Etxerik gabeko pertsona bat hilda aurkitu dute Iruñean

  • Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean aurkitu dute astelehenean 44 urteko gizonezkoaren gorpua. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi zuten eta zazpi elkartek salatu egin zuten. Iruñean gutxienez 40 lagunek egiten dute lo kale gorrian urte osoan.


2023ko apirilaren 18an - 10:05
Azken eguneraketa: 11:51
Iruñeko Plazaola tunela. Argazkia: Nafarroako Turismoa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

44 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute astelehenean Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean. Heriotzaren arrazoia argitzeko dago, baina ez dute indarkeria zantzurik antzeman Euskalerria Irratiak informatu duenez.

Iruñeko udaltzainak eta mediku bat bertaratu ziren lurpeko pasabidera, eta heriotza egiaztatu zuten. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntza eta Auzitegi Zientzien Institutura eraman dute autopsia egiteko.

40 lagunek ematen dute gaua kale gorrian urte osoan, Iruñean

Euskalerria Irratiak jakitera eman duenez, Iruñean, 40 lagunek ematen dute gaua kale gorrian urte osoan. Martxoaren Jesus eta Maria aterpetxea itxi izanak 50 lagun bultza zituen kalean bizitzera, erakundearen hotzaren aurkako protokoloaren amaiera izanik. 

Mugak Zabalduz Karabana, PIM-MIG, Elkarrekiko Laguntza, SOS Arrazakeria, Lantxotegi Elkartea, Haziak, Paris 365 eta Oxfam Intermon elkarteek apirilean salatu zuten aterpetxearen itxierak hainbat herritarren oinarrizko eskubide urratzen dituela. Iruñeko Udaletxean elkarretaratzea egin zuten. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude