Asteartean, martxoaren 6an, 17:00etan Baluarten eskainiko dira Euskal Herriko hainbat egileren lanak: "Euritan" (euskaraz), "Winterreise" eta "Rapa das bestas".
1985ean Itxaro Bordak idatzitako "Klara eta biok" narrazioa berrikustea proposatzen du "Euritan" filmak. Egilea bere iraganeko hitzen aurrean jarriz, bertan azaleratzen duen euskal nortasunarekiko harreman periferikoaren begirada eguneratzen da.
Egileak Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi zinemagile nafarrak dira.
ARANTZA SANTESTEBAN
Iruña, 1979. Historian Lizentziatua da (EHU, 2011) eta Zinema Dokumentalean diplomatu zen Bartzelonako CCFB-n. Egun, UNEDen graduondoko batean garatzen du zinemaren inguruko ikerketa lana.
IRATI GOROSTIDI
Eguesibar, 1988. Artista eta zinemagilea, Arte Ederretan Lizentziatua da (EHU, 2011) eta Zine Garaikidearen Ikerketan Master bat dauka (Universitat Pompeu Fabra, 2013).
Pablo La Parra ikerlariaren Europa, futuro anterior proiektuaren eskaerari erantzunez abiatu zuten Arantza Santesteban eta Irati Gorostidi gazteek Euritan film labur dokumentalaren sortze-prozesua. Itxaro Borda idazlea 1985ean kaleratu zuen Klara eta biok narrazioaren aurrean jartzea erabaki zuten, lanaren berrirakurketa bat egiteko, orduan esandakoak egun nola entzuten diren ikusteko. Eta pixkanaka, hainbat emakumeri ahotsa ematea lortu dute, dokumentalaren eta fikzioaren elementuak uztartuz.
Lana 2017ko Kimuak katalogorako hautatua izan da, eta horrek proiektua zabaltzen eta ikusle gehiagorengana heltzen lagunduko diela uste dute autoreek. “Oso zaila da jendeak horrelako lan bat ikustea, guk ez dugulako hori helarazteko baliabiderik”, azaldu du Gorostidik.
Elkarrekin egin dute lan uneoro, erabakiak prozesua luzatu badu ere. “Oso abiapuntu zintzoa, esperimentala, askea du”, gehitu du Santestebanek, eta emaitza “gure artean sortu den elkarrizketaren erantzuna da”, gaineratu du Gorostidik. Ez hori bakarrik: sorreran dokumentalagoa zen arren, bidean fikzioaren hainbat elementu sartzea erabaki zuten, “fikzioa diskurtsoak eraikitzeko beste modu bat delako”.
Informazio hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Inguruan dituen emakume sortzaileek halakorik izateak harritu egiten du, baina berak urte askotan izan du iruzurtiaren sindromea. Irauteak erakutsi dio, ordea, gauza asko ondo ere egin dituela. 2021ean Espainiako Estatuko Goya saria irabazi zuen
Maite Arroitajauregirekin... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]
Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.
Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.
Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.
Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.
47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]
Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]
Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.