Etxebizitza-eskubidea urratu eta espekulazioan aritzeagatik ezaguna da Azora putre funtsa, bereziki Donostian; bere aurkako plataforma sortua dago: Azoraren Maizterrak.
Uztailean egin zuen Donostiako autobus-geltokiaren erosketa Azora putre funtsak –egunean 8.000 eta 10.000 erabiltzaile inguru ditu–, eta berriki ezagutu da Bilboko Intermodal zentroaren partaidetzaren %51 erosi diola Amenabar Taldeari. Donostian baino bi aldiz erabiltzaile gehiago ditu egunean Bilboko autobus-estazioak, lehen Termibus zenak, baina horrez gain, Renferen aldirietako trenak, Bilboko metroa eta tranbiarako sarbidea ere eskaintzen du Intermodal delakoak.
Etxe-kaleratze askoren egile
Bi hilabete baino ez dira atzera egin behar zeresana eman zuen Azoraren etxe kaleratze bat oroitzeko. Donostiako Gros auzoan, Ertzaintzak bizilagun batzuk bota zituztela salatu zuten funtsaren aurka antolatuta dagoen plataformak, Azoraren Maizterrak deiturikoak. Behin baino gehiagotan salatu dutenez, etxebizitza askoren jabe da Azora funtsa eta hilabeteak dira auzokideak beren etxeetatik botatzen ari dela. Azaroaren hasieran jazotako gertakari horietan, hainbat bizilagun gerturatu ziren familiari babesa adierazi eta kaleratzea salatzera; herritarrek jarrera baketsua izan zuten arren, Ertzaintzak borra kolpeka erantzun zuela informatu zuen orduan Irutxuloko Hitzak. Sareetan zeresana eman eta Donostiako Udalak ohartarazpena egin zion enpresari, oroitaraziz "ez duela eskumenik" bere jabetzako etxebizitzak "apartamentu turistiko bihurtzeko".
Aurrez, 2022ko otsailean, berriz, Azoraren Maizterrak, STOP Kaleratzeak eta Alokairu Benta Berri taldeek lortu zuten Azora putrearen desjabetze bat bertan behera uztea. Auzia lehendik dator, ordea: 2020an, prentsaurreko bidez jakinarazi zuten Azoraren Maizterrak mugimenduko kideek putre funtsa hilero-hilero jendea kaleratzen ari dela. Izan ere, salatu dutenez, alokairu-prezioak maiztasun oso handiz igotzen dituzte eta horren jakinarazpena burofax bidez soilik egiten dute.
Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]
Etxerik ez dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago ixten ari diren bitartean, kalean lo egiteko espazioetatik ere botatzen dituztela salatu du Etxebizitza Sindikatuak. Gasteizko kontserbatorioko zuzendariak eskatuta, hesiak jarri dituzte eraikineko arkupeetan, “txiroak euren... [+]
70 urteko alargun donostiarrak 689 euroko pentsioa du eta alokairuko bost kuota zor dituelako etxetik kaleratzeko demanda jarria dio Coral Homes funts putreak. Salaketak eta gizarte mobilizazioak fruituak eman dituela azaldu dute aktibistek: “Funts putreak email bidez... [+]
Koldo Arribillaga gasteiztarra etxetik kaleratu zuten 2019an. Bizileku duinik ez zuela eta ebakuntza-ostekoa pasatzeko baldintza egokiak ez zituela argudiatuta, bihotzeko balbula aldatzeko ebakuntza ukatu zion Osakidetzak, 2020an. Orain, 55 urterekin, bihotzekoak emanda hil da.
Laugarren erregulazio espedientea izango litzateke enpresarentzat, eta irailaren 11tik abenduaren 31ra arte ezarriko lukete. Kaleratutako 129 langileei ere aplikatuko litzaieke. Tubacexek mantendu egingo du beharginak berriro onartzera behartzen dituen epaiari ezarritako... [+]
Coral Homes La Caixa bankuaren funts putreak Lidia Gil santurtziarra kaleratu nahi izan du bere Mamarigako etxetik. Epaileak bi aldeei eskatu die akordioa lortzeko. Emakumea 17 urtez bizi izan da pisu horretan, usufruktuan, Residencial Mamariga enpresak egindako iruzur baten... [+]
Langile batzordeak epaia betetzeko eta beharginak berriro onartzeko eskatu dio enpresari. Manifestazioa antolatu dute asteazkenean Laudion zuzendaritzaren erabakia salatzeko.
Bilboko Maizterren sindikatuak #BilbaoBlakstonenAurka kanpaina abiatu du berriz ere, Blackstone higiezin enpresaren eta Bilboko Udalaren ekintzak salatzeko. Udalak, Blackstone multinazionalak ezarritako etxegabetze aginduarena aurrean, etxebizitza bat bermatzeko negoziaketetatik... [+]
Tubacex enpresaren Amurrioko eta Laudioko lantegietan 150 pertsona kaleratuko dituzte eta langileek greba deialdia egin dute ostegun eta ostiralerako. Greba mugagabea izateko aukera dagoela adierazi dute eta ostegun arratsalderako manifestazioa deitu dute Laudion.
“Zorra kitatzearen truke etxea eman nion bankuari 2017an eta eskatu nien bakarra izan zen alokairua ordainduz bertan bizitzen jarraitu ahal izatea. Berrogei urte baino gehiago daramatzat etxe honetan. Baietz esan zidaten, nahiz eta alokairu kontratuan jarri hiru urterako... [+]
Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari ordezkariak adierazi du "neurri gogorrak" hartuko dituztela enpresaren aurreikuspen ekonomiko ezkorrei aurre egiteko. Negoziatzeari uko egin izana leporatu die sindikatuei.
Martxoaren 16tik apirilaren 3ra bitarte langileen herena kaleratu zuen; horietatik 25i ez zien kontratua berritu probaldia ez gainditzeagatik, 34ri diziplina arazoak egotzi zizkioten, eta seiri aldi baterako kontratua ez zieten berritu. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak... [+]
Lau langile kaleratu ditu Aernnovak, plantilla murrizteko planari hasiera emanez. Langileek lanpostu asko suntsituko direla ziurtatu dute. Nazioarteko plantilla %20 murrizteko asmoa du Arennovak.
Gasteizko Mercedeseko lantegiak ez du behin-behineko 500 langileren kontratua berrituko. Apiriletik aurrera, hiru txandako produkzio eredua ezartzeari utziko diote, eta enpresak ez du baztertu kaleratze gehiago egitea.
Uztailean kaleratzeak iragarri ondoren, asteartean jakinarazi zuen enpresak zenbat langile kaleratuko dituen Zamudioko lantokietan. Denera hamaika lantoki ditu Euskal Herrian.