Joan den astean hiru familia etxegabetu zituzten, aurrez jakinarazi gabe. Sindikatuak salatu du bizilagunak "benetako alternatibarik" gabe daudela.
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak prentsaurrekoa egin du asteartean, Gasteizko udaletxearen aurrean. Udalaren "arduragabekeria" salatu du Prado 4 kaleko etxegabetzeen harira. Joan den astelehenean hiru familia etxegabetu zituzten, tartean, adin txikiko sei pertsona. Jakinarazpenik jaso gabe bidali zituzten etxeetatik.
Bizilagunei iruzur egin zien alokairu-kontratu eta erroldatze faltsuak egiten zituen sare batek, eta apirilean salatu zuten urik, argindarrik eta erroldarik gabe zeudela bertan bizi zirenak.
Etxebizitza Sindikatuak zerbitzu sozialen jarduna seinalatu du. Haren arabera, "aspalditik" ezagutzen zuten Prado 4 kaleko bizilagunen egoera, etxean egondakoak ziren eta sindikatuko kideak hainbatetan bildu dira zerbitzu sozialekin, bizilagunekin egindako bileretan. "Berandu izan zen arte, ez zuten alternatibarik eskaini". Salatu dute, gainera, eskainitako alternatiba ez dela "benetakoa", behin-behinekoa baita, astero luzatu beharrekoa.
Epaitegien jarduna ere salatu dute, familia zaurgarriak han bizi zirela bazekiten ere, ez zirelako zerbitzu sozialekin harremanetan jarri, etxegabetzea gelditzeko.
Gasteizko gizarte zerbitzuek aste honetan iragarri dute etxegabetzeak prebenitzeko bulego bat irekiko dutela, informazioa, aholkularitza eta prebentzioa eskaintzeko. Sindikatuaren ustez, horrek ez ditu etxegabetzeak etengo eta ez du bermatzen etxegabetutako familia eta pertsonek alternatibarik lortuko dutenik. "Azken finean, bulego berri horrek, etxegabetzeak gelditu edo alternatibak eskaini baino, etortzeke dauden milaka etxegabetzeek sortuko duten gatazka indargabetzeko funtzioa du".
Instituzio burgesen aurrean, babesgabe
Etxebizitza Sindikatuak nabarmendu du etxegabetze hauen kasuan ere agerian geratu dela proletalgoa "guztiz babesgabe" dagoela "instituzio burgesen" aurrean. "Alde batetik, instituzioek jabeen interesak defenditzen dituzte etxegabetzeak polizia indarrekin exekutatuta. Bestetik, proletalgoaren eskubide politikoak urratzen dituzte".
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]
Ekainaren 5ean bota zituzten Desokupacyl enpresako bi matoi Sorazuletik, eta bi pertsona identifikatu zituen Poliziak. Urtarrilaren 29an deklaratu beharko du haietako batek.
Auzoko familia bat etxea galtzeko arriskuan dagoela salatu du Berriozarreko Hipotekak Kaltetuen plataformak, hipoteka 600 eurotik 1.150 eurora igo eta gero. Familiarentzako irtenbide bat eskatu du plataformak.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.
Enplegua izanik ere hipoteka ordaindu ezin dutelako Laboral Kutxak etxegabetuko dituela salatu du Auzoan Bizik. Ostegun goizean "erresistentzia” egitera deitu du etxebizitza sareak.
Mailegu enpresa batek emakumeari "iruzur" egin diola salatu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, eta mobilizatzeko deia egin du Astrabuduako etxegabetzea gelditzeko. 10:30ean agertu dira segizio judiziala eta Ertzaintza etxegabetzea gauzatzeko,... [+]
Iruzur baten biktima izan da emakume bat, eta horren ondorioz bota nahi dute bere etxetik. Kaleratzeari aurre egitera deitu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak: asteartean, 09:00etan, Astrabuduako Aldaieta Bideko 7. zenbakian elkarretaratuko dira.
Berakah fundazioa “baliabiderik ez duten pertsonei laguntzeko” sortua bada ere, aurten familia bat baino gehiago kalean utzi du. Urriaren 31n izan da azken etxegabetzea, Gasteizko familia bat kaleratu dute parrokoak etxegabetze demanda firmatu ostean.
Etxea uzteko agindua zuen gaurko emakume batek Artikaberrin eta momentuz bertan behera gelditzen dela jakinarazi du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. "Emakumearen abokatuak atzo jaso zuen deia epaitegitik eta ebazpenaren berri eman zioten", azaldu du... [+]
Alfaro kontseilariak “aurreko hamarkadetako politika espekulatiboak” kritikatu ditu eta kolaborazio publiko-pribatuaren aldeko apustua egin du Foru Legebiltzarrean. Helburu gisa jarri du Europa erdialde eta iparraldeko datuetara heltzea. Etxebizitzaren esparruan lan... [+]
Poliziak hiru pertsona etxegabetu ditu asteartean Alde Zaharrean, eta protesta egiten ari zirenen kontra jo du.