Irailaren 29tik urriaren 2ra, ibilaldi batek Nafarroa zeharkatuko du presoak etxeratzeko prozesuari bultzada emateko asmoz, ulertzen baitugu prozesu hori ezinbesteko ekarpena dela bizikidetza demokratikoaren esparru bat sendotzeko eta, horri esker, indarkeriak eta sufrimenduak markatutako ziklo historiko luze bat ixteko. 350 kilometroko ibilaldia izango da, 350.000 pauso inguru, milaka nafarren oinek emango dituztenak guztiontzat bakea eta askatasuna dakartzan helmugarantz aurrera egiteko helburuarekin. Ibiltzea, behingoagatik, ez ezertatik ez inorengandik ihes egiteko, elkartzeko baizik. Beharbada inork erreparatu ez badio ere, zer pentsatua ematen du Lesaka eta Berriozar izateak, hain zuzen ere, ibilaldi honen hasiera eta bukaera. Batetik, Lesaka, hurbil dituena mugaren pasabideak, nafarren hainbat belaunaldik, sufrimendutik ihesi, gurutzatu eta gurutzatzen lagundu behar izan dituztenak (gogoan dugu Comète Sarea, nazismotik ihesi zihoazenei lagundu ziena); bestetik, Berriozar, Ezkaba mendiaren oinetan, asmo bakarra aske bizitzea zuten ehunka presoren heriotza ekarri zuen ihesaldi tragikoaren lekukoa 1938an. Etxera itzultzeko ideia erabat ezinezkoa zen orduan.
Baina orain, aldiz, iritsi da gure ustez une historiko hori, presoek espetxea atzean utzi eta etxera itzultzeko prozesuari ekitekoa. Etxera itzultzea, zein bere herriko bizitzaren parte izateko berriz. Etxera itzultzea, bat gehiago izateko, bake eta askatasun betean bizitzeko esparru bat sendotzen laguntzeko. Iraganeko zauriak ixteko eta etorkizuneko bideak jorratzeko garai historikoa iritsi da. Jakitun gaude desafio historiko baten aurrean gaudela, eta horrek gu guztioi eskatzen digu eskuzabaltasun handiz eta asmo are handiagoz jokatzea. Izan ere, hemen denok sufritu dugu; eta denon artean pentsatu behar dugu nola demontre antolatuko dugun bizitza politikoa ekuaziotik behin betirako baztertuta indarkeria eta sufrimendua. Desafio zaila da, dudarik ez dago, baina gizarte gisa nahitaez heldu beharko diogu, hurrengo belaunaldiei gorrotoak pozoitutako herentziarik utzi nahi ez badiegu. Memoria historikoari ohore egitea da, batez ere, iraganetik ikastea etorkizun hobea eraikitzeko.
"Ezinbestekoa da Nafarroako errepideak bakearen eta askatasunaren aldeko ibiltariz betetzea. Dudarik gabe, Lesaka eta Berriozar arteko ibilaldia mugarri bat izango da"
Bakerako bidean ibiltzeak ez du sekreturik. Konplizitateak ehuntzea da, adostasunak eraikitzea, hitz egitea, entzutea, eztabaidatzea, erabakitzea… denon artean eta denontzat. Eta argi izatea apustu honetan denok irabazten dugula. Azken urteetan aurrerapauso handiak egin ditugu horretan. Gizarte-eragileen arteko akordioek eta Nafarroako Parlamentuan bertan izenpetutakoek frogatzen dute Nafarroako gizarteak ia aho batez babesten duela konponbiderako agenda. Agenda horren aurrerapen praktikoak tantaka iristen ari dira, ordea. Preso nafarretatik bakar batzuk baizik ez daude Iruñeko kartzelan. Espetxeetako politika Madriletik diseinatu eta betetzen da oraindik, ez Iruñetik. Salbuespen politika da nagusi oraindik, eta ez da legea modu proaktiboan aplikatzen behin betiko konponbideari begira.
Ezinbestekoa da, beraz, Nafarroako gizartearen nahia kalean ikusgai jartzea eta eraginkorra izatea. Ezinbestekoa da Nafarroako errepideak bakearen eta askatasunaren aldeko ibiltariz betetzea. Dudarik gabe, Lesaka eta Berriozar arteko ibilaldia mugarri bat izango da etorkizunerako. Eta mugarri hori bere mentorea izan zenari eskertu behar diogu hein handi batean, beti gogoan dugun gure Fran Balda maiteari. Bere herriari erabateko atxikimendua zion gizona zen Fran, beti bidean, beti zapatilak jantzita. Hain zen egia hori, ezen heriotza bera ere errepide bazter batera joan zitzaion bila, etengabe ibilian zebilelako. Hartu atseden orain, Fran, guk lotuko ditugu gure oinetakoak bidearen bukaeraraino iristeko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez da lehenengo aldia, aditua izan ei naiz kontraesanetan. Oreka, baietzaren eta ezetzaren arteko muga non marraz daitekeen bilatzen. Analisi topografikoa, neurriz neurri morala triangelatzen. Tatuaje erraldoia bekokian: Bai, baina… Erabaki batera iristeko, inoiz nire... [+]
Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]
Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]
Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]
Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]
Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]
Ansorena´tar Joseba Eneko.
Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]
“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.
Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]
Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]