Euneiz unibertsitate elitista gelditu


2021eko irailaren 14an - 07:07
Azken eguneraketa: 09:11

Oihartzun mediatiko handirik izan ez badu ere, aurrera jarraitzen du Euneiz (European University of Gasteiz) sortzea ahalbidetuko duen legearen bideratzeak. Euneiz egitasmoa Eusteiz 2018 S.A. entitate pribatuak bultzatzen du, ENTI eta EUSES hezkuntza-zentro atxiki kataluniarrek eta Baskonia eta Deportivo Alavés kirol-sozietate anonimoek sustatuta. Egitasmo hau proiektu zabalago batean kokatuta dago, Innovaraba izen hotsandikoarekin uztailean aurkeztu zena. Eusko Jaurlaritzak proiektu hau, Araba Sport Capital izenburuaz, Next Generation EU funtsetarako aurkeztu du 64 milioi euro eskatuz (horietako 12,5 Euneizerako). Gasteizko Udalak zein Arabako Foru Aldundiak Euneiz finantzatzeko 480.000 euro bana jarriko dutela iragarri zuten ere. Diru publikoaren desbideratze honen propagandaren ikur nagusiak, nola ez!, honako hauek lirateke: lanpostuen sorrera (433 lanpostu, nola eta non sortuko diren zehaztu gabe) eta EAEko BPGari 12 milioi euro urtean gehituko diola. Esatera ausartu bai, baina zertan oinarritzen den ezagutarazi gabe…

Euneizek bost gradu, gradu bikoitz bat eta bi master eskainiko luke, kirol eta osasun zientzien zein teknologia berrien arloetan (eduki digital interaktiboak, bideo-jokoak…). Horietako bi gradu eskaintzen dira jada EHUn (horietako bat Deustuko Unibertsitate pribatuan ere), eta beste hiruren antzeko ikasketak unibertsitarioak ez diren hezkuntza-zentro batzuetan ere badaude. Era berean, Euneizek eskainiko lituzkeen bi masterren edukiak jasotzen dituen bi master eskaintzen ditu EHUk. Euskal jendartearen eskaerak ez du beraz justifikatzen ikasketa berri hauen eskaintza eta, are gehiago, 274/2017 Dekretuak jasotzen duen titulazioen harmonizazio beharra urratuko luke ere.

"Hemen egon eta diru publikoa jaso arren, hemengo gazte gehienek ez dute izango Euneizen ikasteko aukerarik."

Euneiz unibertsitate publikoarekin lehiatzera etorri da. Batetik, ikasleak lortzeko, balizko ikasleak EHUri kenduz. Bestetik, diru publikoa lortzeko. EHUk EAEko aurrekontuetatik urtero jasotzen duen finantzazioa kalitateko hezkuntza-unibertsitarioa eta langile guztien lan-baldintza duinak bermatzeko nahikoa ez den bitartean, Euneiz egitasmoa diru publikoen banaketan sartuta dago jada eta are gehiago sartuko da etorkizunean. Beste eragile pribatu bat guztion dirua bereganatzen. Gaitz erdi Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean Euneizen presidenteak literalki esan zuela ez dutela eskatuko diru-laguntza publikorik proiektua garatzeko… Zertarako eskatu Eusko Jaurlaritzak eta beste erakunde batzuek bermatuko badizkiote funts publikoak?

Ikasleak eta dirua aipatuta, ezin utzi salatu gabe proiektu honen izaera elitista. Hain zuzen, agerraldi berean onartu zen graduen batezbesteko matrikula ikasturteko 8.000 euro izango direla. Itxura gordetzeko asmoz beka-politika bat aurrerago zehaztuko dutela iragarri bazuten ere, argi dago unibertsitate honen hartzaileak baliabide ekonomiko handiko familiak izango direla, neurri handi batean begirada atzerrian jarrita. Hemen egon eta diru publikoa jaso arren, hemengo gazte gehienek ez dute izango Euneizen ikasteko aukerarik.

Beste alderdi batzuek ere eramaten gaituzte proiektu honen aurka kokatzera. Alde batetik, Euneiz sortzeko lege-proiektuak ez du zehazten euskarari emango zaion tratamendua, ezta zein presentzia izango duen ikasketetan.

Bestetik, ez dago zehaztuta zein izango diren langileen lan-baldintzak, arduraldi-erregimena, aukeraketa-prozedurak… Unibertsitate pribatuetan ohikoa den moduan, lanaldi partziala eta behin-behinekotasuna oso altuak izango direla aurreikus daiteke. Erakusgarria da ere irakasle eta ikertzaileen zerrenda oraindik osatua ez izatea.

Proiektuaren inguruko beste hutsune batzuen artean ikerketa ildoen zehaztapena, kalitate-adierazleen bermea, gobernu eta ordezkaritza organoen zehaztasuna edota instalazio aproposen ziurtatzea daude ere.

Honengatik guztiagatik, eta EHUko gobernu taldeak Euneizen aurrean izan duen jarrera epela ikusita, artikulu hau sinatzen dugun sindikatuok zein gazte eta ikasleen erakundeok Euneiz egitasmoaren aurkako jarrera berresten dugu.

Euskal jendarteak kalitateko unibertsitate publiko bat behar du, etengabe garatu eta behar berrietara egokitzeko gai dena, gure lege-esparru propiotik arautu eta bideratu behar dena, hezkuntzaren merkantilizaziotik at. Euskal Unibertsitate publiko bat, non lan-baldintza duinak izango diren eta herritarrei maila altuko jakintza eta ezagutza emango zaien, haien jatorri eta maila sozial eta ekonomikoa edozein delarik.

Hala ere, unibertsitate publikoa indartu ordez, beste behin ere ikusten dugu nola negozioa egiteko asmo elitista batek erakunde publikoen eta alderdi politiko batzuen babesa jasotzen duen. EAJren eta PPren sostengu argia eta PSEren EAJrekiko lerrokatzea ikusita, Legebiltzarrean bete beharreko azken tramiteak errazak izango zirelakoan geunden. Aitzitik, abuztuaren 18an indarrean sartu zen unibertsitateak sortzeko Errege Dekretuak hankaz gora jar dezake Euneizen egitasmoa. Ezen, argi baitago Euneizek ez dituela betetzen dekretu berriaren baldintzak unibertsitate bezala onartua izateko.

Hala ere, Legebiltzarrera begiratzeaz gain, momentua da gai honen inguruan zer esaterik duen eragile soziopolitiko bakoitzaren iritzia argitzeko eta publikoki adierazteko, jendarte bezala guztioi eragiten baitigu. Idatzi honen sinatzaileok horretan jardungo dugu datozen hilabeteetan. Euneiz proiektua gelditzeko eskaeraren alde indarrak biltzeko momentua da.

 

*Artikulu hau sinatzen dute:

Iñaki Etaio (LAB), Begoña Urbieta (STEILAS), Jorge Revuelta (CCOO),

Rafael Sagastume (ELA), Jon González (CGT/LKN), Jabier Saenz (ESK),

Asier Nuñez (EHUko Ikasleen Kontseilua), Xabi Urtasun (Ernai)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euneiz
Euneiz unibertsitate pribatuaren proiekturako egindako “zuhaitz mozketa masiboa” salatu du Elkarrekin Arabak

David Rodriguez bozeramaileak ohartarazi duenez, jarduerak “eragin larria izango du Salburuako hezeguneetan, bertako floran eta faunan”.


Unibertsitateak eta hezkuntza sistemak eragindako arrakalak agerian

Unibertsitatera sartzeko proba egitear da milaka ikasle. Gure gizarte desorekatuan, azken helduleku eta esperantza beti da hezkuntza: aukera berdintasunaren ikur, igogailu sozialerako amets. Errealitatean, baina, pribilegiatuak pribilegiatu eta zapalduak zapaldu mantentzen... [+]


2022-10-18 | ARGIA
Euneiz unibertsitate polemikoa inauguratuko dute astearte honetan

Ikasturtea hasi dute dagoeneko Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatuan (110 ikaslerekin), baina astearte arratsalde honetan egingo dute inaugurazio instituzionala, Gasteizko alkatea, Arabako ahaldun nagusia eta Espainiako Gobernuaren ordezkaria bertan direla. Hasieratik... [+]


2022-07-20 | ARGIA
Euneiz unibertsitate pribatuari martxan jartzeko baimena eman dio Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzak jardunean hasteko baimena eman dio egoitza Gasteizen duen Euneiz unibertsitate pribatuari. Espainiako Gobernuaren Unibertsitateen Ministerioaren baimena lortuz gero, 2022-2023 ikasturtetik aurrera martxan hasiko litzateke.


2021-11-12 | Hala Bedi
Euneiz sortzea ahalbidetzen duen legea onartu dute Legebiltzarrean eta protesta egin dute sindikatuek eta ikasle antolakundeek

EAJ-PNV, PSE, PP-Ciudadanos eta VOX alderdiek egin dute legearen alde eta, besteak beste, egitasmo pribatua diru publikoz finantzatzea ahalbidetzen du.


Iñaki Goirizelaia EHU. Ingenieritza, dantza
“Diru publikoa Euneiz finantzatzeko erabiltzea onartezina da”

EHUko errektore izan zen 2009-2017an. Ez da lar esatea Juan Inazio Perez Iglesiasen eta Iñaki Goirizelaiaren artean ezarri zituztela oraingo gure unibertsitate publikoaren zimentarriak, haien gainean jarri dutela beren alea ondoko bi errektore Nekane Balluerkak eta Eva... [+]


2021-10-28 | Leire Artola Arin
Euneiz unibertsitate pribatua sortzeko lege-proiektuak aurrera egin du Legebiltzarrean

EAJ, PSE, PP-C’s eta Vox alderdiek babestu dute, eta Elkarrekin Podemos-IUk eta EH Bilduk aurka bozkatu dute. Azken horrek argudiatu du ezin dela funts publikoen bidez finantzatu irabazi asmoa duen unibertsitaterik.


Euneiz unibertsitatearekiko EHUk duen kezka adierazi du errektoreak

Unibertsitate publiko bezala, EHUri kezka sortzen dio Gasteizen irekiko duten Euneiz unibertsitate pribatuak, “baina kontua ez da unibertsitateek zer pentsatzen duten, herriak zer iritzi duen bizik, herri bezala zein sistema unibertsitario eredu nahi dugun”, adierazi... [+]


Euneiz unibertsitatea
Denona baina ez denontzat

European University of Gasteiz, Euneiz, unibertsitate pribatua badator, edo ez. Josean Kerejetaren Baskonia-Alaves taldeak, Gasteizko Udalak, Arabako Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak osatu duten aliantza indartsua dirudi –eta hala ageri da hedabide nagusietan–,... [+]


Gasteizko Euneiz unibertsitate pribatua, kolokan?

Unibertsitatea martxan jartzeko lege-proiektua martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta irailean berretsi behar zuen legebiltzarrak. Baina Espainiako Gobernuak dekretu bidez gogortu ditu hezkuntza zentroak unibertsitate kontsideratzeko bete beharreko gutxieneko baldintzak,... [+]


2021-06-23 | ARGIA
Baskonia eta Alavesen instalazioak handitu nahi ditu Kerejetak, Gasteizko kirol unibertsitatearen proiektu barruan

Euneiz unibertsitate pribatuak ez lituzke soilik gradu ikasketak eta ikasleentzako egoitzak bultzatuko, Saski Baskonia eta Deportivo Alavesen jabearen proiektua izaki, klub horien hainbat instalazio handitzea ere aurreikusten du enpresa-taldeak, "kirol turismoa"... [+]


2021-06-23 | Arabako Alea
Innovaraba proiektuaren aurkezpenak aurrez aurre jarri ditu erakundeak eta sindikatuak

Innovaraba jaio da, Baskonia-Alaves taldeak Euneiz unibertsitatearen inguruan bultzatutako proiektu integral handia. Europa Jauregian aurkeztu dute euskal erakundeen babesarekin, eta bitartean, gehiengo sindikalak protesta egin du kanpoaldean.


2021-05-18 | ARGIA
Euneiz unibertsitate pribatuko presidenteak dio ez dutela diru publikorik jasoko

European University Gasteiz (EUNEIZ) unibertsitate pribatuko presidenteak martxan jarri nahi duten proiektuari buruzko azalpenak eman ditu Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Adierazi du ez dutela dirulaguntza publikorik jasoko, 400 postu baino gehiago sortuko dituztela... [+]


2021-05-11 | ARGIA
Jaurlaritzak hezkuntzaren pribatizazioa bultzatzen duela salatu dute

“Hainbat trikimailu” erabiliz, Eusko Jaurlaritzak eskola pribatuaren aldeko apustua eta politikak bultzatzen dituela salatu du STEILAS sindikatuak. Pribatizazio prozesua Haur Hezkuntzako lehen zikloan hasi eta unibertsitateraino luzatzen dela salatu du, eta horren... [+]


Eguneraketa berriak daude