Lau urte guztiz egiten dira hauteskundeak eta aurkezteko hautua egin du etxebizitza eskubidearen alde borrokan dabilen Alda mugimenduak. Kideek azaldu dutenari segi, "hainbat batzorde, instantzia eta informazio iturrietarako sarbidea" ekarriko lieke egitura horietan egoteak.
2020ko udazkenean sortu zuten Alda mugimendua langile auzoaldetako herritarren behar eta nahiei erantzuteko, baina laster zentratu ziren etxebizitza eskubidearen aldeko borrokan, beharra horretan sendi zutelako. Bakarrik bi urte baldin baditu ere, izena eta izana badauzka Alda-k. Orain arte, karrikara ateraz, ekintza bidez edota herritarrak banan-banan lagunduz –357 herritar edo familia 2022an– aritu bada etxebizitza eskubidearen alde lanean, urrats bat gehiago eman berri du: etxebizitza sozialen esparruko hauteskundeetarako bere hautagaitza pausaturik du.
Alokairu apaleko bizitokien esparrua bideratzen duten egituren administrazio kontseiluetan sartzea du xede, horri esker "hainbat batzorde, instantzia eta informazio iturrietarako sarbidea" lortuko lukeelako. Horrez gain, ordezkaritza lortzeak hainbat erabakitan eragiteko aukera emanen lioke –erakundearen alokairu-politikan; egituraren aurrekontuaren eta kontuen onespenean; eraikuntza eta errehabilitazio programetan; etxebizitzak esleitzeko politikan ala beste.
Ipar Euskal Herriko etxebizitza sozial kasik guziak dira HSA Habitat Sud Atlantic –6.822 bizitoki– eta Office 64 –6.842 bizitoki– egituren esku eta bi horietan aurkeztu ditu Alda-k hautagaitzak (hamar HSAn, beste zortzi Office 64n, baita hautagai bat Frantziako Estatuko CDC Habitat erakunderako ere). Parte-hartze apala izan ohi da bozketa horietan, demagun aitzineko hauteskundeetan %20,93koa izan zen departamendu mailan HSAn eta %17,02koa Office 64n. Ikusteke dago Alda-k aktiboki eramandako kanpainak tendentzia aldatuko duen edo ez. Office 64 egiturakoek abenduaren 5 arte dute bozkatzeko aukera, eta HSAkoek abenduaren 4ra arte.
Ipar Euskal Herriko soldaten heina kontuan harturik, biztanlegoaren bi herenak baluke etxebizitza soziala eskuratzeko eskubidea, baina ez da inolaz ere eskaintza bermatua. Etxebizitza sozialak eskas dira: 11.000 eskaeraz gora bideratzen dira urtero Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan, eta bataz beste 22 hilabete igurikatu behar dira abantailazko aterpea eskuratzeko. 6,5 eskaeretatik bakarrak lortzen du bide horretatik aterpea.
Zehazki, 21 neurrik osatzen dute Alda-k landu programa. Besteak beste, egoera txarrean diren bizitegiak konpontzea; etxebizitzak hobeto isolatzea "behar ekologiko eta ekonomiko bat badelako"; bizitegiak bideratzerakoan "justizia, gardentasun eta eraginkortasun gehiago" garatzea; biziaren garestitzea dela eta prekaritateari aurre egiteko laguntza sozialak emendatzea; eta abar. Baina etxebizitzaz harago, ingurunea ere kontuan hartzen du eta hurbileko denda txikiak zein zerbitzuak eskainiko lituzkeen auzoak edo herriak nahi ditu, "etzatoki izan beharrean, bizitoki izango diren auzoak eta herriak bermatzeko".
Kanpainan dira bete-betean eta karia horretara eskainiko dute hitzaldia azaroaren 21ean Baionan, Cécile Duflot –Etxebizitza ministro izandakoa Frantziako Estatuan–, François Ruffin –diputatu ezkertiarra eta kazetaria–, Sarah Coupechoux –etxebizitza eskubidearen alde dabilen Abbé Pierre Fundaziokoa– eta Jean-Baptiste Eyraud –DAL Etxebizitza Eskubidea taldekoa– hizlariekin. Militante ezagunak dira guztiak eta jendetza aurreikusi daiteke. Hori horrela, izena ematea gomendatzen dute, bit.ly/conference-urgence-logement loturan izena emanez.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.