Gogoan daukat, nola "preu" bukatu ondoren, maiatza-ekainaren artean, udara ikaragarri luze baten aurrean, jartzen gintuzten gazteak, baina etxekoek tita batean, aspertzeko denborarik gabe, aitaren fabrikara eraman zidaten. Han marrazkigile artean, mahai luze baten tokia egin, eta han igaro nuen ia udara osoa... Ez nintzen batere aspertu.
Hasiera horrek nire inguruko gazte askoren egoera jartzen dit begi bistan eta hortik sartuko naiz.
Lehen orain baino askoz gehiago, baina tarteka oraindik badira idazlea orri zuriaren aurrean biluztu egiten dela esaten dutenak, eta baliteke egia izatea. Nolabaiteko hutsunea nabaritzen baita, hori egia da, eta zalantzak sortzen dira egin beharrekoaz.
Beste behin ere barruan dagoena zintzotasunez kanporatu, ikusten eta entzuten dena adieraziz, sinesten den horren alde eginez, edota, sormena, fikzioa eta metafora jorratuz.
Gaur, euskal gazteari begira jarriko naiz, zuena da nire lanaren rol nagusia. Neska gazte bat, eskolatik fakultaterainoko jauzia normalizatu nahian, dena zalantzan jartzen duena. Bere ideiak konfiguratu eta garatzeko asmoa duena. Inguratzen duen munduaren taupadak bitartekaririk gabe ulertu nahian dabilena, inolako manipulaziorik gabe.
Neska gazte hori ohartzen da bera parte den gizartea, erakunde politiko nahiz erlijiosoen "ikusmen lausoa" eta kolaboratzailea, agerian egon arren, liskar gogor eta latz baten efektuen mende dagoela –aitonak hainbat aldiz aipatutako liskar hura–, eta oraindik ez dituela ondorio praktikoak behar bezala metabolizatu.
Ez da gai sentitzen bere aitonak aipatzen zituen ehunka mila euskaldunek defendatu zuten ideia errepublikazale eta abertzalea azpiratua izatearen ondorioak behar bezala neurtzeko. Baina badaki, Francok eta bere euskal zein ez-euskal "kolaboratzaileek" beldurra eta harrapakeria inposatu zituztela frankismo luzean zehar.
Iraganean murgildu nahian egia jakiteko asmoz, ikusten du euskal klase politikoan, batzuek frankismoaren egungo "adarkadura demokratikoari" aurre egiten dioten bitartean, beste batzuek –dagoeneko zortzi hamarkada luze igaro diren arren– etsi egiten dutela, eta onartu Madrilgo nagusikeria.
Gaztea da, oso, baina sistemaren eguneroko kontraesanek erakutsi diote "errealitate ofiziala" garaileek asmatzen dutela, eta komeni zaien modura erabili
Neska gazte unibertsitario horrek, bertsio, helburu eta interes desberdinak dauzkaten baina arrazionalki elkarrekin bizitzera behartuta dauden bi munduren artean bizi da. Nolanahi ere, egia "adimentsuaren" bilaketan, bere erradikaltasunak onartzen du zaila dela bere bizi proiektua garatzea –buruari leial izanda–, bai inguratzen duen gehiengo gizartearekin, bai familiako egungo belaunaldiarekin.
Jakin badaki, gaur egungo nukleo familiarra sortu zutenak garaituak izan zirela eta garaituen tratua jaso zutela, eta haien ondorengoek –bake eta elkarbizitzaren izenean– erregimen horretan babes hartu dutela, baina ez "burua makurtu gabe".
Aukera bat da, beste aukera bat, makurragoa litzateke bakarra izatea. Neska gazte unibertsitarioak, aitonak gogoan zituen gudarien jokabidea inbidiaz gogoratzen duen bitartean, argi eta garbi ikusten du beste batzuk nola mugatzen diren bizitzaren onurekin amestera.
Kontakizunaren protagonista, gogoeta egiterakoan, konturatzen da zaila dela gaur-gaurkoz, nahiko "motel" ikusten duen kausa baten alde modu adimentsuan egitea. Nor den jakin nahi du, egiaz nolakoa den eta non dagoen, eta ez du inork adierazterik nahi. Berak bakarrik aurkitu beharra dauka, bere kabuz.
Ezin hobeto daki erreferentzia bere aitona dela. Bere aitonaren memoria gogora ekartzean, gizon zuzen bezain jator bat ikusten du. Etxea, familia, herria eta herrialdea defendatzera behartuta egon ziren belaunaldietan murgildua, baina garaitua eta frustratua.
Neska gazte unibertsitario hori buruargia da, zalantzarik gabe, baina gaztea, eta, tarteka, zalantzatia ere bai. Beharbada, prestakuntza ikastetxe erlijiosoetan jaso izanak kontraesankor samarra izatera darama, eta –esponja baten gisa lan egiten duen garunaren jabe denez– tarteka nahiko "iragazkor" jotzen du bere burua.
Bere prestakuntzari dagokionez, inoiz ez du ikasketak eta kirola uztartzeko arazorik izan, eta horrek nolabaiteko segurtasuna ematen dio helburu akademikoak ahalegin handiegirik gabe lortu ahal izateko.
Arazoak beste batzuk dira. Ez du beste batzuek interpretatzen dutenaren ikusle izan nahi. Berak protagonista izatea erabaki du. Ahaleginak egin nahi ditu, hamarkadaz hamarkada "kastitate demokratikoa" eta inposaturiko errealitatera egokitzea predikatzen jarraitzen dutenen gainean. Nagusitasun-plano batean kokatzea du helburu, baina badaki, aitak askotan esaten dioen bezala, zerbait izatekotan, lehenik ikasi, gero lan egin eta azkenik, burua hornituta dagoenean, erabaki egin behar duela
Neska gazte unibertsitarioak iritsi egin nahi du, ez du amore ematen. Ez du "praktikoa" izan nahi, ez baitu benetako irizpide eta duintasunik gabe bizi nahi. Ez du "duintasun kontzertatua" onartzen, egia bilatzen du, errealitatea.
Gaztea da, oso, baina sistemaren eguneroko kontraesanek erakutsi diote "errealitate ofiziala" garaileek asmatzen dutela, eta komeni zaien modura erabili. Hortik eratortzen dira, gero, ondorioak. Ondorio politiko, sozial eta ekonomikoak. Eta ondorio horiek erabakigarriak izan dira, ez bakarrik aitonaren iragana zehazteko, baita euskaldunen belaunaldi askoren oraina eta geroa bideratzeko ere.
Hainbat urteko demokrazia omen, baina "garaileak", oraindik ere, garaituen agintari, eta gainera, demokratak. Marka duk gero.
Neska gazte euskaldun, jatorra eta buruargia, zorterik onena erabakietan, zure esku baitago gure herriaren etorkizuna.
Josu Iraeta, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]
Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.
Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]
Gaur, urtarrilak 21, gure oraintsuko historiaren efemeride interesgarri bat gogora ekartzeko eta hari buruz hausnartzeko eguna dugu. 50 urte bete dira Potasas de Navarra enpresako 47 langilek itxialdia amaitu zutenetik. Hamabost egun iraun zuen itxialdi horrek eta greba orokorra... [+]
Duela aste pare bat Norvegiako zenbait datu plazaratu ziren. Ipar Europako herrialde hartan auto elektrikoak nagusitu dira, eta Tesla marka dute salduena; energia birziklagarriaz sortutakoa omen da han kontsumitzen denaren %90. Aldiz, Norvegiako enpresa publikoek ez dute inolako... [+]
Hauek izan ziren nire azken hitzak zure lo arnas sakonean eskutik helduta ginela joan zinenean. Aparteko minik gabe, xume, duin, geratu zen betiko zure bihotza. Zuk nahi eta eskatu bezala. Guk nahi eta errespetatu bezala.
Jada hilabete, neguaren atarian, gaurik luzeenak diren... [+]
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]