Etxebizitzaren aldeko mugimenduaren aurkako polizia operazioa ari dira gauzatzen Katalunian

  • Gutxienez lau pertsona atxilotu ditu Mossos d'Esquadrak Bartzelonan, denak etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideak. Atxiloketek iazko maiatzean gauzatutako Bloc Llavors eraikinaren hustearekin dute zerikusia.


2022ko otsailaren 02an - 11:10
Azken eguneraketa: 13:22
2019an, Bloc Llavors eraikineko etxe kaleratze baten aurrean, Polizia jendearen aurka kargatzen (Argazkia: Sira Esclasans i Cardona)

Kataluniako etxebizitzaren aldeko mugimenduaren aurkako polizia operazioa abiatu dute asteartean. Goizean goizetik, Mossos d'Esquadra atxiloketak gauzatzen ari da, eta momentuz lau dira atxilotutako pertsonak, guztiak etxebizitzaren aldeko mugimenduko kideak. Alerta Solidària errepresioaren aurkako antolakundeak jakinarazi duenez, lehenbiziko atxilotua Sindicat d'Habitatge de Cassoles eta Endavant-OSAN-eko militantea da. Atzetik etorri dira beste hiru pertsonaren atxiloketak, eta tartean daude beste etxebizitza sindikatu eta antolakunde batzuetako kideak ere, Sindicat d'Habitatge de la Verneda i el Besòs-ekoak edota Arran-ekoak kasu. Atxiloketa guztiak Bartzelonan jazo dira.

La Directak jaso duenez, Poliziak jakinarazi du atxiloketak iazko maiatzaren 25ean Bartzelonako Poble Sec auzoko Bloc Llavors eraikineko hustearekin lotura dutela. Egun hartako gertakarien harira, "agenteen aurka atentatu izana" egotziz hiru pertsonaren aurkako salaketa jarri zuten mossoek, eta desordena publikoak leporatuz beste bederatzi pertsona ere salatu zituzten. Horrez gain, hirurogei pertsona gehiagoren aurkako salaketa administratiboa ere jarri zuten, "autoritate agenteak desobeditzearren, hau da, mozal legea bezala ezagutzen dena aplikatuz".

Mossos d'Esquadrak La Directari luzatutako informazioaren arabera, hiru delitu leporatzen dizkiete atxilotuei: kalteak, agintaritzaren aurkako atentatua eta derrigortzeak.

Astearteko atxiloketak ez dira kasu isolatua, eta etxebizitzaren aldeko mugimenduaren aurkako errepresio jarraitu baten baitan kokatu behar dira. Sindicat Habitatge Raval-ek sare sozialen bidez adierazitakoaren arabera, urtebetean 30 kide atxilotu dituzte, eta 240.000 eurokoa da jarritako isunen kostua, besteak beste.

Zeresana eman zuen hustea

Bloc Llavors-en hustea ez zen oharkabean pasa. Eraikina etxebizitzaren aldeko mugimenduaren sinbolo bilakatua zelako, batetik. Eta Pere Aragonèsek Generalitateko presidente kargua hartu eta biharamunean gauzatu zelako, bestetik. Egun hartan ERCko egoitza okupatu zuten etxebizitza mugimenduko hainbat kidek, etxe kaleratzea salatu eta gelditzen saiatzeko, eta baita ere "ageriko egiteko ERCk ezin duela ezein askapen proiekturen parte izan etxebizitza eskubidea bermatzen ez duen artean", Endavant-OSAN-en hitzetan.
 

Eraikina Vauras Investment funts putrearen jabetzakoa da 2016az geroztik, baina 2017ko abuztuan Obra Social BCN-k eraikineko sei etxebizitza okupatu zituen familia zaurgarrien bizileku bilakatzeko. Hala pasa zen eraikina Bloc Llavors izenez ezagutua izatera eta etxebizitzaren aldeko mugimenduaren sinbolo bilakatzera. Hurrengo urteetan, etxe kaleratze eta okupazio bat baino gehiago gauzatuko zen eraikinean, harik eta 2021eko maiatzean azken bizilagunak etxe kaleratu zituzten arte.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errepresioa
2025-01-23 | Julene Flamarique
2024an 361 kazetari atxilotu zituzten munduan

Asiak jarraitzen du izaten kazetari gehien atxilo dituen kontinentea: 2024an atxilotutako kazetarien %30 baino gehiagorekin. Txina, Israel eta Myanmar izan ziren berriemaile gehien espetxeratu zituzten estatuak iaz. Osotara, 200 kazetari baino gehiago hil eta ehunka zauritu eta... [+]


Ernaik dio bere kontrako operazioa egon izana frogatzen dutela Jaurlaritzaren aurka aurkeztutako helegiteen lehen ebazpenek

Gasteizko Auzitegiko laugarren aretoak ebatzi du Gasteizko isunak bertan behera uztea, eta Bilboko isun batzuk 2.500 eurotik 1.800era murriztea, "gehiegikeria" egon zela argudiatuta. Ernairen arabera, Segurtasun Sailak "arbitrariotasunez" eta... [+]


Ernairen kontrako 290.500 euroko isunak indargabetu ala nabarmen apaltzea onartu dute epaileek

Isunak baliogabetzeko helegitea jarri zuten Ernaiko gazteek eta arrazoi eman die epaileak. Naiz-ek eman du epaiaren berri eta ostegun honetan 10:30ean eginen du prentsaurrekoa Ernaik, zehaztapen guztiak plazaratzeko.


Tlatelolcoko sarraskiaren aitortza

Mexiko Hiria, 1968ko urriaren 2a. Hilabete batzuk lehenago, ekainaren 22an abiatutako ikasle mugimenduak mitin bat antolatu zuen Hiru Kulturen Plazan, hiriko Nonoalco-Tlatelolco unitatean. Mexikoko ejertzitoak eta Batallón Olimpia talde paramilitarrak bildutako ikasleei... [+]


2011 eta 2023 arteko epealdia
Amnistia Legea aplikatzea eskatu dezakete Kataluniako prozesuarekin lotuta zigortutako euskal herritarrek

Bizkaiko Probintzia Auzitegiak amnistia aplikatu die Kataluniako prozesu independentistarekin lotutako mobilizazio batengatik kondenatutako lau gazteri. Kataluniarekin elkartasun ekimenengatik herritar gehiago ere zigortu zituzten Euskal Herrian 2011 eta 2023 artean, bide... [+]


Bost urteko espetxe zigorra eskatu diete Covid garaian Donostian atxilotutako sei gazteri

2021eko urtarrilaren 20eko istiluetan atxilotutako sei gazteek epailearen aurretik pasatu beharko dute urriaren 22an.


Elurre Iriarte: “Aroztegiaren kontrako kanpainak egiten segituko dugu”

Aroztegia proiektuaren kontrako protesta baketsuetan parte hartzeagatik ezarritako zigorrari aurre egiteko diru-bilketa abiaraziko dutela iragarri du herri kolektiboak.

 


2024-07-09 | Gedar
Uztailaren 20an mobilizatzera deitu dute Iturmendin, sare sozialetako mezuengatik auzipetutako bizilagunarekin elkartasunez

Otsailean atxilotu zuten Iturmendiko pertsona bat, eta bi urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatzen dute bere kontra, sare sozialetako zenbait mezu direla-eta. Uztailaren 16an epaituko du Espainiako Auzitegi Nazionalak.


Espainiako Poliziaren presio eta mehatxuak salatu ditu Iruñeko Sanduzelai Peñak

2022ko uztailaren 14an jazotakoaren harira Peñako bazkide guztien datuak exijitu dizkio Sanduzelaiko zuzendaritzari, gertakarietan parte hartu zuen peñakidea dagoeneko identifikatuta zuten arren. Milioi euroko isuna jartzeko mehatxua jaso zuten Sanduzelai... [+]


2024-06-04 | Gedar
Indar Gorriko kide bat atxilotu dute, sare sozialetan jokalari sionista bat seinalatzea leporatuta

John Weissman sionista Sadarrera joatekoa zenean, Palestinarekin elkartasunez argitaratu zuen mezu bat Indar Gorrik. Adierazpen horiekin lotuta, pertsona bat auzipetu du Espainiako Poliziak, iritzita gorroto-delitu bat egon daitekeela.


2024-03-15 | Gedar
Larunbatean, “estatuen indarkeria eta errepresioa” salatuko ditu EHKSk Donostian

Egun osoko jardunaldi politikoaren barruan, manifestazio bat egingo du 19:30ean, Gipuzkoa Plazatik abiatuta. "Azken asteotako jazarpen polizialaren eta errepresioaren" kontra mobilizatuko dira.


Sei urteko espetxe zigorra eskatu dute bizkaitar baten aurka, etxegabetze bat gelditzen saiatzeagatik Bartzelonan

Bi lagunen kontrako epaiketa hasi da gaur, otsailaren 29ean, Bartzelonan. Akusatuetako bat Zeberiokoa (Bizkaia) da, eta bestea Esplugueskoa (Bartzelona). 2020an Bartzelonan etxegabetze bat gelditzen saiatzean, Esquadra Mossoak bortizki oldartu ziren han bildutakoen kontra... [+]


Tefia, homosexualak zigortzeko eremua

Fuerteventura (Kanariar Uharteak), 1954ko otsailaren 11. Tefiako Nekazaritza Kolonia abian jarri zuten uharteko aireportu abandonatuan, basamortuaren erdian. Nekazaritza kolonia eufemismoaren atzean, praktikan, kontzentrazio eremua izan zen Tefia, nagusiki LGBTI komunitateko... [+]


Eguneraketa berriak daude