Etxea, lurrari ongi lotua


2021eko azaroaren 12an - 08:35
Azken eguneraketa: 09:37

Umeetako abesti batek zioen, gure etxeko patioa bustitzen zela euria egiten zuenean. Ez dut sekula oso ondo ulertu abesti horren letra, beste gauza asko ulertu ez ditudan bezala. Ba noski bustitzen dela euria egitean, eta elurrez bete neguko egun hotzetan, eta sugandilak dabiltza udaren beroan. Gure etxea, besteena bezalakoa da, ez hobea ezta txarragoa ere, baina geurea.

Urteetan etxe bat izan dugu guk, leihoren bat falta zitzaion, pintura esku bat beharko luke, teilatuan zulotxo txikiren bat zuen, nik zer dakit, konponketa batzuk behar zituen. Gure etxea zen, ordea, eta goxo bizi ginen bertan. Batzuetan, udaren gogorrenean, beroak gogor jotzen zuen, eta neguaren hotzenean, izoztuta gelditzeraino sartzen zitzaizun hotza gorputz barruan, ziztada bat bezala. Haize bolada fuerteek ateak parez pare irekitzen zituzten batzuetan eta beste batzuetan irekitzeko zailtasunak genituen.

Gure etxea zen, ordea, eta zutoinak firme zituen, sendo.

"Etxean lekua dago guztientzat, edo hala beharko luke. Etxe zabala da gurea, beti izan den legez. Etxe zabala, suaren gozotan berba ikaragarri luzeak egiteko aproposa"

Urteak pasa dira, eta etxe horren zutoinak ahultzen hasi direnaren sentsazioa dut, lehen sendo ikusten genuen hori, egun ahul sentitzen dut. Gogorki lotzen gintuenaren konbikzioa desagertzen joan da nire baitan. Etxean seguru sentitzen nintzen, ondo lagunduta sentitzen nintzen. Atea fuerte ireki eta fuerte ixten zenean barruan eroso nengoen. Baina gaur etxea dardarka sumatzen dut, ia-ia erortze arriskuan.

Etxea maite izan dut, maite dut oraindik, zintzoki maite ere. Ama hil zitzaigun, eta hala ere anai-arrebok aurrera jarraitzeko adorea izan genuen. Umezurtz sentimendu hori ez dugu gainetik kenduko, sekulan kendu ere, baina estuki loturik, etxea zutik iraun du.

Liskarrak izan ditugu anai-arreben artean, liskar gogorrak batzuk, lausoagoak beste batzuk, liskar eta enfrentamendu artean jo dugu aurrera, batzuetan, gehiegitan, gure artean; eta beste askotan, etxean arrotz zitzaizkigun horiekin.

Urteetan anai-arreba ugari etxetik aldentzen ikusi ditugu, batzuetan, gehiegitan, euren borondatearen aurka. Horiek, ordea, urrun baina betiere teilatupean egon dira, hala sentitu ditugu, etxeko sukaldearen berotan.

Beste batzuk etxea borondatez utzi dute, egoerak gaindituta, espazio faltagatik edo etxeko lurrikara gorabeheratsu horiek mindurik.

Nire usterako, ordea, etxean lekua dago guztientzat, edo hala beharko luke. Etxe zabala da gurea, beti izan den legez. Etxe zabala, suaren gozotan berba ikaragarri luzeak egiteko aproposa, batzuetan minetik, bestetan esperantzatik. Gehienetan errespetutik, batzuetan zaintzatik.

Etxe honek konponketak behar ditu, baina asko gara bertan bizi garenak eta eskuak lanerako prest ditugu, beti izan ditugun bezala. Leihoak aldatzeko, paretak koloreztatzeko, itoginak lehortzeko. Atea zabalik uzteko, sartu nahi duenak bere etxean sentitzeko. Argi handi bat jarriko dugu sarreran, urrundu behar izan zirenak etxerako bueltako bidea erraz topatzeko.

Eta zutoinak konponduko ditugu, ongi lotuta egon daitezen, ez dadin etxea erori, hainbeste lanarekin zutik mantendu den etxea, hala iraun dezan, lurrari ongi lotua. Amak hainbesteko lan, sufrimendu eta negarrez baina baita, lagun, musika, kantu eta oihuz eraiki zuen etxe hau zutik iraun dezan. Gure ondorengoek ere, etxe erakargarria topatu dezaten honetan.

Amak eraikitako etxe honek zutik iraungo du; sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, justiziaren kontra, lurrari lotuta gure amaren etxea defendituko dut, defendituko dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Asko gara, etorri gurekin euskal eskola publikora

Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]


Kuotak, ikastoletan

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]


2025-02-20 | Manex Gurrutxaga
EH Bilduren barne kongresuaz: behin betiko integraziorako bidea

Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]


Teknologia
Hezkuntza sistemaren ahots bateratua

Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]


2025-02-19 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Arkitekto aktorea

Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]


Eta hemen gaude berriro, erlijioa eskolan

Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]


Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak

Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.

Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]


Izena duenak badu izena

Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]


2025-02-19 | Castillo Suárez
Porcelana Irabia

Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]


Zer erosi?

Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]


2025-02-19 | Sonia González
‘Shop like a billionaire’

Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]


Nazioartekotzearen iruzurra

Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]


Guggenheim Urdaibai: nork nori entzun eta zertarako?

2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]


Labrazaren defentsan
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"

Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]


Eguneraketa berriak daude