Etxeko Langileen Elkarteak (ATH-ELE) egoera administratibo irregularrean dauden etxeko langile gehiago daudela jakinarazi du, elkarteko aholkularitzak langileei emandako arretaren bidez jasotako datuetan.
Etxeko Langileen Elkarteak elkarrizketatutako ia %98 emakumeak izan dira, %65 kanpo langileak eta %43 barne langileak. Barne langileen %31k ez du alta emanda gizarte-segurantzan, egoera irregularrean baitaude. 2017tik 2019ra portzentaia ia 15 puntu igo zen, eta 2020an beste 0,40 puntu gehiago igo da. Kanpo langileen kasuan, %14 egoera irregularrean dago, 2019. urtean baino ia 2 puntu gehiago.
Elkarrizketatutako barne langileen %96k ez dute lanorduengatik dagokion gutxieneko soldata kobratzen. 2020an, lehen 40 orduengatik 1.108,33 euro zen soldata eta hortik aurrera egindako ordu bakoitzarengatik 7,43 euro. %2,3k 800 euro baino gutxiagoko soldata jasotzen du. Beraz, aste barruan etxeetan egoiliar moduan lan egiten duten langileek ez dute dagokien soldata kobratzen egiten dituzten lanorduak kontuan hartuta. Bestalde, asteko 40 orduak baino gehiago egiten dituzte askok, 60 ordutik gora ere bai. Egoera administratibo irregularrean dauden langileen kasuan, %83k egiten ditu 60 ordu baino gehiago astean.
Atsedenaldiei dagokienez, langileen %26,1ak astean zehar etxetik ateratzeko aukerarik ez du. %25ak bi ordu baino gehiagoko atsedena egin dezake eta %45,7k bi orduko atsedena du egunero.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]
SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoko zerbitzuak ukatu bazion ere, Bilboko Lan Arloko 7. Auzitegiak onartu dio langileari eskubidea, ELAk jakinarazi duenez. SEPEk helegitea aurkeztu du.
Urola Kostako baserriko bost emakumek sortu zuten 2007an Hitzez elkartea, landa eremuko emakumeen osasuna hobetzeko helburuarekin. “Zaindariei zuzendutako sostengu-taldeetan ezagutu genuen elkar, eta lanketa bat egin ondoren, 2006an erregistratu genuen elkartea”,... [+]
Urriaren 15ean ospatzen den Emakume Baserritarren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, AFAMMER elkarteak bere 25. urteurrena ospatzeko topaketa antolatu du urriaren 17an Iruñeko Planetarioan.