Euskal Trenbide Sareak azterlan bat lizitatzeko baldintza teknikoen pleguaren dokumentuan Sener enpresaren izena ageri zela salatu du EH Bilduk. Koalizio abertzaleak notario aurrean ziurtatu zuen lana enpresa horri esleituko zitzaiola, eta halaxe egin zuen ETSk.
EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarrona eta Unai Fernandez de Betoñok ETSk Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trenbide sareko azterlan bat esleitzeko orduan egindako ustezko irregulartasunak salatu dituzte ostegun honetan.
ETSk 1,2 milioi euro esleitu zizkion joan den maiatzean Sener enpresari lehiaketa publiko baten bidez, baina EH Bilduko ordezkariek azaldu dutenez otsailetik zekiten hala izango zela eta notario aurrean ziurtatu zuten gainera. Otsailaren 2an Jaurlaritzaren sozietate horrek publiko egindako lizitazioan, baldintza teknikoen pleguaren dokumentuan (pdf) "contrato sener" ageri zela baieztatu dute legebiltzarkideok: "Antza, pdf-aren metadatuak ezabatzea ahaztu zitzaien eta dokumentuaren propietateetan argi agertzen da informazio hori", esan du Unai Fernandez de Betoñok. Areago, uste dute dokumentu horietan agertzen diren pertsonaren lehen hizkiak Sener enpresako langile batenak direla.
Euren ustez, horrek frogatzen du lizitazioa "ad hoc" egina zegoela Sener enpresaren zerbitzuak kontratatzeko, eta lanak modu irregularrean esleitu zituela ETSk 1,2 milioi eurotan (hasierako lizitazioa 1,5 milioi eurokoa zen), aurrez jakinda zeini emango zion dirua. Lizitaziora sei enpresa aurkeztu ziren, eta hain zuzen Senerrek irabazi zuen lehiaketa, nahiz eta objektiboki puntuazio baxuagoa izan, irizpide sujektiboen ondorioz.
"Zantzu guztien arabera, plegua ez du Eusko Jaurlaritzak egin, Sener enpresak baizik, hori horrela gertatu bada ez da batere normala, berdintasun printzipioa urratzen baitu", esan du Fernandez de Betoñok. Hain justu, legebiltzarkideak gogorarazi du duela gutxi Espainiako Estatuko Merkatu eta Lehiaren batzordeak, CNMCk, 22 aholkularitza enpresa zigortu dituela kontratu publikoetan iruzurra egiteagatik, 6,3 milioi euroko isuna ipinita kartel moduan aritzeagatik.
"Kasu hau konfirmatuko balitz, oso larria litzateke, frogatuko luke CNMCk zigortu dituen iruzurrezko praktikak nahiko hedaturik daudela kontratazio publikoetan, administrazio, instituzio eta arduradun politiko batzuek praktika horiek ezagutzen dituztela eta konbinentzia gradu bat dagoela", azaldu du Josu Estarronak. Hala, Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuari azalpenak eskatuko dizkiotela iragarri dute.
ETS: "Plegua zaharra zen"
Salaketa horren aurrean Euskal Trebide Sareak oharra kaleratu du, EiTBk bere webguneko gaztelaniazko edizioan argitara eman duenez, eta azaldu du dokumentuak aurreko "plegu zahar batean" oinarritua zegoelako zuela izen hori eta "barruko akats bat" baino ez dela izan.
Gainera, dokumentuak ageri diren lehen hizkiak ETSko arduradun batenak direla ziurtatu du, eta ez Senerreko langile batenak, talde parlamentario abertzaleak esan duen moduan. Hala, EH Bilduri egotzi dio "ondorio interesatuak" ateratzea.
Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]
904.000 milioi euro. Hori da ustelkeriaren kostua urtean Europar Batasunean, 2020an egindako ikerketa baten arabera. 2008. eta 2020. urteen artean 3.743 ustelkeria kasu plazaratu ziren komunikabideetan Espainiako Estatuan, horietatik 109 Hego Euskal Herriari zegozkien. Atzera... [+]
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Ustelkeriaren kontrako Espainiako Estatuko fiskalak berretsi du Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu zuela 2013an, eta urtegietatik ura kentzen aritu zela frogatutzat eman du, konpainia elektrikoaren kontra egiten ari diren epaiketan.
“Interes aurkakotasuna” leporatua zaiola astelehenean ireki da Frantziako Justizia ministroaren aurkako auzia Parisen. Bi astez iraun beharko luke epaiketak.
Krisi ekonomiko betean, 2013an Iberdrolak argindarraren prezioa manipulatu eta artifizialki igo zuela ondorioztatua du Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Batzordeak, eta horren erruz kontsumitzaileek 96,7 milioi euro gehiago ordaindu behar izan zituztela. Konpainiaren aurkako... [+]
Laguntza publikoak eta afiliatuen kuotak gordetzen zituen kontu korronte batetik lapurtu zuten dirua goi-kargudunek. 2019 eta 2021 artean, 114.175 euro banatu zituztela uste da.
Zortzi urteren ondoren, Bidegi auzia osatzen duten piezetako bat, Gipuzkoako Aldundiak bere garaian jarritako azken kereila, artxibatu egin du Azpeitiko auzitegiko magistratuak. Bere esanetan kereilaren txostena "akatsez betea dago". EH Bilduren ustez "itxiera... [+]
Bernardo Arevaloren alderdiak hauteskundeak irabazi ondoren Hauteskunde Auzitegi Gorenak behin-behinean legez kanpo utzi du, 2017an ustez sinadura faltsuak biltzeagatik.
Bernardo Arévalo de Leónen alderdiak botoen %58 lortu du, eta Sandra Torres eskuindarra gainditu du. Jazarpen politikoaren gainetik lortu dute irabaztea progresistek.
Larramendiko Arnasa plataforma ekologistak salatu zuen Amaia Barredo jeltzalea, hondakinak errausteko proiektu bat Bergarako Udalaren irizpidearen aurka baimentzeagatik.
Otxandiano asteazkenean sartu da, eta De Miguel ostegun goizean. 72 orduko epea eman zien Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioak beraien kabuz espetxean sartzeko. Hego Euskal Herrian epaitutako ustelkeria politiko sare handienean parte hartzeagatik zigortu zituzten.
Solway Investment Group batez ere nikela esplotatzen duen eta Suitzan egoitza duen meatzaritza multinazional pribatua da, munduko garrantzitsuenetakoa sektorean. Webgunean adierazten duenez, Guatemalan, Ukrainan, Mazedonian eta Indonesian ditu proiektuak, eta 2021ean 1.450... [+]