Etxeko eta zaintza alorreko langileei aholkularitza eskaintzeko webgunea sortu dute

  • Etxekotu Gabeko Emakume Langileak eta Mundubat dira webgunearen sortzaileak, eta aholkularitza juridikoa eta eskubideei buruzko informazioa eskaintzea dute xede. Proiektua aurreikusitakoa baino lehen jarri dute martxan, koronabirusaren ondorioz etxeko eta zaintza alorreko langile asko kaleratuak izaten ari direlako.


2020ko martxoaren 27an - 13:25

Denboran atzeragotik ari zen mamitzen interdependientes.org webgunea, baina koronabirusaren agerpenak eragindako testuingurua dela-eta, azkartu egin dute webgunearen garapen prozesua. Birusaren hedapenak eragindako kolapsoaren ondorioz, etxeko eta zaintza alorreko langile asko kaleratuak izaten ari dira, eta egoera horrek areagotu egin du aholkularitza juridikoaren eta eskubideen ezagutzaren beharra. Hala bada, webgunearen sortzaile diren Etxekotu Gabeko Emakume Langileak eta Mundubat Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak aurreikusitakoa baino lehen jarri dute martxan webgunea. Etxeko Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren (martxoaren 30) bezperetan ikusi du argia proiektuak. Etxeko langileek etxeko langileentzat sortutako webgunea dela azaldu dute.

“Koronabirusak eragindako osasun krisiak agerian utzi du, berriz ere, etxeko eta zainketetako lanen sektorea alde batera uzten dela neurri sozial eta ekonomikoak hartzerako garaian. Ezer gutxi aipatu da egunotan zer nolako eragina duen pandemia honek langile horiengan: bidegabeko kaleratzeak, kalte-ordain urriak, langabeziarako eskubiderik gabe…”, adierazi dute webgunearen sortzaileek. Zehaztu dutenez, alarma egoera indarrean jarri eta hamar egunera aipatu zuen Espainiako Gobernuak lehen aldiz sektorea, “emakume langileak babesten dituzten mugimendu eta taldeen etengabeko aldarrikapenen ondorioz”.

Aldi baterako enplegu erregulazioa ezarri zaien langileen kasuan nola, koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz lanik gabe geratzen diren etxeko langileentzako ere diru-laguntzak bideratuko dituela adierazi zuen Espainiako Gobernuak. Horretarako, baina, langileek ezinbestekoa dute enplegatzaileak kaleratu edota lana eten diela frogatzea, eta sektoreko langileen gehiengoak ezingo du hala egin. “Horrek esan nahi du sektorearen %30a neurri horretatik kanpo geratuko dela, administrazio egoera irregularrean dagoelako”, azpimarratu dute.

Egoera hori izanik, eta testuinguruak hala eskatzen duelakoan, berez aurrerago aurkeztekoa zen interdependientes.org webgunea martxan jarri dute: “Interdependientes.org webgunearekin krisi honen aurretik jada jasanezina zen egoerari erantzun kolektibo bat eman nahi diogu. Lehen zaurgarritasun eta bidegabekeria egoeran geunden, baina egoera berri honek are gehiago jarri ditu agerian sektoreak jasaten dituen eskubide urraketak”.

Material eta zerbitzu lagungarriz hornitutako webgunea

Interdependientes.org webgunean sartzen denak askotariko materiala aurkituko du bertan: kontratu mota ezberdinak eta nominak egiteko ereduak, sektoreko langileen eskubideak babesten dituzten legeen laburpenak, ekonomia feminista eta zaintzen ekonomiari buruzko materiala, albisteak…

Alabaina, doako aholkularitza juridikoa jasotzeko atala da “elementu berritzaileena” sortzaileen arabera. Langileek beren zalantzak helarazi ahal izango dituzte, ziurtatzeko euren eskubideak bermatzen ari direla.

Horrez gain, webgunearekin batera inkesta bat ere jarri dute abian. Asmoa ondokoa da: bizi dugun krisia etxeko eta zaintza alorreko langileengan zein eragin izaten ari den ezagutzea, sektoreak pairatzen duen babesgabetasuna bistaratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Ziga (Baztan)
Herri baten sorrera, eskalaz eskala

Zer da herri bat? Galdera horrek oso erantzun desberdinak izan ditzake alderdi materialari edo inmaterialari begiratuz gero: eraikin zein etxeei, edo komunitateari zein elkarbizitza arautzeko moduari. Baina herriek ingurumenari eta lanari estuki loturiko iragan bat dute, eta... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


Beste langile bat hilik aldamiotik erorita: “Lan-segurtasun araudia ez da betetzen”

Irunberriko etxe partikular batean lanean ari zela erorita hil da 42 urteko iruindarra. Sindikatuen esanetan, lan-segurtasun araudia "ez da betetzen" eta erantzukizunak argitzeko eskatu dute. LABen arabera, jadanik 42 dira Euskal Herrian lanean ari zirela hildakoak.


Sunsundegui egoera “oso delikatuan” dagoela onartu du Mikel Irujo kontseilariak

Altsasuko karrozeria enpresak hartzekodunen aurrekonkurtsoa aurkeztu du eta aholkularitza baten txostenaren arabera, "pertsonala soberan dago". Uztailaren hasieran Volvorekin hitzartuta zuen kontratu bat bertan behera geratu zen eta enpresak finantziazio behar larriak... [+]


Arabako ardogintza: txikitasuna aldarri, eredu aldaketa bultzatzen

Arabako Mahats-bilketaren Jaiaren XXIX. edizioa ospatu dute Moredan, igandean. Egun batzuk lehenago, ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak agerraldia egin zuen, Arabako ardogintzak bizi duen “krisi larriaz” beste behin ohartarazi, eredu aldaketa exijitu, eta... [+]


Donostiako bi familia etxegabetze arriskuan daudela salatu du Kaleratzeak Stop plataformak

Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.


Turismoa vs. geoglifoak

Atacamako Desertua Fundazioak eremu horretako geoglifoak suntsitzen ari direla salatu du sare sozialetan; hainbat argazkiren bidez, basamortura 4x4 ibilgailuetan doazen bisitariak eragiten ari diren triskantza erakutsi dute. 1000 eta 1520 urteen artean egindako geoglifo handiak... [+]


LAB-ek 50 urte bete ditu
Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik

1970eko hamarkadaren erdialdean sigla dantza itzela zegoen euskal panorama soziopolitikoan, eta horien artean mordoxka bat ezker abertzalekoak. Mende erdi geroago, denboraren higaduraren edo errepresioaren ondorioz, horietako gehien-gehienak desagertuta daude, arbola bakarra... [+]


Garbiñe Aranburu, LAB-eko koordinatzaile orokorra
“Elkarlanari uko egiteko, ELAk errelato bat eraiki du, CCOO eta UGTrekin aliantzak egin ditugula”

2017an izendatu zuten LABeko idazkari nagusi eta gaur egun Igor Arroyorekin partekatzen du koordinatzaile orokorraren kargua. Eredu sindikalak, aliantzak, helburu orokorrak eta etorkizuneko erronka handiak landu ditugu ondoko lerroetan. Eskuin muturraren mamua ere agertu da.


Etxeko langileen lan segurtasunerako dekretua: eskubideak bai, baina hutsune handiak ere bai

Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]


Europak 15.000 milioi euroko isuna jarri die Apple eta Google multinazionalei

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak Apple eta Irlanda kasua ebatzi, eta Googleren aurkako zigorra berretsi du, nagusitasunezko posizioaz abusatzeagatik.


Lanaldia 37,5 ordura jaitsiko duten enpresa txikiei laguntzak ematea proposatu du Espainiako Gobernuak

Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.


2024-09-10 | ARGIA
Sidenor eta Cofivacasari 277.000 euroko isuna, amiantoak hil zuen langilearen auzian

Asviamie amiantoaren biktimen elkartearen hitzetan, Gasteizko Lan-arloko 2. Epaitegiak Sidenor eta Cofivacasa enpresei ezarritako isunak erakusten du enpresek ez dutela betetzen "langileen osasuna babesteko obligazioa".


2024-09-09 | ARGIA
Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez ematea erabaki du Udalak

EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]


Eguneraketa berriak daude