Hamaika ikusteko jaioak garela esan ohi da, baina gutariko gehienak ez ginen hamazortzian sortu, gripe espainiarra bazterrik bazter zebilenean, eta ez geunden Covid hemeretzirako prest. Izan ere, gogor jo gaituen koronabirusak milaka jende hil du. Gure elkartasun osoa eta dolumin bihotzekoena eurentzat.
"Paziente asko ospitaleetan hil dira, bakar bakarrik, zor zitzaien duintasunik gabe, etxetik eta senideetatik urrun, leku arrotz batean isolaturik. Ez hori bakarrik: gurasoen altzoan ikasitako mintzoan hitz bat ere ez entzun gabe"
Medikua naizen aldetik, zilegi bekit medikuntzaren helburuak labur-labur azaltzen. Lehendabizi prebentzioa eta osasuna sustatzea. Ondoren, gaixoak artatzea eta ahal izanez gero sendatzea. Azkenik, eta ez da nolanahikoa, heriotza goiztiarra saihestea eta beste aukerarik ez dagoenean, heriotz lasaia eskaintzea. Heriotz duina, etxekoez inguraturikoa, minik gabekoa ziurtatzea izan beharko genuke helburu. Sortu den oroik hiltzea sor baitu. Zoritxarrez, bizi dugun egoera latz honetan, osasun-zerbitzuek ez dute bere eginkizuna bete. Paziente asko ospitaleetan hil dira, bakar bakarrik, zor zitzaien duintasunik gabe, etxetik eta senideetatik urrun, leku arrotz batean isolaturik. Ez hori bakarrik: gurasoen altzoan ikasitako mintzoan hitz bat ere ez entzun gabe. Heriotz zitala, krudela, ankerra ezbairik gabe. Inoiz baino gehiago agerian geratu da osasun-laguntza pazienteen hizkuntzan ematea ezinbestekoa dela. Horrenbestez, zenbait medikuk eta erizainek nazioarteko profesionalekin batera, gure kezka luzatu diogu Eusko Jaurlaritzari, Osakidetzari, Nafarroako Gobernuari, Osasunbideari eta Osasunerako Munduko Erakundeari. Eskaera bat, gutun bat, Gales, kanada eta Euskal Herriko hainbat osasun-langileek, ikertzaileek, akademikoek eta erakundeek sinatuta. Osasun zerbitzuak euskaraz ematearen premia publikoki onar dezatela eta, aldi berean, osasun langileei gogoraraztea maila goreneko arreta pazientearen hizkuntzan ematen dena dela. Baita pandemia egoeran ere, oinarrizko giza-eskubidea baita.
Bitartean, zuzendaritzaren agerraldi publikoak gazteleraz izan dira eta protokoloak abiarazterakoan ez dira pazienteen hizkuntza-beharrak kontuan hartu. Euskarazko arreta ukatu zaie askori, euskaraz bizi nahi eta gazteleraz hil direnak. Osasun-langileok, gure burua arriskuan jarriz zerbitzua euskaraz eskaini eta, horrezaz gain, euskaraz izatea eskatu dugun bitartean, beste batzuk desagertu dira. Kareletik begira ur txikitako teknikari eta kudeatzaileak. Batzuk, konfinamenduaz gogaiturik, bigarren etxebizitzara deskantzatzera. Beste batzuk, aurten ez bada hurrengoan (azken batean ez du axola) azal horiko Euskara plan berria aurkeztuko dute, ur uherretako putzuan plisti-plasta ibili ondoren, edo Euskaraldian parte hartzeko gonbita botako digute, laguntza behar genuenean lehorrean egon diren oilobustiak. Itzultzaile automatikoa sustatuko dute, gaixoen premiak ezagutzen ez dituzten horiek, jendearen aieneak isilarazteko moduko teknologia goraipatuz.
Zera eskatu zaie agintariei, mesedez, otoi, arren, berandu izan baino lehen: eska diezaietela osasun-langileei, zerbitzu-buruei, zuzendariei, ahal den heinean euskaldunei zerbitzuak euskaraz eskain diezaizkietela. Hori baino ez. Gaixorik eta bakarrik daudenak gizatasunez arta ditzatela. Baina eskaerari muzin egin diote eta gutun bat bidali diote eskaera luzatu duenari, ez mezua jaso behar zutenei.
Izan ere, euskara ez da errentagarria Eusko Jaurlaritzarentzat. Jakin badakite langile asko, buru-belarri euren onena ematen saiatu direnak, babesgabe sentitu direnak, haserretu daitezkeela. Azken batean, EAJ eta Jaurlaritzaren helburua hauteskundeak irabaztea da, eta ez pertsonen ongizatea. Hedabideen beldur dira eta erdaldunei euskaldunekiko sentiberatasuna eta elkartasuna eskatzea larregi omen da.
"Gaixo euskaldunen eskubideak onartzeak, ordea, ez die botorik emango. Egia gordina: eurei bost pazienteei ematen zaien arreta"
Horrek ez du esan nahi langileen alde egingo dutenik, ezta pentsatu ere. Jota gaude, nekatuta, itxaron-zerrendak itota, orduz kanpoko lanaldiak. Hedabideen bitartez jakin izan dugu horren berri, baita pribilegiatuak garela. Erabiltzaileen apetak betetzeko funtzionarioen eskubideak eta lan-baldintzak zapaltzeak ez die axola, ez baitu boterea kolokan jartzen. Aldiz, errentagarria da. Gaixo euskaldunen eskubideak onartzeak, ordea, ez die botorik emango. Egia gordina: eurei bost pazienteei ematen zaien arreta. Itxurak egingo dituzte, hau da, zer egin dugun plazaratu, osasun-jarduera alegia, baina ez garrantzitsuena, emaitzak. Eta osasun-emaitzak ikaragarriak izan dira: milatik gora hildako, erarik ankerrenean. Huts egin dute.
Ez. Nik ez dut lan gehiago egingo, nahikoa eman dut jada. Osasun arreta eman, baita euskaraz eman ere. Ez dut nire osasuna galduko eurek hauteskundeak irabaz ditzaten, azpiegiturak ordain ditzaten, aberriagatik. Osasun arreta euskaraz eskain eta eman dezaten agintzen diet. Jakinik ez didatela jaramonik egingo, baraualdia hasiko dut, akitu harte, eta ez naiz lanera joango. Etxean geratuko naiz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]