Etorkisuneko Sormen Beka, euskaradun gizartearen iruditeria elikatzeko

  • Euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatuko duten diziplina anitzeko piezen sormen eta ekoizpen prozesuak laguntzea bilatuko du Etorkisuneku sormen deialdiak.

Badalab.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 08an - 08:10

Badalab Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak Etorkisuneku proiektuaren bi fruitu aurkeztu ditu gaur goizean Errenterian duen egoitzan. Etorkisuneku proiektuak euskaradun gizartearen etorkizuneko iruditeria elikatu nahi duen lan ildoa da. Etorkizuneko interakzio sistemetan euskararen erabilera bermatzea du helburu.

Goiatz Oiartzabal zuzendariaren hitzetan: “Egungo mundua globala da, digitala edo digitalizatua, abiadura oso handian doa, eta aldaketek edo berrikuntzek ezaguna dugunarekin geroz eta arrakala sakonagoak irekitzen ditu. Hizkuntzan eragin zuzena du horrek”.

1. FASEA: Fabula

Etorkisuneku proiektua urtearekin bat abiatu du Badalabek. Lehenengo fasean, Tipi kooperatibaren laguntzarekin eta Azala sormen espazioaren kolaborazioarekin, fabula bat landu zuten. Horretarako Euskal Herriko jatorri anitzeko dozena bat gazte bildu zituzten, eta etorkizuna irudikatzeko arkeologia espekulatibo metodologiak erabili zituzten 2073.urteko euskal gizartea nolakoa izan daitekeen irudikatzeko. Ekarpenak jaso zituen hainbat literatur sari irabazi dituen Nerea Arrien (Lekeitio, 1976) idazleak eta gaur aurkeztu dute esperimentazio ariketatik eratorritako Itzultzeko Eskubidea fabula. Arrienek azaldu duenez: “hizkuntz teknologiek berebiziko garrantzia izango dute, eta hizkuntza berari egin diezaioketen ekarpena ez da erdeinatzekoa izango”.

2. FASEA: Sormen deialdia

Soka bertsutik tiraka, alegia, sormena eta euskaradun gizartearen etorkizuna, beka deialdia ireki du Badalabek. Guztira, sormen prozesua finantziatzeko 1.500 euroko lau sormen beka esleituko ditu Hizkuntza Berrikuntza Laborategiak. Dirulaguntza erabat irekia da eta edozein disziplina artistikok har dezake parte. Helburua etorkizuneko hizkuntza eta hiztun komunitatea irudikatzeko nahia duen edo/eta hizkuntzarekin zerikusia duten etorkizuneko proposamenak, piezak, artefaktuak, gailuak edota hausnarketak izan daitezke. Hala nola, literatura, arkitektura, musika, arte garaikidea, telebista, antzerkia, teknologia… sormena iturburu duen edozerk izan dezake lekua.

Eskaerak bakarka edo kolektiboak aurkeztu daitezke eta entregatzeko epea 2023ko urriaren 15ean bukatuko da, 12:00etan. Urriaren 26an jakinaraziko dira lau saridunak eta urtea amaitu bitarte, hau da, abenduaren 31a arte izango dute proposamena burutu eta zuriketa egiteko.

Lan tarte horretan bidaidetza eskainiko dute Tipik eta Badalabek, baita tresnak eta baliabideak ere.

Fabula eta deialdia badalab.eus webgunean daude eskuragarri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
'Itzal(iko) bagina'
Hemen gezurra nagusi

Itzal(iko) bagina
Taldea: Lokatz Loreak.
Aktoreak: Araitz Katarain, Janire Arrizabalaga eta Izaro Bilbao.
Zuzendaria: Iraitz Lizarraga.
Noiz: otsailaren 2an.
Non: Usurbilgo Sutegi aretoan.

-------------------------------------------------------
 
Bertsoa bertsolaritza,... [+]

Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Julen Goldarazena, 'Flako Fonki'. Xakea eta jotak
“Ez dakit euskara hobetu dudan edo lotsa galdu, baina horrek oso pozik jartzen nau”

Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Auzi eta erronka ugari izango dituzte gogoetagai Amikuzeko Otsail Ostegunetan

Otsailaren 6an hasi eta 27ra bitarte, lau ekitaldi antolatu dituzte Donapaleun. Lehena herriko etxean iraganen da, eta ondokoak Bideak gunean.


Haurrek Debako liburutegian jasaten duten bazterketaren aurrean esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Liburutegi publikoak kudeatzearen ardura duen EAEko Liburutegi Zerbitzura gutun bidalketa masiboa egin dute Debako hainbat herritarrek, herriko liburutegiko araudi diskriminatzailearen aurrean esku har dezala eskatzeko. 6 urtetik beherakoek egunean ordubetez baino ezin dute... [+]


Greenpeace-k Guggenheim museoan Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu du

Igande arratsaldean Greenpeace-ko 30 kide inguruk Urdaibaiko proiektuaren kontrako ekintza burutu dute Bilboko Guggenheim museoan. Hamar landare eta animalia-espezie errepresentatu dituzte.


2025-02-03 | Euskal Irratiak
Antton Luku
“Egiazko urtats da inauterien momentua”

Duela hemeretzi urte berpiztu zen libertimenduen usadioa Donibane Garazin. Antton Lukuk abiatu zuen mugimendu hori, eta bi hamarkadetan, Ipar Euskal Herriko herri desberdinetara ez ezik, Hegoaldera ere hedatu da.


'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Eguneraketa berriak daude