua berriz agerian da EBko erakundeetan. Gogoratu behar da, 2008ko krisitik eta gaur egun arte, Europako Banku Zentralak ehunka milioi euro eskaini diela bankuei oso interes txikiarekin edo zero interesarekin. 2008ko krisian ere ulertezina zen nola EBZk jarri zitzakeen dirutza horiek bankuen eskuetan eta ez estatuenetan eta orain ere berdin gertatzen da. EBren finantza tresna garrantzitsuenak jarraitzen du bankuei dirua eskaintzen %0 eta %0,25 arteko interesarekin , baina EB ez da gai larri diren bere estatuei –herritarrei– dirua baldintza berdintsuetan uzteko, noiz eta mahai-gainean dozenaka milaka hildako direnean.

Hainbat alorretan aipatzen da oraingoan ez litzatekeela 2008an bezala jokatu behar, baina EBko diruen erabilerarako lehen borroka honek argi ilunak barreiatzen ditu etorkizunera: EBko agintariek berdin jokatu nahi dute eta, oraingoz, EBko estatuak ere berdintsu jokatzen ari dira. Koronabirusaren eragina sakona da, baina Greziaren itzala ere bai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


COVID iraunkorra duen langile bati ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio Bilboko Lan Arloko Epaitegiak

Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.

 


2023-01-26 | ARGIA
Otsailaren 7an amaituko da garraioan musukoa eramateko derrigorra Hego Euskal Herrian

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.


Txina: Covid-19aren aurkako neurriak murriztearen opakutasuna

Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-11-29 | Leire Artola Arin
Zero COVID politikaren aurkako protestak areagotu dira Txinan

Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]


2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero eskrupulu

Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]


Hondatu da mendia, jausi zaigu bizia

Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]


2022-09-15 | ARGIA
“Pandemiaren bukaera begi bistan dago”, Munduko Osasun Erakundearen arabera

 "Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.


2022-09-01 | Leire Artola Arin
Aldaketekin hasi dute ikasturtea Ipar Euskal Herriko ikasleek

Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]


Koronabirusaren aurkako txertoak hilekoan aldaketak eragiten dituela berretsi du ikerketa batek

Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.


Eguneraketa berriak daude