Lapurdi kostaldeko 24 hirietan etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin.
Ipar Euskal Herriak pairatzen duen etxebizitza arazoari erantzun bat emateko bidea ireki dute martxoaren lehen honetan: etxebizitza turistikoa alokatuz gero, jabeak ondasun bat gehiago eskaini beharko du iraupen luzeko alokairu kontratupean, hiri berean eta azalera baliokidearekin. Etxebizitzaren arazo eta turismoaren presentzia handiena duten kostaldeko 24 herriei aplikatzen zaie betebeharra: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Miarritze, Bidarte, Biriatu, Bokale, Ziburu, Getari, Hendaia, Jatsu, Lehuntze, Larresoro, Mugerre, Urruña, Donibane Lohizune, Hiriburu, Urketa, Uztaritze eta Milafranga. Bertan, orotara 11.000 etxebizitza daude turistei bideratuak; hots, guztiak horrela mantenduz 11.000 etxebizitza berri beharko dituzte urte osoko aterpera bideratu –edo ezinean, merkatu turistikotik kendu–.
Ez da berehalakoan gauzatu bozkaturiko neurria. Hain zuzen, auzitegian aztertua izan delako behin baino gehiagotan: Euskal Hirigune Elkargoak iazko martxoan bozkatu zuen neurria ia aho batez, baina jabe batzuk ez zuten begi onez ikusi eta auzitegira jo zuten, beraien "askatasuna" defendatzeko. Epaileak ekainean arrazoi emanik jabeei, neurria doi bat moldatu, eta berriz bozkatu eta onartu zuten uztailean. Jabeek berriz auzitegira jo zuten baina iazko irailaren 16an elkargoari arrazoi eman zion epaileak.
Duda gabe, oinarrian dugu Alda kolektiboak eramandako borroka. Etxebizitzaren arazoa begibistakoa izanda ere, kolektibo horrek eramandako presioari esker bideratu dute neurria hautetsiek. "Garaipenak ospatzen dira, ondokoak kausitzeko borrokan are motibatuago izateko", Aldaren arabera. Horregatik asteazkenean juntatu ziren Baiona Ttipian, lorpen hori ospatzeko.
"Urrats garrantzitsutzat" jo du EH Baik martxan den konpentsazio neurria. Baina urrunago joan nahian, beste lau eskaera luzatu ditu koalizioak, martxoaren lehenean egindako prentsaurrekotik: 24 herriei beharturiko neurria Ipar Euskal Herri osora zabaltzea; urte osoko alokairuen parkera itzuliko diren etxebizitzak "prezio eskuragarrian" eskainiak izatea; fiskalitatearen erreforma sakona –"higiezinen irabazi ekonomikoen zerga emendatzeko, mublatu turistikoen bidez irabazten den diruari zerga gehiago aplikatzeko eta bigarren etxebizitzen jabeek diru ekarpen handiago egiteko herriko etxeei eta elkargoari, jakinez ez dutela bertako ekonomia sustatzen–; eta "egoiliarraren estatutuaren" sorrera, modu irankorrean bertan bizi nahi dutenei bideratzeko jabetza.
Apirilaren 1ean izanen da etxebizitza eskubidearen aldeko manifestazioa Baionan. Bertaratzeko deia luzatu dute Alda zein EH Baik ere.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.