Bilbo Zaharreko etxe-kaleratzetik astebetera, gertakizunen gaineko irakurketa plazaratu du AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak. Gizarte zerbitzuak eta Bilboko Udala erantzuletzat jo eta Poliziaren jarrera salatzeaz gain, etxebizitza sindikatuen beharraz ohartarazi dute.
Irailaren 10ean, Bilbo Zaharreko bizilagun Mari Carmenen etxe-kaleratzearen aurrean, hamarnaka lagun mobilizatu ziren Urazurrutia kaleko 35. atariaren bueltan. Ertzaintzari kaltetuaren etxebizitzara heltzea eragotzi asmoz, eraikineko sarrera blokatu zuten kanpotik zein barrutik, eta erresistentzia horri esker lortu zen gizarte zerbitzuekin Mari Carmenentzat alternatiba adostea. Hala, Mari Carmen bere bizilekutik kanporatu bazuten ere, udalak behin behinean bizilekua ordainduko ziola hitz eman zuen, kaltetuari etxebizitza gastuei aurre egitea posible zaion arte.
Negoziaketa hori AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldearen esku hartzearen emaitza izan zen, beronek deitu baitzuen mobilizaziora. Etxebizitza Taldeak etxe-kaleratzea baino bi egun lehenago izan zuen kasuaren berri, Mari Carmenek berak bezalaxe. Azken honek epaiketa izan zuen alokairua ez ordaintzeagatik, eta jakin bazekien arren kaleratuko zutela, ez zekien noiz. Irailaren 8an, etxe-kaleratzea baino bi egun lehenago jaso zuen ekainaren 8an agindutako etxe-kaleratzearen abisua. Egoera horren aurrean, Mari Carmeni elkartasuna adierazi eta kalean geratu zedin ekidin asmoz, AZETek etxe-kaleratzea gelditzeko deialdia egin zuen.
“Garaipen txiki hori” helburu bat izatetik urruti “abiapuntua” dela xedatu du AZETek, gertakizunetatik astebetera plazaratu duen irakurketaren bidez. Etxebizitza Taldearen aburuz iragan ostegunekoa “etxebizitzaren arazoa politizatuz, klase elkartasuna antolatzen” jarraitzeko abiapuntua da. Eta helburu horretara bidean ezinbestekotzat jo du herritarren “presioa eta auto-antolaketa”. Azpimarratu dutenez, lorpena ezinezkoa zatekeen “auzoko bizilagunen eta Bizkaiko auzo eta herri ezberdinetako etxebizitza sindikatuetako kideen parte hartzerik gabe”.
Salaketarik egiteko ere probestu dute. Adierazi dute Mari Carmenen kaleratzea ez zela izan ez kasu isolatu bat, ez prekarietate arazo indibidual bat, ezta partikularren arteko arazo bat ere. Irmoki salatu dute: “Mari Carmenen kaleratzea politikoa da eta erantzuleak ditu”. Zentzu horretan gizarte zerbitzuen eta Bilboko Udalaren utzikeria seinalatu dituzte, Udala joz kaleratzearen arduradun politikotzat.
Horrekin batera, Ertzaintzaren jarrera gaitzesteko ere probestu dituzte lerroak. Bortitz eta neurriz kanpokotzat jo dute poliziaren jarrera, eta leporatu diote egoera tenkatu eta pertsonen aurka oldartu izana. Ildo horretan, seinalatu dute Bilboko Udaltzaingoa Ertzaintzarekin bat eginik aritu zela.
Gertakizunen irakurketa egiteaz harago, etxebizitza arazoaren irakurketa politikoa ere egin dute. Zehaztu dute etxebizitza hautemateko bi modu kontrajarri daudela, klase interesei hertsiki lotuak: etxebizitza bizilekutzat duena batetik, eta etxebizitza merkantziatzat jotzen duena bestetik. “Horixe da gatazka klase parametroetan kokatzen duen gakoa eta etxebizitzaren arazoa politizatzeko mahai gainean jarri behar den kontraesana”, azaldu dute.
Kontraesan hori mahai gainean jarrita, herritarren bizitzak eta etxebizitzak defendatzeko “borroka erradikalaren aldeko apustua” egiteko irmotasun agertu du AZETek. “Langile klasearen proletarizazio prozesuaren baitan, gero eta jende gehiagok ezingo du alokairua ordaindu edo etxebizitza duin bat lortu. Testuinguru horretan, gure ustez, auzokideak etxetik bota ez ditzaten borrokatzea klase elkartasuna berrantolatzeko modu bat da”, azaldu dute. Eta ildo horretan, azpimarratu dute etxebizitza sindikatuak antolatzeko apustuan berresten direla.
HAPOn etxebizitza turistikoak arautu eta mugatzeko aldaketa puntual bat egin arte eten egingo da herrian gisa horretako etxe gehiago irekitzeko aukera. Alokabiderekin hitzarmen bat egin duela ere iragarri du udalak, etxe hutsak alokairuan jartzeko.
Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.
Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]
Azpeitiko Udalak etxebizitza hutsei ezarritako kanona abian jarri berritan –eta Euskadi osora zabal daitekeela jakinda–, etxebizitza horien jabeen eta eskuineko alderdien kexak irakurtzen eta entzuten hasiko gara. Jabetzarako Eskubidearen inguruko mantra horiek... [+]
Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.
Plataformak "atzerapausotzat" hartu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri agendako sailburu Denis Itxasok berriki iragarri izana lurzoru urbanizagarrietako etxe babestuen proportzioa %75etik %60ra jaistea. Pradales agintera iritsi zenetik alokairu soziala eskatzen... [+]
Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]
Etxebizitza berrien promozioak ez atzeratzea da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak onartu duen dekretuaren helburu nagusietako bat. Zentzu horretan, udalei "autonomia" gehiago emango diela ziurtatu du Denis Itxaso sailburuak.
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.
70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.