Etxauziako adiskideen agurreko gutuna

  • Etxauziko kidea zen Mixel Bergouignan, Baigorriko azken ekimen entzutetsuaren partaidea. Hona hemen, Etxauziako adiskide guztien izenean bildu dugun Mizelekiko agurreko gutuna.


2017ko maiatzaren 03an - 20:41

Mizel,

Hire ustekabeko heriotza, Mizel, ximista bat bezala sartu zaukuk bihotzeraino. Duela hamabost egun, Bilbon hintzan gurekin, Etxauzia proiektua aurkezten. Duela aste bat berriz, Ortzaizen parte hartu hukan, bakearen artisau gisa, Basaizeak antolatu “herria eraiki” mahai-inguruan. Bi egun ere ez dituk joan azken aldiz ikusi hintugunetik. Nafarroaren Egunean. Elizako plazan, umore onean, osagarria untsa ez, baina halere, urteroko itxuliñoa egin nahi izan hukan. Ez dakik untsa zonbat mintzen gaituen hire partitzeak. Zonbat sumatuko dugun hire falta Baigorrin eta Euskal Herrian, ez duk erretx hitzez azaltzen. Mendi baten tamainako hutsunea utziko duk gure artean, Mizel, hi ere, mendi bat bezain handia izan haizelako. 

Baigorrialdeko mendi bat, horixe izanen haiz beti, Mizel. Jakintsua. Lanerako laguna. Entzuten dakiena. Beti hor dena. Eta besteok galduak giren aldietan, paisaia guzia kolpe bakarrean ikusteko so lasaia duena. Baina, mendiak zubi ere izaiten dituk batzutan. Eta horietakoa haukagu hi. Euskal Herria bitan zatitzeko ezarri daukuten muga faltsua behin eta berriz hautsi duen Baigorriko mendia: AUZA kaskoa.

“Herria eraiki” zian izena apirilaren 26ko Ortzaizeko mahainguruak. Eta hori bera egin duk hik bizitza osoan. Atsedenik gabe, ekonomian, politikan, kulturan... herria eraiki, azken hatsera arte. Etxauzia zabal eta bizi bat amesten hukan, Iparralde barnekaldea piztu eta ekonomikoki biziaraziko zuena, Euskal Herri aske eta euskaldun batean. Hi gabe, nekezago izanen dituk lan guzi horiek, Mizel, baina ez duda bururaino eremanen ditugula. Herria eraikitzen segiko diagu. Hik nahiko hukeen bezala. Eta noizbait noraezean, edo galdurik sentitzen bagaituk, Auza mendira itzuliko diagu begirada, hire kontseilu on bat entzuteko prest. 

Adiorik ez, adiskidea.


Azkenak
Lore Lujanbio
“Zaintza lanak ez dira jarduera zehatz bat; produkzio-erlazio patriarkalek ekoizten dituzte”

Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]


2024-12-26 | Leire Ibar
Nafarroak garraio publikoaren %50eko deskontuak ekainera arte mantenduko ditu

Garraio publikoaren %50eko deskontuak sei hilabetez luzatuko ditu Nafarroako Gobernuak, 2025eko ekainaren 30era arte. Espainiako Gobernuak garraio-txartelaren kostuaren %30 hartuko du bere gain, eta Nafarroako Gobernuak %20. Aurreko urtearekin alderatuta, 2024ean garraio... [+]


‘Prentsa' bereizgarria zeraman autoa jomugatzat hartu eta beste bost kazetari hil ditu Israelek Gazan

Gutxienez 201 dira 2023ko urriaz geroztik Israelek Gazan hildako kazetariak. Abenduaren 26 honetan hildako azken bostak Al-Quds telebista katean zebiltzan lanean.


2024-12-26 | Leire Ibar
10.500 migratzaile baino gehiago hil dira aurten Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ahaleginean

2024ean batez beste eguneko 30 migratzaile baino gehiago zendu dira Espainiako Estatuko kostaldeetara iristeko ekinean. 10.457 heriotza errejistratu ditu Caminando Fronteras erakundeak eta "arrastorik utzi gabe" desagertu diren beste 131 ontzi zenbatu ditu. Kopuru hau... [+]


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Lesakan izango da 2025eko Bertso Eguna

Urtarrilaren 25ean ospatuko dute bertsozaleek urteroko hitzordua. Honakoa Bortzirietako Bertso Eskolak eta Bertsozale Elkarteak antolatuko dute elkarlanean. Goizeko 10:00etan ibilbide bat eginez hasiko da, arratsaldean XXI mende 25 (H)ilbeltz izenburua jarri dioten bertso... [+]


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


2024-12-24 | Julene Flamarique
Airearen kutsadurak 1.270 heriotza eragin zituen 2022an EAEn, Europako Ingurumen Agentziaren arabera

NO2 eta PM2.5 partikulak bezalako kutsatzaileei aurre egiteko hobekuntza planik ez dagoela salatu du Ekologistak Martxan elkarteak. Trafikoa murriztea eta airearen kalitatea hobetzeko alternatiba jasangarriak lehenestea galdegin du.


Turkiak 120 argitalpen kurdu debekatu ditu azken hiru asteetan

Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.


Garraio publikoa doan izango da 12 urtez azpikoentzat, duela bi urte bideragarria ez bazen ere

Garraio publikoak erdi prezioan jarraituko du datorren urtean ere, Espainiako Gobernuak bere hobarien parteari eutsiko diola iragarri ostean.


Amaya Zabarte zauritu zuten ertzainen arduradunak identifikatu nahi ditu epaileak

Realaren eta PSGren arteko futbol partidu batean larri zauritu zuten zalearen kasuan, epaileak onartu du familiaren abokatuek egun hartako bideo irudi guztietara sarbidea izatea. Oldarraldian parte hartu zuten ertzain taldeetako arduradunak identifikatzeko ikerketa ere eskatu du.


Eguneraketa berriak daude