Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa egin behar dugu", aldarrikatu zuten. Dei egin zuten abenduaren 14an Bilbora joatera.
Etxebizitza eskubidearen aldeko aldarriek hartu zuten atzo iluntzean Iruñeko (Nafarroa) Alde Zaharra. Haritu Etxebizitza Sindikatuak eta Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak egin zuten mobilizazio deialdia, eta 19:00ak igarota irten zen manifestazioa Errekoleten Plazatik, Etxebizitza eskubidea bermatu. Negozioari ez! lelopean.
Ibilbidean zehar, hainbat ekintza egin zituzten manifestariek: etxerik gabeko pertsonen egoera eta erakunde publikoek horretan duten ardura salatu zituzten, Unzuko ostatuko balkoietatik pankarta handi bat bota zuten, abenduaren 14an Bilbon (Bizkaia) izango den mobilizaziorako deia zabaldu zuten beste pankarta erraldoi baten bidez, eta abar. Udaletxe aurrean amaitu zen mobilizazioa, eta bertan hartu zuten hitza bi etxebizitza sindikatuetako kideek.
Etxebizitzaren arazoaren jatorria gizarte-ereduan
Biek seinalatu zuten "gero eta itogarriagoa" dela etxebizitzaren arazoa langile-klasearentzat: alokairuaren garestitzea eta etxebizitza bat erosteko ezintasuna dira horren adibide. Banketxeek "aberastasunak pilatu" eta "errekor historikoak" gainditzen dituzten bitartean, "emaitza agerikoa da" langile-klasearentzat, gogorarazi zutenez: "Zati handi bat etxebizitza eskuratzeko aukeratik kanpo geratzen ari da"; "izan era basati eta agerikoan, etxegabetzeetan kasu, edo izan isilpean".
Pobretzea orokortzen ari den arren, Harituk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak nabarmendu zuten ez dela berria etxebizitzaren arazoa: "Gizarte-eredu honen sorreratik beti existitu izan da langile-klaseko sektore bat etxebizitzarako sarbidea ukatu izan zaiona. Ez da arazo koiuntural bat edo espekulatzaile gutxi batzuen diru-gosearen ondoriozko sistemaren akats puntual bat, izan ere, sistema honek beti funtzionatu du horrela". Xehatu zuten proletalgoa beti egon dela "kalitatezko etxebizitza lortzeko sarbide egonkorretik kanpo", batez ere pertsona migratzaileak eta emakume langileak.
Fokua etxebizitzarako sarbidean
Politikari profesionalek eta enpresariek esaten dutenaren kontrara, bi sindikatuek azaldu zuten arazoa ez dela "etxebizitzaren eskaintzan bilatu behar", baizik eta "etxebizitzarako sarbidean". "Etxeak egon badaude, baina errentagarriagoak dira hutsik edo turismora bideratuta", gaitzetsi zuten: "Arazoaren kausa negozioa bera da". Adibide modura aipatu zuten Iruñerrian 7.000 etxebizitza huts daudela, eta 30.000 Nafarroa osoan.
Alderdi politikoak, arazoaren parte
Etxebizitza sindikatuek ohartarazi zuten, hala ere, etxebizitza eskubidearen alde han-hemenka izaten ari diren mobilizazioak ikusita, alderdi politikoak "haserre sozial hori erabiltzen" ari direla, "etxebizitzaren arazoa konponduko ez duten programak elikatzeko" eta "etxebizitzaren negozioa bera finantzatzen duten politikak justifikatzeko".
Alderdi politiko guztiek lotzen dute irtenbidea etxebizitza-merkatuan "eskaintza sustatzearekin", atzoko manifestazioan gogoan izan zutenez: jabeei dirulaguntzak ematea; "lankidetza publiko-pribatuaren bidez eraikuntza-zikloak sustatzea"; "etxebizitza bat erosi ezin duten gazteen zailtasunaren aurrean, bankuei dirulaguntzak ematea"; "miseriazko etxebizitza soziala areagotzea, etxebizitza eskuragarriaren negozioan sartu nahi duten enpresaburu, putre-funts eta bankuei sekulako dirulaguntzak emanez", eta abar. "Haiek guztiak dira arazoaren parte, eta, hortaz, ezingo dira inoiz konponbidearen parte izan", esan zuten zorrotz sindikatuek.
Etxebizitza eskubidearen defentsan, abenduaren 14an Bilbora
Zuzen aldarrikatu zuten atzo Iruñeko bihotzetik: "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa egin behar dugu". Borrokara batzeko deia egin zuten, baina, zehazki, "eraldaketa sozial sakon baten alde" borrokatzera deitu zuten, "mundu guztiak izan dezan etxebizitzarako sarbidea bermatuta".
Horri lotuta, azpimarra egin zioten Euskal Herriko etxebizitza sindikatu guztiek abenduaren 14rako antolatu duten mobilizazioari. Bilbon izango da, 13:00etan Moyuatik abiatuta.
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Lanaren Ekonomiaren 8. denboraldia etxebizitzaren gatazkari helduz hasi da, Karla Pisano, Roser Espelt, Miguel Virizuela eta Argiako Jon Tornerrekin. Bi barikutan behin 11:00tan izango da irratsaioa.
Asteburu honetan Euskalduna Jauregian Euskadiko Etxebizitza eta Dekorazio Higiezinen-aretoa egon da. Sustatzaile eta higiezinen agentziek eraikuntza berriko promozioak eta bigarren eskuko etxebizitzak eskaini dituzte partikular eta profesionalen erosketa eta inbertsiorako... [+]