Osasun larrialdiak etxebizitzen salerosketa gutxitu du Hego Euskal Herrian; ez, ordea, Ipar Euskal Herrian. Etxebizitzen salneurria garestitzen ari da Euskal Herrian, biziki Ipar Euskal Herrian. Miarritzek, Donostiak, Baionak, Angeluk eta Getxok dute alokairu zein salerosketarako Euskal Herriko etxebizitzarik garestiena.
Osasun larrialdiak 2013az geroztik indarrean zegoen etxebizitza salerosketen suspertzea eten du. Orotara, 25.047 etxebizitza salerosi dira Euskal Herrian 2020. urtean. Urtebete lehenago baino 3.257 etxebizitza gutxiago dira horiek (-%11,5). Salerosketen jaitsiera, ordea, Hego Euskal Herrira mugatu da. Ipar Euskal Herrian, aurreko urtearekiko alderaketan, etxebizitzen salerosketa %44,8 hazi da urte berean. Salerosketen hazkundea Euskal Kostaldea-Aturrin, Hego Lapurdin eta Errobiko zonaldean gertatu da bereziki.
Miarritzen 6.489 euro balio du metro karratuak
Euskal Herrian salerosketarako etxebizitza garestiena Miarritzen dago: 6.489 euro metro koadroko, batez beste. Miarritzerekin batera, Angelu (4.800 euro/m2), Donostia (3.737 euro/m2), Baiona (3.383 euro/m2), Getxo (2.994 euro/m2), Leioa (2.611 euro/m2) eta Bilbo (2.510 euro/m2) daude Euskal Herriko eremu garestienen artean (2020). Datu horiek euskal hiriburu eta 25.000 biztanletik gorako udalerrietako etxebizitzen salneurria aztertzetik datoz. Ez dago 25.000 biztanletik beherako Hego Euskal Herriko udalerrietarako daturik. Ipar Euskal Herrirako badira, aldiz, eta horien artean nabarmentzekoa da Zuraide, Getaria, Donibane Lohizune, Bidarte eta Ziburuko etxebizitzen garestitze-maila, kasu guztietan metro kuadroak 4.800 eurotik gora kostatzen baitu.
Euskal Herriko udalerri handienen artean etxebizitzen prezio merkeena dute Tutera (1.000 euro/m2), Maule-Lextarre (1.233 euro/m2), Eibar (1.566 euro/m2) eta Sestaok (1.683 euro/m2). Maule-Lextarrerekin batera, Iruñea da etxebizitzaren salneurri merkeena duen hiriburua (1.848 euro/m2). Eibarren eta Maule-Lextarren salbu, 2017 urteaz geroztik etxebizitzaren prezioa haziz joan da eta prezioen garestitzea esanguratsua izan da Donibane Garazin, Miarritzen, Angelun, Baionan, Leioan eta Iruñean. 2020 urtearekin alderatuta, 2021eko lehenengo hiruhilekoan etxebizitza prezioen jaitsiera apala gertatu da Durangon, Leioan eta Santurtzin, baina Ipar Euskal Herrian garestitze joerak bere horretan dirau.
Miarritzek eta Donostiak dute alokairuko etxebizitza preziorik garestiena
Euskal Herrian erabilera iraunkorra duten etxebizitzen %15,2 alokairukoak dira (2020). Europar Batasuneko batez bestekoak kopuru hori bikoizten du. Egoera, ordea, ez da berdina hego zein ipar. Alokairuko etxebizitzek Ipar Euskal Herriko parkearen %38,7 osatzen dute (2017). Hego Euskal Herrian kopuru hori %12,3koa da (2020).
2008ko krisiaren ondoko urteetan etxebizitza salerosketen uzkurtzeak alokairuko etxebizitzen garestitzea eragin zuen. Ostean prezioak egonkortu eta 2017. urteaz geroztik prezioek gora egin dute nabarmen. Hala, hilez hileko gastuaren ikuspuntutik, 2014. urteaz geroztik merkeagoa izan ohi da hipoteka bidez etxebizitza bat jabetzan eskuratzea alokairuan bizitzea baino.
Euskal Herrian alokairurako etxebizitzarik garestiena ere Miarritzen dago: metro kuadroak 15,5 euro balio du hilean batez beste. Hego Euskal Herriko etxebizitza alokairu garestiena, aldiz, Donostian kokatzen da (hileko 14,6 euro/m2). 2018 hasieran Getxo zen Hego Euskal Herrian 25.000 biztanletik gorako herri garestiena, baina ordutik Donostiak aurrea hartu dio. Miarritzen eta Donostian ezezik, Euskal Herriko alokairuko etxebizitzarik garestienak Baionan (13,8€), Angelun (13,8€), Bilbon (12,3€), Getxon (11,7€) eta Leioan (11,5€) daude. Arabar Errioxan, Aiaraldean eta Arratian, ordea, EAEko batez besteko alokairu merkeenak daude.
Bigarren eskuko etxebizitzak nagusi Hego Euskal Herriko salerosketetan
Azken urteotan salerosten diren etxebizitzen tipologian badira zenbait aldaketa, Hego Euskal Herrian behintzat. 2020an salerositako etxebizitzen %80,6 bigarren eskuko etxebizitzak izan dira, 2007/2010 epealdian etxebizitza guztien erdia zirenean. Izan ere, epealdi hartan amaitutako etxebizitza berrien kopuruak batez beste 2020ko kopurua hirukoizten zuen ia. Bestalde, babes ofizialeko etxebizitzek Hego Euskal Herriko salerosketa guztien %13,2 osatu dute urte berean. Nolanahi ere, lurraldez lurralde badira desberdintasunak: babes ofizialeko etxebizitzek Arabako salerosketen heren bat osatu dute (%33,2). Gipuzkoan, ordea, salerosketen %7,6.
Etxebizitzen salerosketarako hipoteken bolumenak, etxebizitzen salerosketarena ez bezala, oso gutxi egin du behera 2020an. Hego Euskal Herrian 23.208 hipoteka sinatu dira, urtebete lehenago baino %1,1 gutxiago. Bestela esanda, nabarmen murriztu dira hipoteka bati lotu gabeko etxebizitzen salerosketak. Era berean, 2014az geroztik etxebizitza erosteko batez besteko hipotekaren zenbatekoa handitzen ari da eta, 2020. urtean, hipoteken batez bestekoa 142.400 eurokoa izan da. Hipoteken zenbatekoa handitu arren, urrun da 2007. urteko batez bestekotik (160.700 euro). 2020. urtean Hego Euskal Herriko herritarrek, etxebizitza bat eskuratu asmoz, 3.304,4 milioi euroko zorra sinatu dute banku edo bestelako entitateekin. Diru kopuru handia izanik ere, urrun da 2006. urteko 8.563 milioi euroetatik.
Burlatan, Nafarroan, bi familia euren etxeetatik kaleratuak izateko arriskuan daude. Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, familia bat putre-funts batek bota nahi du, alokairu kontratua berritzea ukatu diolako; beste familia, berriz, etxejabeak bota... [+]
Urte berria hasi dugu, baina etxebizitza arazo oso potoloa bihurtu zaigula aspaldi honetan, hori ez da berria. Hala ere, azkenaldian zabaldu diren datuak ikusita, 2025a mugarri bat markatzekotan dela esan daiteke, eta iragar ezinak diren ondorio sozial eta politikoak antzeman... [+]
Espainiako Estatistika Institutuak erreferentziazko indize berria argitaratu du urtarrilaren 2an. Horren arabera, alokairuen prezioak gehienez %2,2 garestitu ahalko dira urtean. Indize hau 2023ko maiatzaren 25ean indarrean sartu zen Etxebizitza Legearen ondorio da, eta data... [+]
Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]
Palestinatik aberriratu eta urtebetera, Espainiako Gobernuak jakinarazi du familien harrera programa ez duela gehiago finantzatuko eta aterpetxe eta hostaletako egonaldia abenduaren 31n etengo diela. Urtarriletik aurrera Gasteizko Udalak Gazako bost familien ostatuaren gastuak... [+]
Lau hilabeteko eta lau urteko bi ume dituen familia bat etxetik bota dute astelehen goizean Bilbon. AZET Etxebizitza Sindikatua azken egunotan etxegabetzea bide judizialetik geldiarazten saiatu bada ere, astelehen goizean bota ditu poliziak etxetik. Manifestazioa deitu dute... [+]
Abenduaren 14an etxebizitzaren negozioaren aurkako manifestazioa egingo dute Bilbon, etxebizitza sindikatu nagusiek deituta. “Doako eta kalitatezko etxebizitzaren alde eta politikarien eta instituzioen fartsaren aurka” mobilizatzera dei egin dute. Ane Salvador... [+]
Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk antolatuta, manifestazio bat izan zen ostegun arratsaldean Iruñeko Alde Zaharrean. "Etxebizitzaren negozioaren aurrean, eta hura sustatzen duten politikarien aurrean, etxebizitza eskubide unibertsalaren benetako defentsa... [+]
Abenduaren 14an Bilbon etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazio nazionala antolatu dute Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareak. Ia 200 izan dira auziarekiko elkartasuna adierazi duten eragileak.
Horren nabarmenki izan ez bada ere, Gipuzkoako gainontzeko lurraldeetan ere gora egin du etxebizitzaren prezioak. Modu berean higiezinen salerosketa ere handiagotu egin da, antza inflazioaren eta interes tasen jaitsiera dela eta, Gipuzkoako Higiezinen Jabetzako Agenteen Elkargo... [+]
Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Polizia etxegabetzea geratu nahi zituzten herritarren aurka oldartu da eta hainbat lagun zauritu ditu. Azkenean, etxegabetzea atzeratu duela jakinarazi du epaitegiak.